Urtarrileko egutegia







Kaixo berriro!

Ez nuen abendua bukatzerik nahi, datorren urteko egutegi berria zuekin partekatu gabe.

Aurtengo egutegiak, urritik publikatu gabe gelditu ziran , akats batzuk direla eta, baina 2020ko egutegi guztiak ondo errepasatu egin ditut eta akatsik gabe daudela konprobatu ondoren hilabetero zuekin partekatzeko prest daude.

Oraingoan, denak txuri beltzean eginak daude, eta animaliekin apainduta. Nahiko garbi eta gardenak gelditu direla uste dut.
Ea hauek ere zuen gustukoak diren eta asko deskargatu eta erabiltzen dituzuen.

Besterik gabe 2020ko urtarrileko egutegia hemen erakusten dizuet.










Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.










http://bit.ly/2QwXrpx







 Mugikorrerako bertsioa nahiago badezue, hementxe dezue ere, begira:










Honekin ere berdin azpiko deskarga irudian klikatuz zuena izango da.




http://bit.ly/2F1JNVV






Hau da dena gaurkoz.

Urte berri on denori eta hurren arte!



Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria








Kaixo berriro:

Oraingo honetan sartu irten azkar bat egiten det oparitxo ekartzeko.

Gabonak gainean dauzkagun honetan, Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutuntxo bat beharko degunez, bat diseinatu eta hemen zuentzako uztea bururatu egin zait.

Hemen azpiko irudian ikusi dezakezue nolakoa dan:








Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.




http://bit.ly/2Pr3Kf4



Badaezpada ere, orain dela urte pare bat egin nuen interneten aurkitu nituen Olentzeroren gutunen bilduma ikusi nahi baduzue HEMEN klikatuz ikus dezakezue.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


Paketatze Polita: diztiraz betea







Kaixo berriro:

Hemendik agertzen gera berriro ere, denbora asko pasa ondoren, Patypeando-k antolatzen duen urte honetako azken paketatze polita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera.

Oraingo honetan, paketea diztiraz bete egin behar genuen, eta hau izan da baldintza hori beteaz,  guri bururatu egin zaiguna.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:










Kartulina beltza. Din A 4 tamainakoa.
Erregela
Arkatza
Goraizak
Kola, guk barrakoa erabili degu
Elur maluta distiratsuak. Auzoko bazar batean erosi ditugu .
Zinta distiratsua. Etxean genuen baina edozein paper dendetan aurki dezakegu.


Goazen orain pausoz pausozkoarekin:







Lehenengo eta behin, erregelaz lagunduta kartulinaren lau aldetan arkatzarekin erregelaren tamainako lau marra egingo ditugu.










Orain kartulina azpitik artu eta goiko markaraino tolestuko degu eta ondoren beste aldetik gauza bera egingo degu.
Eskuin eta ezker aldeetan geratuko zaizkigun marketatik kontuz moztuko degu irudian ikusten den bezala









Lortu ditugun solapatxoak kolaz pegatuz, lehenengo behealdea eta ondoren tapa sortuz, kutxa bat osatuko degu.
 Kutxa nola egiten den argiago ikusi nahi baduzue hemen klikatu .

Honezkero opari bat sartzeko kutxa egitea lortu degu, orain diztira jarriko diogu paketeari.









Elur maluta distiratsuak artu eta kolarekin lagunduta banan bana kutxan pegatuko ditugu gure gustuko diseinua lortu arte..









Elur maluta guztiak pegatzen duen kola guztia lehortu denean, oparia (gure kasuan galtzetin batzuk) barruan sartu eta zinta distiratsuarekin bildu eta lazo polit bat egingo degu.









Eta hau da gure proposamena urte honetako azken  #paketatze polita erronkan parte hartzeko.
Orain gure pakete distiratsua hartu eta Patypeandora goaz, pasa zaitezte zuek ere beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izan da dena gaurkoz.
Laster itzuliko garelakoan
Hurren arte!