Uztaileko egutegia




Kaixo berriro!
Hementxe nauzue sartu-irten azkar eta motz batekin.
Egun hauetan opor egun txiki batzuk hartu ditut deskantsu baten behar handia nuelako. Ala ere datorren hilabeteko egutegia ekartzeko pasatzen naiz gaurkoan azkar bada ere.
Datorren hilabetetik aurrera, normaltasunez publikatzen jarraituko det, baina zuen baimenarekin, hilabete honetako azken egunerarte oporrak hartzen ditut.
Bitartean hemen dezute uztailerako egin dudan egutegia.





Espero det zuen gustukoa izatea, orain arte zuekin partekatu ditudan beste egutegiak bezain beste behintzat.
Beti bezala, hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, deskarga orrira zoazte zuzenean eta bertan deskargatu ahal izango dezute.
JEPG formatuan dago nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.


https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwVThYcDJ6Ny1uOTQ



Gustukoa baduzue, badakizue, deskargatu lasai-lasai nahi dezuten aina bider, eta zuen sareetan konpartitzen baduzue, hobeto! Horrela jende gehiagok eskura izan dezan.
Eta behin inprimatu dezutenian zuen sareetan publikatzen baduzue #izebarentxokoa traola erabiliaz nik ikusi dezadan, kriston poza emango didazue!.
Nik oraingoz hemen zuekin partekatzen det eta euskaraz eskuz egina antolatzen duen esteka festako udarako bildumara ere daramat.Pasa handik euskaraz eskuz egindako beste lan asko ikusteko.
Hau ba dena gaurkoz.
Uztaila hasieran ikusten gera berriro!!




Washi tapea gordetzeko edukiontzia




Kaixo berriro!
Gaurkoan eskulan erraz praktiko eta azkar batekin nator. Gainera birziklatuz!
Oraingo honetan washi tapea gordetzeko eduki ontzi bat egin degu patata poto bat erabiliaz.
Asko gustatzen zaizkit niri , zelo dekoratu hauek, eta pila dauzkat. Oso modan jarri dira azken aldi honetan eta erraza da edozein bazar, paper denda eta abar-etan aurkitzea. Gainera gehienak merkeak dira, eta klaro...erraza da asko pilatzea. Beraz hauek eskura izateko edukiontzi hau prestatzea bururatu egin zait.
Hauek dira horretarako erabili ditudan materialak:





Patata potoa esan degun bezala. Hau berez edukiontzia izango da.
Txinatar makiltxoa, jateko erabiltzen den horietakoa.
Txintxeta bat, goraizak, kuterra, arkatza, rotua, pintzela eta margoa. Oraingoan ere chalk paint urdina.
Hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin...





Lehenengo eta behin, potoaren alde batean arkatzarekin lauki zuzen estu bat markatuko degu, goitik behera, baina izkinetara iritsi gabe.
Gero kontu handiz, kuterrarekin edo goraizekin moztuko degu.Iruditan argiago ikusten da.
Tapa alde batera utziko degu, eta potoaren ipurdian zulotxo bat egingo degu.




Orain margotzera. Pieza guztiak hartu eta nahi degun kolorearekin margotuko ditugu. Nik esan dizuedan bezalaxe urdinez margotu ditut.
Potoa, tapa eta txinatar makiltxoa ondo margotu eta lehortzen utziko ditugu.





Muntaiakin hasiko gera.
Txintxeta bat hartuko degu eta tapatik sartu, eta hortxe makiltxoa jarriko degu. Ondo sartu behar degu txintxeta makiltxoan, taparen gainean ondo zutik gera dadin.






Ia prest degu edukiontzia. Orain tapa makiltxoarekin potoaren barruan sartu, eta goiko punta hasieran egin degun zulotxoatik aterako degu.
Potoaren kanpoaldean nahi deguna idatzi edo marraztuz bukatua degu edukiontzia. Washi tapeak sartu besterik ez zaigu geratzen.




Erreza da washiak  hemen gordetzea. Makiltxoan barna sartu , makiltxoa potoan gorde, eta nahi izan ezkero washi tapearen puntak leihotik atera....
Gero potoa zutik jarriko degu nahi degun tokian. Nik lan mahaian daukat jarrita pintzelen potoen ondoan ikusi...





Erraza, ezta?!.
Nik urdinez margotu egin det nire lan tresneria gordetzeko erabiltzen ditudan gauza gehienak horrela margotu ditudalako , baina zuek nahi dezuten bezala dekoratu dezakezue.
Orain zuen txanda, anima zaitezte birziklatuz, gauza praktikoak sortzera!
Nik bitartean ideia hau ere, euskaraz eskuz egina udaberriko bildumako esteka festara eramango det. Handik pasa  beste euskaraz egindako proposamenak ikustera.

Hau ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Paketatze polita jogur ontziekin




Kaixo berriro!
Hementxe naukazue berriro  Patypeando-k antolatzen duen Paketatze Polita erronkarako nire proposamenarekin. Hemendik maiz pasatzen zaretenak dakizuen bezala, Patryk hilabetero material edo gai bat jartzen digu eta material horrekin paketatze polit bat sortu behar degu.
Hilabete honetan erabili behar degun materiala jogur, flan, edo gazta freskoen ontziak dira.Nik jogur ontzia erabili egin det.
Hauek dira nire proposamena osatzeko erabili ditudan material guztiak:






Jogur ontzia, noski. Hau protagonista. Ondo garbia eta etiketa kenduta.
Purpurina. Nik kolore desberdinetakoa neukan eta guztiak nahasita erabili ditut.
Opariak biltzeko erabiltzen den zilar koloreko zinta puska luze bat.
Kola txuria, pintzela, goraizak eta zulagailu bat.
Ah! eta plastikozko poltsa txiki bat, jogurta kabitzeko tamaina duena.

Goazen pausoz pausozkoarekin:





Hasteko jogur ontziari, goiko partea, tapa jartzeko balio duena, kenduko diogu goraizarekin moztuz.
Ondoren, purpurina plastikozko poltsan jarriko degu. Nik, esan dizuedan bezala, kolore desberdinekoa neukan eta bertan nahasi ditut guztiak.





Ontzia hartu eta kanpoko alde guztitik (azpiko aldetik ere) kola txuria emango diogu pintzelarekin.
Behin kolaz ondo josita degunean, purpurina dagoen poltsan kontu handiz sartu eta purpurina pegatzen jungo gera.
Pauso honetan kontuz, deskuidatzen bagera, etxe guztia purpurinaz bete egingo zaigu bestela. Nik oraindik  txoko askotan purpurina aurkitzen ari naiz ... :-)
Ondo lehortzen utziko degu, hurrengo pausoarekin hasi baino lehen.





Purpurina eta kola ondo lehorrak daudenean, mozten hasiko gera. Goitik behera zentimetro bateko zabalerako ebakiak egingo ditugu , eta beraietan zulagailuekin zulotxo bana. Zulagailua ondo sartu, bestela zuloak ez zaizkizue ondo egingo, neri bateren bat gaizki atera zitzaidan eta gero erremendutxoak egin behar izan nituen...




Orain oparia barruan sartzeko unea iritsi da. Oparia txikia beharko du izan. Eraztun, brotxe edo horrelakoren bat.
Oparia sartu degunean, zinta zuloetatik sartu, eta ondo estutuz paketetxoa egin eta itxiko zaigu.
Zinta korapilatu eta prest!. Badugu gure paketatzea egina.




Hau da nire hilabete honetarako ideia disdiratsua!!.
Gustatu zaizue?. Nik ala espero det.
Orain, Patypeandora nijoa, Paketatze polita-n nire proposamen hau uztera. Handik pasa beste guztiak ikusteko, benetan proposamen liluragarriak aurkituko dituzuela!
Besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!


Izardun lanpasa




Kaixo berriro!!
Oraingo honetan beste eskulan erraz batekin nator. Teknika berriak probatzen ari naiz, gauza berriak egiteko  eta  gaurkoan stencil teknikarekin ausartu egin naiz.
Stencil teknika, plantillen bidez irudiak margotzea da, pintzelaren ordez esponja edo espraia erabiliz.
Teknika berri hau probatzen hasteko, lanpasa sinple eta basiko bat hartu eta pertsonalizatu egin det.
Hauek izan dira erabili egin ditudan materialak:






Lanpasa. Briko dendan erositako alfonbra sinple eta basikoa, beltza.
Margoa, nere kasuan urdin turkesa.
Esponja puskak. Hauekin pintura emateko.
Zeloa. Edo daukagun edozein zinta itsaskorra, plantilla bere tokitik ez mugitzeko.
Plantilla. Jarri  behar degun irudiarekin. Kasu honetan izarrak. (irudi errez batekin hasi nahi nuelako).
Plantilla hau neronek etxean egindakoa da. Izarraren irudia inprimatu egin det eta ondoren plastikozko separadore zahar batean kopiatu eta kuterrarekin moztu egin det.





Hasi gaitezen orain, lanpasa pertsonalizatzeko pausoz pausozkoarekin.
Beti bezala prozesu erraza eta dibertigarria izan da. Aholkutxo bat. Nik eskularruak ez ditut normalean janzten margoekin ari naizela eta beti bukatzen det esku guztiak margoz beterik. Zuek erabili itzazue margoz josita ez badezute bukatu nahi.;-)






Lehenengo plantilla lanpasaren gainean pegatuko degu zeloa erabiliz. Irudia kokatu nahi degun tokian.
Pintura platertxo baten jarri edo nik bezala tapa erabili, horrela esponja bertan bustitzea errazago izango bai da.





Orain, esponja puska margoan bustita degunean kolpetxoak emanez jarriko degu, plantillaren barrutik dena ondo margoz beterik daukagun arte.Pixkanaka, poliki, presarik gabe.





Margoa lehortzen utziko degu, eta lehorra dagoenean, kontu handiz, plantilla altxako degu. Badugu irudia margotua!
Orain nahi degun aina aldiz egingo degu, alfonbra gainean nahi degun diseinua lortu arte.





Iruditan ikusten dezutenez, nik beste tamainako izar plantila bat ere erabili egin det. Eta tamaina desberdineko izarrak margotu ditut alfonbra gainean, izardun lanpasa ederra lortu arte.





Erraza, ezta?.
Teknika hau erabiltzen dudan lehenengo aldia izateko, nahiko pozik geratu naiz emaitzarekin.  Uste det gehiagotan eta beste materialetan ere erabili egingo dudala. Zailtasun handirik gabe irudiak margotzeko era polita, praktikoa eta azkarra iruditu egin zait.
Lanpasa, kaleko atearen aurrean jarriko det, genuena nahiko zaharkitua dagoelako eta berri hau gehiago gustatzen zaidalako!.
Gainera, eskuz egina esteka festaren udaberriko bildumara ere eramango det. Pasa handik euskaraz eskuz egindako lan gehiago ikustera.