Kaixo berriro!!
Gaurkoan, hilabete hasiera guztietan bezala,
Patypeando blogak antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzera gatoz.
Hilabete honetan paketatzea kristalezko ontziak erabiliaz egin behar da, eta buelta asko eman ondoren, hau izan da guri bururatu egin zaiguna.
Gure proposamen honetan, oparia ontziaren barruan dago, baina ontzia bera ere, oparia da.
Kasu honetan goxokiak oparitzeko erabili egin dugu, baina beste gauza asko ere sartu daiteke barruan oparitzeko. Errotulagailu batzuk adibidez, edo zapiren bat, galtzetin parea... zuek nahi duzuena.
Ikusi ditzagun erabili ditugun materialak:
Kristalezko ontzi bat. Guk, maionesa ontzi bat berrerabili egin dugu. Tamaina ertainekoa.
Tiradera zahar baten heldulekua. Kristalezko antza duena.
Margo akriliko arrosa.
Pintzelak
Margolari zinta.
Errotulagailu bat
Goraizak.
Kartulina txuria.
Materialak argi dauzkagunean, pausoz pausozkoarekin hasiko gera:
Margoa hartu eta ontzi txiki batean jarriko dugu erosoago erabili izateko. Hau ez da derrigorrezkoa, baino gure kasuan tutuan dator margoa eta horrela egitea zentzudunagoa iruditzen zaigu.
Ontziaren tapa margotuko dugu lehenengo. Hiru margo kapa eman dizkiogu. Kapa bakoitza lehortzen utzi egin dugu hurrena eman baino lehen.
Guk esponjadun pintzela eta iledun pintzelak aukeratu egin ditugu
lan honetarako, baina hau ere bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke.
Taparen lehengo margo kapa lehortzen dan bitartean ontzia hartu , eta noraino margotuko dugun erabaki ondoren, margolari zinta jarriko diogu, neurria margotzen dugun bitartean mantentzeko.
Orain ontzia margotuko dugu, taparekin egin dugun bezala, hiru margo kapa emanez.
Margo kapa guztiak ondo lehortu arte itxarongo dugu.
Margoa ondo lehortu egin denean, ontzitik margolari zinta kendu egingo dugu eta gure gustura geratu den konprobatuko dugu.
Orain tiraderaren heldulekua hartu eta kola beroarekin ontziaren taparen erdian pegatuko dugu.
Orain kartulina hartuko dugu eta bertan borobil bat markatu, barruan nahi dugun hitza idatzi eta ondoren moztuko dugu etiketa bat sortuz.
Etiketa hartu eta kola beroarekin ontziaren erdi aldean pegatuko degu.
Guk "sweets" idatzi egin dugu(goxokiak ingelesez), Ingelesako irakasleari egiteko oparia zelako, baina etiketan nahi duguna jarri edo margotu daiteke.
Ontzia apaintzen bukatu egin dugu. Orain oparia barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Kontatu dizuegun bezala goxokiz bete dugu, oparia jaso behar duen pertsona oso goxokizalea delako.
Ba bukatu dugu gure proposamena hilabete honetarako
#paketatzepolita erronkarako.
Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.
Hau izanda dena gaurkoz
Hurren arte!