Halloween egunerako apaingarriak
Kaixo berriro!
Joan dan astean ez nitzan hemendik pasa, baina aste honetan bitan pasatzen naiz.
Gaurkoan, Halloween egunerako apaingarri erraz batzuk nola egin kontatzeko.
Ni ez naiz festa honen oso zalea, baina...Badakit askok ospatzen dezutela eta nik lan egiten dudan tokian ere urtero ospatzen den festa izaten da. Horregatik urtero apaingarriren bat asmatu eta lantokian jartzen dut.
Gainera aurten, Creando y fofucheando blogeko gure lagun Yoli-k Halloween egunerako esteka festa bat antolatu du eta ezin nuen kale egin!!😉
Hau ba, nire lantokian joan dan urtean egindako apaingarri baten etxeko bertsio erraza.
Hauek izango dira behar ditugun materialak....
Zabor poltsa beltz bat.
Lata bat edo nahi aina. Tamaina ertain edo handia. Etiketa guztiak kenduta eta garbia.
Artilea, nahi degun kolorekoa, poltsarekin kontrastea egingo duena.
Folio bat edo batzuk..
Zelo apur bat, errotulagailu permanente beltza eta goraizeak
Mandarina bat edo nahi aina....
Goazen ba pausoz pausozkoarekin. Oraingoan ere, oso oso erraza. Ikusi...
Erabili behar degun lata hartu, poltsaren gainean buruz bera jarriko degu eta ingurutik karratu eder bat markatu eta moztu egingo degu.
Moztu egin degun plastiko puskarekin lataren goikaldea estali egingo degu eta plastikoa artile puska batekin lotu egingo degu. Garai batean marmelada potoak apaintzeko egiten zan bezalaxe.
Orain folioa hartu eta latari etiketa berria egingo diogu. Ikusten dezutenez, sorginaren etxean duden materialen ontziak egiten ari gera. Beldurgarriak izan beharrean sinpatikoak.
Etiketak moztu apaindu, nahi deguna barruan idatzi eta zeloarekin pegatuko ditugu latetan.
Nahi aina egin datitezke...
Orain mandarina hartu eta errotulagailu permanentearekin begiak eta aho "beldurgarriak" marraztuko dizkiogu.
Badugu gure kalabaza beldurgarria egina!!
Hauek ere nahi aina egin daitezke etxeko txoko batonbat apaintzeko.
Horrela geratu egin zaizkit niri. Ze iruditzen??
Etxean dauzkagunak erabiltzen sortutako apaingarri gehio ikusi nahi badituzue jun dan urtean publikatutako mamu hauek ikusi.
Orain sorginaren etxeko igel begiak eta dragoi mingainak dauzkaten ontzi hauek eta nire mandarina-kalabaza hartu eta Yoliren Halloweeneko esteka festara nijoa. Handik pasa zaitezte beste ideia beldurgarri guztiak ikustera !!!
Hurrenarte!
Etiquetas:
apaingarriak,
berziklatzen,
DIY,
eskulanak,
halloween
Parpailez egindako belarritakoak
Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan. Oraingo honetan, oso erraz egiten den eskulantxo batekin. Gainera, esku lan honekin Anna Llansaren Diy de todo un poco blogeko denetarik ikasten erronkan parte hartuko det.
Erronka honetan, gai edo material batekin egindako zerbaiten tutoriala aurkeztera gonbidatzen gaitu Annak.
Hilabete honetarako materiala parpailak ziran. Josketa kutxa barruan begirada bat eman eta gero parpaila txatal txiki bat topatu det eta hau izan da niri bururatu zaidana txatala aprobetxatzeko.
Hauek erabili egin ditudan materialak.....
Parpaila txatala, noski.
Zirrindola txiki pare bat.
Belarritako zintzilikario pare bat.
Goraizak eta aliketa.
Besterik ez.
Pausoz pausozkoa orain. Oso-oso erraza, benetan. Ikusi...
Parpaila txatala ondo begiratu eta bi atal berdin aukeratu eta moztuko ditugu kontu handiz hariak askatu ez daitezen.
