Kaixo berriro!
Iraila irisi den honetan, bueltatzen ari dira egunerokotasuna eta betiko errutinak eta ohiturak.
Gurean, dakizuenez, ohitura da hilabetero @patypeando-k antolatzen duen #paketatzepolita erronkan parte hartzea, eta abuztuko oporretatik bueltan erronka itzuli denez, gaurkoan hilabete honetarako gure proposamena aurkeztera gatoz.
Irailean betaurrekoak biltzeko paketatzeak prestatu behar genituen eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna.
Oraingoan ere, birziklapenari eta berrerabilpenari garrantzia emanez prestatu dugu gure proposamena.
Hauek erabili egin ditugun materialak, ikusi:
Maskarillak datozen plastikozko poltsak. Autoitxiera duten horietakoa. (Derrigorrez plastikozko poltsetan erosi egin behar direnez, bota beharrean beste erabilpenak bilatzen dizkiogu hemendik, eta kasu honetan gure paketatzea prestatzeko aproposak iruditu zaizkigu.)
Washi tapeak . Bakoitzaren gustuen arabera nahi ditugun guztiak.
Papera edo kartulina puska bat
Errotulagailua
Goraizak
Goazen ba gure paketatzea prestatzera..
Lehenengo egingo duguna, plastiko soberak kentzea izango da. Kasu honetan, autoitxieratik gora dakarren plastiko tiratxoa kenduko diogu, poltsa lehenengoz irekitzekoan puskatu egin behar den zati hori.
Orain washi tapea hartu eta nahi dugun diseinua osatuz, poltsaren gainean jarriko dugu bi aldeetatik.
Guk hilerak egin ditugu gure washiarekin.
Poltsa osoa ondo estali harte washiak jartzen joango gera.
Washi-tape guztia jarri dugunean, paketea berez, bukatua izango dugu. Orain oparia, kasu honetan betaurrekoak, barruan sartu egingo ditugu.
Errematea emateko, kartulina edo paper puska bat hartuz opariaren hartzailearentzat txarteltxo bat egingo dugu.
Bertan mezu bat idatzi eta washiarkin pixkat apainduko dugu.
Eta prest!. gure paketatzea bukatu dugu:
Oso era sinple eta erraz batean, prestatu egin dugu paketatze polit bat opari bat egiteko, eta gainera etxetik genuena berrerabiliz eta birziklatuz.
Zer iruditzen zaizue gure ideia hau?.
Guk oso gustura gaude prestatu dugun paketatze honekin eta ti-ta batean #paketatzepolita erronkaren etxera goaz han uztera.
Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren proposamen guztiak ikustera eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Ba au izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!