Kaixo berriro!
Egun hauetan loreak bildu eta liburuen artean lehortzen ibili eta gero, lore kapsulazioari buruzko tutorialak, bideo eta liburu ugari ikusten ibili gera.
Gehienak erresina erabiltzen dute loreak kapsulatzeko. Guk beste bertsio errazago baten bila ibili gera, eta bat edo beste ikusi eta gero, etxetik genituen materialak aztertu ondoren, bertsio hau prestatu dugu.
Emaitza asko atsegin izan dugunez, zuekin partekatzera animatu gera.
Hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta:
Lore lehorrak, noski.
Giltzatakoak egiteko erabiltzen diren arotxoak.
Plastikozko bilgarria, guk folioentzako fundak biltzen zituen bat erabili dugu.
Anila txiki pare bat eta kordela. Honekin zintzilikario bihurtu dugu gure lore kapsulatua.
Goraizak. Mozteko ezinbestekoak.
Behin materialak eskura ditugunean, lanean hasiko gera.
Lehenengo egin duguna, arotxoa plastikoaren gainean jartzea izan da. Bazterretik hasita plastikoaren tolesdura errespetatuz ero lorea barruan sartuko bai dugu plastikoaren barruan gera dadin.
Aroaren tamaina kalkulatu eta horren arabera plastikoa moztuko dugu.
Ondoren lorearekin gauza bera egingo dugu, horrela aroaren barruan sartuko zaigun lore puska moztuz.
Lore puska plastiko puskaren barruan sartu eta hau kontu handiz eta poliki poliki aroaren barruan sartzen joango gera.
Pausu hau nahiko zaila egin zaigu, plastikoa biguna zelako eta kostatu egin zaigulako aroaren barruan sartzea. Baina pazientzia apur batekin lortu egin dugu. Hori bai,hurrengo baterako plastikozko zorro gogorragoa erabiltzea pentsatu dugu.
Plastikoa barruan dugula, kanpotik geratu zaigun soberakina moztuko dugu kontu handiz.
Eta horrela gure erresinarik gabeko kapsulazioa prest izango dugu.
Guk,orain, gure lore kapsulatua koilare edo zintzilikario bihurtu nahi genuenez, anilinatxo bat jarri egin diogu . Anilatxoa ireki eta aroan jarri eta itxi egin dugu.
Azkenik behar genuen neurriko kordel puska moztu, anilatxoatik pasa eta puntak korapilatuz gure zintzilikarioa sortu dugu.
Ze iruditzen zaizue?. Gure gusturako oso politak geratu egin zaizkigula pentsatzen dugu. Gainera bakoitza bakarra eta esklusiboa izango da, ez bai daude bi lore berdinik.
Uda honetan gure paparra apaintzeko koilare edo zintzilikario hauek ondo pozik eramango ditugu.
Orain zuen bertsio propioak egitera gonbidatzen zaituztegu.
Hau izanda dena gaurkoz.
Hurren arte!