Nahi ditugun forma eta neurria emango diegu, hauek izango bai dira gure belarritakoak.
Bigarren partearekin jarriko gera. Zirrindolak iriki parpailatik sartu eta itxi.
Orain zintzilikarioak zirrindoletatik sartu eta itxi.
Prest! Egina. Baditugu belarritakoak bukatuak.
Errazak ezta??
Hau izan da ba parpailez egindako nire proposamena. Orain #denetarikikasten erronkara eramango det. Handik pasa parpailekin egindako beste proposamen guztiak ikustera. Asko eta oso ederrak aurkeztuko dira eta ikasteko aukera ezin hobea izango da ta!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Paketatze polita plastikozko lorontziarekin
Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan. Oraingo honetan, Patypeandok hilabetero antolatzen duen paketatze polita erronkarako gure proposamenarekin.
Hilabete honetan proposatu digun materiala plastikozko lorontziak dira, eta hau izan da guri bururatu zaigun ideia .
Hauek guztira erabili ditugun materialak...
Plastikozko lorontzia, noski.
Marrazkidun eskuzapi bat
Kortxo tapoia
Lazo luze bat, eskuzapiaren marrazkien koloreekin ondo ematen duena,
Kartoi puska eder bat
Kola txuria, goraizak,arkatza eta argazkian agertzen ez bada ere, kuterra.
Hasi gaitezen ba gure paketatzea prestatzen...
Lehenengo egingo deguna, lorontziaren goiko zuloaren tamainako zirkulu bat kartoian marraztea izango da. Horretarako lorontzia kartoiaren gainean buruz bera jarri eta kontornoa marraztuko degu. Ondoren zirkulua moztuko degu. Behin kartoizko zirkulua degunean eskuzapiaren gainean jarri eta berriro ere kontornoa markatuko degu.
Orain lorontziaren ipurdiarekin berdina egingo degu. Kontornoa kartoian marraztuko degu eta lortzen degun zirkulua ebaki. Zirkulu honi kola emango diogu eta lorontziaren barruan pegatuko degu, lorontziak dauzkan zulotxoak tapatzeko.
Zirkulu handiarekin jarraituko degu orain.
Esan degun bezala kontornoa eskuzapian markatu eta moztu egingo degu.
Behin bi piezak dauzkagunean bata bestearen gainean pegatuko ditugu kola txuriarekin, irudian ikus daiteken bezala. Alde batean lehortzen utziko degu.
Lorontziari, itxura pixkat aldatuko diogu orain.
Lorontzia hartu eta eskuzapiaren gainean jarriz inguru guztia tapatzeko behar duen tamaina markatuko degu bertan.
Ondoren moztuko degu ,tira luze bat lortuz, eta kontu handiarekin kola txuria eta pintzelarekin, lorontziaren inguruan pegatuko degu.
Lorontzia lehortzen den bitartean, kortxo-tapoia hartu eta burua moztuko diogu.
Puska hau hartu eta kola txuriarekin kartoizko zirkuluaren gainean pegatu eta lehortzen utziko degu.
Honezkero konturatuko zinaten bezala, pieza hau tapa gisa erabiliko degu.
Bi piezak ondo lehortu zaizkigunean paketatzea muntatuko degu.
Oparia lorontzian sartuko degu eta kartoi eta kortxoz egindako tapa gainean jarriko degu.
Orain lazoarekin inguratu eta korapilo polit bat eginez lotuko degu oparia.
Prest!. Badegu gure paketatze polita egina.
Beno ba. Hau izan da gure proposamena.
Gustatu zaizue??. Guri asko, eta gainera gero gauzatxoak gordetzeko ere erabili dezakegu.
Orain Patryren blogera eramango degu paketatze polita erronkan parte hartu dezan.
Handik pasatzera gonbidatzen zaituztet beste proposamen eder guztiak ikustera, eta gurea atsegin izan badezue gure alde bozkatzera.
Hurrenarte!!