Martxorako egutegia






Kaixo berriro!

Hilabetero bezala, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko sartu irten azkar bat egiten det  gaurkoan hemendik.
Azken aldi honetan egin ditudanak bezala, kolore pixkatekin apainduta dator hau ere.
Beti bezala, JEPG formatuan dago, nahi dezuten tamainakoa inprimatu dezazuen.
Ondorengo irudi honetan ikus dezakezue nolakoa dan.








Zuen gustukoa bada, badakizue.....
Hemen azpiko deskarga botoian klikatu ezkero, beste leiho bat irekiko zaizue eta bertatik lasai askoan deskargatu ahal izango dezute. Nahi aina bider.



https://drive.google.com/open?id=1dhgHvSkaqFtRet7FsnDOw-zO9ys_N_dx



Espero det egutegi hau erabilgarria izango dela zuentzat.

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte!





Egutegi hau ere, euskaraz eskuz egina blogera daramat, neguko esteka festara. Euskaraz eskuz egindako lan eder asko ikusi nahi badituzue handik pasa!

Atun latak birzilatzen





Kaixo Berriro!
Hemen gaude bueltan. Eta gaurkoan hainbeste gustatzen zaizkigun bi gauzatxo elkarturik egin degun lantxo bat ekartzen degu zuekin partekatzeko.
Alde batetik, birziklatzea eta bestetik kandelak guk geuk egitea.
Hemendik maiz pasatzen zaretenak honezkero  jakingo dezute , guri gure kandelak egitea asko gustatzen zaigula. Koloredunak gehienetan eta batzuetan usaindunak ere izaten direnak.
Beste aldetik, birziklatzea eta berrerabiltzea asko gustatzen zaigu, bigarren edo hirugarren bizitza izan dezaken gauza gutxi botatzen ditugu guk.
Ba gure bi afizio hauek elkartuz opari bat egiteko aproposa diren kandela erromantiko hauek egin ditugu.
Ikusi nola.....






Materialekin hasiko gera lehenengo...
Atun lata hutsak eta garbiak
Washi tapeak, gure gustukoak denak desberdinak edo berdinak, nahi dituzuen bezala.
Lapiko bat eta goraiza batzuk.
Kandela txuri bat eta koloretako argizari puskak, erabiltzen ez dituzuenak.


Orain pausoz pausokoa....




Lehenengo eta behin, lata garbiak hartu eta gure gustuko washi tapearekin apainduko ditugu.
Pauso hau etxeko txikiak inolako laguntzarik gabe egiteko aproposa da. Washia lataren inguruan itsatsi  egingo degu edo dute, nahi degun konbinazioa erabiliaz, gure gustura apainduz.






Orain kandela egitera. Hau heldu batek egin beharrekoa , noski.
Beste batzuetan kontatu egin dizuegun bezalaxe, kandela txuria moztu eta barruko kordela kendu eta aprobetxatuko egingo degu lataren tamainako puskak eginez, lataren barruan jartzeko.
Tente eta zentratuak mantentzeko pintza batzuekin lagunduko gera.
Ondoren,  kandela puskak eta dauzkagun argizari puskak lapikoan sartu eta su txikitan berotuz, urtu egingo ditugu.
Urtuak dauzkagunean, laten barruan sartu eta hoztu arte itxoingo degu.
Pauso hauen argazki argiagoak ikusteko hemen klikatu eta pazko kandelak egin genituen argazkietara joango zarete hobeto ikus dezazuen.








 Prest!. Baditugu gure kandela pinpirinak eginak.
Gustatu al zaizue gure latak birziklatzeko ideia hau??.
Animatu zaitezte zuek orain, bai birziklatzera baita kandela erraz hauek egitera, opari polit bat egiteko edo zuentzat !!.

Guk oraingoz, birziklapen ideia hau Byterenyak antolatzen duen 3R+1con arte esteka festara eramango degu.Hilabete honetan erromantikotasunez birziklatzera gonbidatu egin gaitu eta guri ideia hau alakoa dela iruditzen bai zaigu.
Handik pasa beste birziklapen ideia interesgarri asko ikustera.


Hurrenarte!


Ideia hau ere eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramgo det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako beste lan asko ikustera.

Paketatze Polita bonboien paperekin







Kaixo berriro!

Hementxe nago bueltan.

Oraingo honetan ere berandu nabil, baina oraindik garaiz. Gripeak jota egon naiz aste pare batean eta erritmoa galdu egin det.
Eskerrak oraindik egun batzuk badaudela Patypeandoren paketatze polita erronkan parte hartzeko, zeren ia-ia zezenak harrapatu egiten nau eta ez naiz iristen.
Hilabete honetarako proposamenak bonboien paperak eta edo zotzak ziren.
Material hauek aukeran edo konbinatuak erabili ahal ziran. Nik oraingoan eta denbora kontuak zirela eta bakarra aukeratu egin det.
Hauek materialak....






Errazak eta sinpleak oraingo honetan.
Bonboien paperak eta Washi tape-a.


Ikusiko dezutenez, oraingo honetan oso paketatze sinplea egin det, baina polita ere atera dela uste det. Eta behin berriro ere ikusten da edozein gauzarekin paketatze ederrak egin daitezkeela.
Begira zein erraz osatu egin dudan paketatzea....





Bonboi paperak hartu eta kanpoko aldea zein izango den erabaki ondoren ondo zapaldu eta bata bestearen ondoan jarriko ditugu.
Orain gure gustuko washitape-a hartu eta paperak beraien artean pegatuko ditugu, nahi degun tamainako papera lortu arte.
Orain oparia biltzea besterik ez zaigu geratzen.
Nik monedero txiki hau neukan biltzeko opari gisa.





Hau da emaitza. Pakete distiratsu maitekorra . Nik kasu honetan bihotzdun washia erabili egin det, baina bakoitza nahi duena erabili dezake efektu desberdinak lortzeko.
Atsegin duzue??
Erreza izan da, animatu zaitezte zuek ere etxetik dauzkazuen gauzekin paketatze politak egitera!!
Orain Patypeandora nijoa paketea uztera, handik pasa zaitezte bonboien paperekin eta edo zotzekin egindako beste paketatze polit asko ikustera, eta gurea atsegin izan baduzue gure alde bozkatzera.

Hurrenarte!


Otsailerako egutegia





Kaixo berriro!

Gaurko honetan sartu irten azkar bat bakarrik, pixkat berandu bada ere,  hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzeko.

Beste guztiak bezala, kolore pixkatekin alaituta dator otsaileko egutegi hau ere, eta JPG formatuan zuek nahi dezuten tamainan deskargatu ahal  dezazuen.








Ba  hementxe dezute. Beti bezala deskargatu ahal izateko, hemen beheko deskarga botoian klikatu besterik ez dezute behar.
Bertan klikatu ezkero beste leiho bat irekiko zaizue eta bertatik zuzenean inprimatu edo deskargatu ahal izango dezute nahi aina bider.




https://drive.google.com/open?id=1PnpIOwlSuoR7rtB6qDXIuXxWNZSehFs7


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan konpartitu sarrera hau eta horrela jende gehiagorengana iritxiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!