Kaixo berriro!
Gaurkoan berriro ere umeekin egiteko beste eskulantxo erraza ekartzen det.
Udako oporrak luzeak dira eta ez du beti eguraldi ona egiten. Hemendik behintzat ez, egun batzuk oso eguraldi onaren ostean, gaurko, aldaketa dator eta berriro ere euria iragarri digute.
Ba, arratsalde euritsu baterako aktibitate entretenigarria izan daiteke gaurkoa.
Material gutxi eta etxean erraz euki daitezkenak dira erabilitakoak, hurrengo irudian dauzkazute zeintzuk diran.
Ikus ditzagun:
Materialak badauzkagu. Orain pultsera egitera, ez dauka zailtasun haundirik, baina umeak tikiak badira laguntza piskat beharko dute hasierako korapiloa egiteko eta bukaeran bolatxoa lotzeko beste korapilotxo batekin.
Hurrengo hau izan da pausoz pausokoa:
Saiatu behar gera lastotxoak neurri berdinekoak mozten horrela errazako izango zaigu pultsera zuzen ateratzea. Eta gogoratu kordela sartzean, kordelaren punta bat alde batetik eta beste punta kontrakotik sartu behar ditugula.
Iruditan guk egindakoa agertzen da, hiru kolore desberdineko lastotxoekin egina, baino koloreena bakoitzaren gustoen araberakoa da, noski!
Beno ba, animatu eta zuena egin !
Nahibadezue kontaidazue ze iruditu zaizuen, eskertuko nituzke zuen iritziak!
Hurrenarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat