Urrirako egutegia




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, hilabete bukaera gainean degunez, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzera  nator.
Udazkena ekartzen duen hilabetea denez, egutegia apaintzeko erortzen ari diren hostoak jarri ditut. Zuen gustukoa izango delakoan nago.

Hemen iruditxo bat,  nola gelditzen den ikus dezazuen...







Zuekin partekatzen ditudan egutegi guztiak bezalaxe, hau ere JPG formatuan dago nahi dezuten tamainan deskarga dezazuen.

Deskargarena, beti bezala. Azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik deskargatu lasaitasun guztiz. Nahi dezuten aina aldiz.



https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwQnB3ejdsRzJETmc




Ba besterik ez gaurkoz, goza ezazue udazkena!

Hurrenarte!





Egutegi hau ere euskaraz eskuz egina-k antolatzen duen udazkeneko bildumaren esteka festara eramaten det.
pasa zaitezte handik euskaraz eskuz egindako beste proposamen pila ikustera

Kortxo-tapoiez egindako giltzaria




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, eskulan erraz batekin nator. Oso elementu gutxi erabiliaz egin dezakegun lana da eta guretzako edo oparitzeko egin dezakegun detailetxoa izan daitekeena.

Gaur giltzari bat egingo degu, kortxo-tapoi erabiliak birziklatuz.

Ikus itzazue erabiliko ditugun materialak...







Kortxo tapoiak.
Zirrindolak, bat giltzari bakoitzeko.
Begidun torlojuak, hauek ere, bat  giltzari bakoitzeko.
Marrazkidun eskuzapiak.
Kola txuria eta pintzela.

Hasi gaitezen giltzariak egiten...






Lehenengo eta behin, eskuzapietatik nahi ditugun marrazkiak moztuko ditugu, hauek kortxo tapoiak apaintzeko erabiliko ditugunez, konprobatuko degu bertan kabitzen zaizkigula.
Behin nahi ditugun marrazkiak moztu ditugunean, goiko kaparekin bakarrik geldituko gera.






Orain kola txuria urarekin nahasi egingo degu , erdia eta erdia. Nahasketa hau, eskuzapiko marrazkiak kortxo tapoietan jartzeko erabiliko degu.
Lehortzen utziko ditugu.
Ondo lehorrak daudenean, kola txuri kapa bat emango diegu gainetik babes moduan, barniza ere erabili daiteke pauso honetarako nahi izan ezkero.
Berriro ere lehortzen utziko degu.








Azkenik, eta irudian ondo ikusten den bezala, begidun torlojuak kortxo tapoietan sartu egingo ditugu, eta ondoren zirrindolak torlojuen begietan.

Eta prest!, Baditugu gure giltzariak eginak.





Errazak ezta??
Kortxo-tapoiak birzilatzeko modu polit bat iruditu egin zaigu. Konta iezaguzue zuei ze iruditzen zaizkizuen. Eta nahi baduzue animatu eta zuenak egin.

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte!!





Giltzari hauek, euskaraz eskuz eginak antolantzen duen udazkeneko bilduma esteka festara eramaten ditut,pasa handik euskaraz eskuz egindako beste proposamen batzuk ikustera.

Lowcost aterkiontzia 2rentzako erronkan



Kaixo berriro!
Gaur oso sarrera bereziarekin nator zuengana. Gure lagun Lowcostporeldiy blogak antolatzen duen Reta2 (guretzat 2rentzako erronka) erronkaren parte izango garelako.
Gure lagunek, hilabetero, blog lagun bati erronka eder bat egiten dio. Gai konkretu bat aukeratuz bata bestearen tokian jarriko da lantxo bat egiteko. Gure kasuan, umeekin egin daiteken diy bat izan da gaia, eta beraien eran egin beharreko lana izan behar da.. Beraiek berziklaia oso ondo dominatzen dute eta lowcost lanak ere bai, bere blogetik pasatzera gonbidatzen zaituztet, beraien lan ederra ezagutzera..
Askotan etxerako gauza ederrak sortzen dituzte inguruan dauzkaten gauzekin, eta  guk horrelako zerbait egiten saiatu gera erronka honetan.

Hoy es un dia especial para este blog.Hoy nos sumamos a los blogs que han sido retados por el blog amigo (y de nuestros amigos) Lowcostporeldiy. Participamos con esta entrada en el Reta2. Un honor y toda una oportunidad. Y por eso y en honor a nuestros retadores, la entrada va a ser bilingüe.
El tema elegido ha sido manualidades para hacer con niños. Para nosotras tema habitual, y para ellos será salir de su zona de confort.... un poquito. Eso si, lo haremos a su estilo. El estilo lowcost y reciclando. Porque si aun no los conoceis, os recomiendo pasaros a verlos y descubrireis un mundo de diys naturales, lowcost y preciosos.

Ea ba, orain lanera.
Bueno, pues al lio.

Guk erronka honetarako lowcost aterkiontzi bat egitera ausartu gera, hauek materialak...
Nosotras hoy, nos hemos atrevido a hacer un paragüero lowcost,  estos son los materiales...





Lata handiak. Pare bat. Tamaina handikoak.
Latas grandes. Un par. Tamaño familiar.
Muntaiarako kola.
Cola de montaje.
Margo akrilikoak. Guk urdina eta turkesa erabili ditugu
Pintura acrilica, nosotras hemos usado azul y turquesa
Pintzelak eta margolari zinta.
Pinceles y cinta de pintor.
Kortxoak.
Corchos.


Pausoz pausozkoa orain...
Vamos con el paso a paso..




Lata bat hartu eta kontu handiarekin( eta heldu batek egina ) ipurdia kenduko diogu. Lata irekigailu arrunta bat erabili det.
Lata ireki , argazkiak egin, sarrera muntatu eta idatzi izan dira nik egindako lan bakarrak, beste guztia nire laguntzaile Alaitzek egin ditu.
Cogemos una de las latas, y con cuidado (y hecho por un adulto) le quitaremos el culete. Lo hemos hecho utilizando un abrelatas común y corriente.
Este, y sacar las fotos, montar y escribir el post han sido mis unicas aportaciones a este trabajo, ya que lo ha hecho enterito Alaitz, mi ayudanta.

Orain ipurdia daukan lata azpian jarriz, goiko partetik ipurdia ez daukan lata pegatuko diogu muntaiarako kola erabiliz. Lehortu arte itxoin behar da orain.
Ahora cogeremos la lata que si tiene culete y la pondremos debajo, a continuación le pegaremos encima y con la cola de montaje la que no lo tiene. Esperaremos a que seque.



Behin lehortu denean, barruan izan ditzazken kola bizarbak kenduko ditugu.
Una vez seco, quitaremos las rebarbas de cola  que hayan podido quedar en el interior.





Orain margotzera. Gure aterki ontziari marrazki bat egino diogu, horretarako alde bat bakarrik koloreztatuko degu gure marrazkiarentzat nahi degun kolorearekin.Ondo lehortu arte itxarongo dugu.
Ahora a pintar. Vamos a hacerle un dibujo a nuestro paragüero y para ello empezaremos por pintar una base del color que queramos que sea nuestro dibujo. Esperamos a que seque.




Orain margolari zintarekin gure marrazkia egingo degu, oinarritzat daukagun koloreaen aldean. Guk aterki bat marraztu degu zintarekin.
Ahora dibujaremos con la cinta de carrocero el motivo elegido sobre nuestra base de color. Nosotras hemos dibujado un paraguas.




Orain beste kolorearekin aterkiontzi guztia margotuko degu, marrazkiaren gainetik pasatuz. Berriro ere lehortzen utziko degu
Ahora pintaremos todo el paragüero con el otro color elegido, cubriendo nuestro dibujo. Dejaremos secar una vez más.




Ankaren txanda orain. Kortxoak hartu eta muntaiarako kola erabiliaz azpiko partean pegatuko ditugu gure aterkiontziaren ankatxuak izan daitezen.
Dena ondo lehortu arte itxarongo degu berriro ere.
El turno de las patas. Cogeremos los corchos y los pegaremos a la parte inferior de nuestro paragüero con cola de montaje consiguendo asi las patas para el mismo.
Esperaremos, una vez más, a que todo seque bien.




Behin ondo lehorra dagoenean gure lana, kontu handiarekin margolari zinta kenduko degu, gure marrazkia agerian gera dadin.
Una vez bien seco, quitaremos con cuidado la cinta de pintor, dejando a la vista nuestro dibujo.




Marrazkia ondo gera dadin, margo pixkat eta errotulagailu permanentea erabili ditugu , marrazkia ondo perfilatua geratzeko, eta zituen inperfekzio txikiak zuzentzeko.
Para que el dibujo quedara bien del todo, hemos utilizado un poquito mas de pintura y un rotu permanente negro, para perfilar el dibujo y corregir alguna pequeña impefección.





Prest, bukatu degu gure lowcost aterkiontzia!.Atsegin dezute??
Y ¡ya esta!, hemos acabado nuestro paragüero lowcost.¿ Os gusta ?

Orain pasa zaitezte Lowcostporeldiy-ko lagunek sortutako proposamena ikustera, guk ere ala egingo degu, guretzat ere misterio bat delako.Zein sorpresa gorde digute??
 Ahora, pasad a ver la propuesta que han preparado los amigos de Lowcostporeldiy, nosotras tambien lo heremos ahora mismo, ya que para nosotras tambien es un sorpresa. ¿Con qué nos sorprenderan?

Ah!, joan baino lehen, ikus ezazue zein kartel politak egin ditugu egun berezi honetarako...
¡Ah! y antes de iros mirad que carteles hemos creado los dos para la ocasión.....



Zuei erronka hau  guri bezain beste atsegin izana espero degu, guretzat ikaragarrizko esperientzi ederra izan bait da.
Esperamos que este reta2 os guste tanto como ha nosotras, ya que ha sido una experiencia muy hermosa .
Ba besterik ez gaurkoz...
Nada más por hoy..
Hurrenarte!
!Hasta la próxima!

Kristalezko loreontzia




Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan. Oraingo honetan birziklai lan txiki baina polit batekin nator.
Gainera lan honekin el mundo de Cecilia blog-eko gure lagun Ceciliari konpainia egingo diogu, bera bai da hilabete honetan reto mensual blogeras erronkaren anfitrioia eta nahiz eta gu elkarte horretako kide ez izan, berarentzat ain berezia den okasio honetan berarekin egon nahi izan degu.
Erronka honetarako aukeratu duen gaia tximeletak izan dira, eta gu lantxo hau tximeleta eder batekin apainduta genuenez, hau da Ceciliaren festara eramango deguna.
Lan honek ere beste berezitasun txiki bat dauka: Gure blog lagun Lowcostporeldiy-ko  lan batean oinarrituta dago.

Hasi gaitezen materialekin....





Kristalezko botilatxo erabilia, ondo garbia, eh!. Guk zuku batekoa erabili degu.
Koloretako hariak, bakoitzaren  gustukoak.
Kola txuria.
Pintzela
Plantilla gustuko degun irudiarekin. Guk, esan bezala,  tximeletaren irudia aukeratu genuen.
Zelo, plantilla botilari heltzeko.
Margoa. Gure gustuko kolorekoa, guk turkesa aukeratu degu.


Pausoz pausozkoa dator orain...




Tximeleta margotzen hasiko gera lehenik. Horretarako plantilla, zeloarekin helduko degu botilan, irudia nahi degun tokian ondo kokatuz.




Orain pintzela zuzenean margoan sartu, eta kolpetxoak emanez emango degu  plantillaren irudiaren gainetik. Irudia margoarekin ondo estali degunean, lehortu arte itxoingo degu.





Margoa lehorra dagoenean, poliki poliki plantilla kenduko degu, marrazkia agerian uzteko.




Ariaren txanda orain. Botilaren lepoa kola txuriaz ondo bustiko degu, eta poliki poliki aria lepoaren inguruan biltzen jungo gera. Nahi degun tokira iritsi garenean, aria moztu eta kola apur bat eman egingo diogu muturrean. Pauso hau egingo degu erabiltzen degun kolore bakoitzarekin. Lepo guztia nahi genuen kolorezko ariekin bildu degunean, gainetik kola txuri kapa fin bat eman egingo diogu babes moduan.




Lehortzen utzi eta gero, prest izango degu lore ontzia nahi ditugun loreak barruan sartu eta etxeko edozein txokoa apaintzeko prest.
Orain, lehen kontatu dizuedan bezalaxe, lantxo honekin Ceciliaren festara noa. Pasa zaitezte handik beste proposamen guztiak ikustera, gauza eder askoak ikusiko baitituzue.

Hurrenarte!


Paketatze Polita plastikozko karpetarekin




Kaixo berriro!
Iritsi da iraila eta irailarekin ohiko erronketan parte hartzeko ohitura ere. Oraingo honetan, hilabete honetako paketatze politan parte hartzeko proposamena erakutsiko dizuet.
Badakizue Patypeandoko Patryk antolatzen duen erronka dela hau, eta berak esandako materiala erabiliaz paketatze polit bat prestatu behar da.
Hilabete honetan erabili behar zen materiala plastikozko karpetak ziran.
Ikusi zer beste material erabili ditugun gure proposamena egiteko.




Plastikozko karpeta, noski.
Kutxatxo baten plantilla, guk papelisimo-ko hau jeitxi degu.
Gure gustuko marrazkiak dituen eskuzapia
Kola, pintzela, arkatza zulagailua, goraizak eta puntzoia
Lazito edo ari polit bat.(argazkian ez da agertzen baino erabiliko degu)

Goazen pausoz pausozkoarekin....






Lehenengo plantilla ondo moztuko degu, ondoren karpeta ireki eta erabili behar degun zatia hartu eta gainean plantilla jarriko degu.




Arkatzarekin plantilla guztia ondo markatuko degu plastikoaren gainean, eta plantillaren alde guztiak ondo marraztu ditugunean plastikoa moztuko degu.




Orain puntzoiaren laguntzaz, gure kutxa osatzeko tolesdura guztiak ondo markatuko ditugu, eta ondoren plastikoa tolesduretatik tolestuko ditugu.




Tolesdura guztiak eginak ditugunean, zulagailua hartu eta alde bakoitzeko goiko partean zulo bana egingo degu, iruditan ikusten dezuten bezala.




Orain gure kutxa apainduko degu. Esku zapiaren irudietatik gustukoenak moztu eta kontu handiz kola txuriarekin pegatuko ditugu kutxaren gainean.




Apaindura guztiak ondo lehortu egin direnean, gure kutxa barruan nahi degun oparia sartu, eta ari polit bat erabiliz itxi egingo degu piramide bat eginez.




Prest! Bukatu egin degu gure paketatzea!!. Espero det zuen gustukoa izatea.
Orain proposamen hau Patypeandora eramango det, paketatze politera, handik pasa beste proposamen guztiak ikustea, eta atsegin baduzue gurea, gure alde bozka ezazue.

Ba besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!


Etiketa inprimagarriak





Kaixo berriro!
Gaurko honetan ere, inprimagarri bat ekartzen det zuekin partekatzeko.
Irailean sartuak gaude honezkero, eta irailarekin batera eskola ere hasi egiten denez, gure txikien liburu eta koadernoetan jartzeko etiketa polit batzuk diseinatu egin ditut.
Ikusi:




  Modelo pare bat egin ditut. Batzuk izena, gaia eta maila idatzita daukatenak, eta beste batzuk zuek nahi dezutena idazteko hutsik daudenak....




Espero det zuen gustukoak izatea. Ala bada, beti bezala deskarga botoian klikatu ezkero deskarga orrialdera iritsiko zarete eta handik nahi dituzuenak deskargatu ahal izango dituzue.
Etiketak pdf. dokumentu batean jarri ditut, modelo bakoitzeko 12 etiketarekin. eta lau dokumentu daude aukeran.

Margo potoa 1
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwNURQSHlhZzVZYXM
 Margo potoa 2
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwTjlkNVN2Z09CUnM
Karpeta 1
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwLUxzT1VRN0NTTnM
Karpeta 2
https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwQVNXbUdlMUl4aHM
Hor dauzkazue!. Gustukoa dezuten etiketaren irudian klikatu eta kitto! zuentzat. Modelo bat edo guztiak, nahi dezutena.
Orain inprimatu, moztu eta barrako kola pixkatekin  txikien edo zuen  liburu eta koadernotan pegatu eta prest izango dituzue.

Eta deskargatu eta erabiltzen badituzue, sareetan  #izebarenetiketak traola erabiliaz konpartitu eta erakusten badituzue, poz handia emango didazue.

Joan dan kurtsorako diseinatu nituen koadernoentzako etiketak ere hemen klikatuz ikus ditzazkezue

Ba hau da dena  gaurkoz.

Hurrenarte!





Etiketa hauek ere, eskuz eginak antolatzen duen udako bilduma esteka festara ere eramaten ditut.