Udazkena sartu berria daukagun honetan, hosto eroriez eta kolore hori marroiekin egin degu, ea zuen gustukoa den.
Hemen azpiko irudian ikus dezakezue nola geratzen den...
Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.
Zuen gustukoa bada,zuen sareetan partekatzen baduzue, eskertuko dizuet, horrela jende gehiagorengana iritsiko bai da.
Zer moduz hasi duzue iraila?. Gu nahiko ondo hasi dugula esan behar degu.
Eskolara bueltatzeko irrikitan lagun guztiak berriro ikusteko.
Gainera errutina pixka baten beharrean ere geuden.
Ea hasi berri den kurtso berri honetan ere astero hemendik pasatzeko maiztasuna mantentzea lortzen degun.
Gaur ekartzen degu lana, aspaldi probatu nahi genuen teknika batekin egina dago. Little kimono blogean ikusi genuenetik egia esan (hemen klikatu ezkero bere tutoriala ikus dezakezue).
Ba, Jen-en tutoriala ikusi eta gero, guri probatzeko gogoa jarri zitzaigun, eta uda honetan denbora izan degunez saiatu egin gera, eta hau da guk egin deguna.
Egingo degun lehenengo gauza, irudiak nun kokatu nahi ditugun erabakitzea izango da.
Eta ondoren, irudiak buruz bera, bere tokian kokaturik utziko ditugu.
Orain, kotoi diska bat hartu, eta azetonarekin bustiko degu. Ondo bustita. eta kotoia poliki poliki irudien gainetik kontu handiz pasatuko degu.
Pauso honetan, Jen, bere tutorialean koilara batez lagundu egiten da, baina guk oraingo honetan ez degu erabili behar izan.
Behin irudia ondo busti egin degunean, pixkat itxoin eta kontu handiz kendu egingo degu egurrean gainetik
Prest. Irudi transferentzia egina degu.
Gu, ikusten dezuten bezalaxe, irudia txuri beltzean aukeratu eta transferitu genuen, baina koloreduna ere egin daiteke eta oso emaitza ederrak lortu.
Beno, ba txuri beltzean egin eta gero, nahiko sinplea geratu zitzaigula ikusirik, kolore pixkat ematea bururatu egin zitzaigun, ikusi...
Errotulagailuak hartu, eta irudia koloreztatu egin genuen, eta horrela bizi piskat eman egin genion.
Hau izan da ba, gure teknika honen lehengo saiakera, eta ez da azkena izango.
Hori, bai, hurrengoan irudia kolore eta bizi gehiagorekin aukeratu egingo degu!!
Hementxe gaude bueltan, eta oraingoan pentsatuta genuena baino egun bat lehenago.
Hau honela izan da, guk estima handia diogun erronka bat itzuli egin delako, eta bertara garaiz iristeko, gure ohiko bihurtzen ari den publikatzeko eguna (astelehena) aurreratu egin degu.
Ba hori, guri hain beste gustatzen zaigun Paketatze Polita itzuli egin dela.
Gure lagun Patypeando-ko Patryk, erronkari bueltatxo bat eman eta berriro martxan jartzea bururatu zaio eta gu, inolako dudarik gabe, berriro ere bertan parte hartzea erabaki degu.
Oraingo etapa honetan paketatze politak egiten jarraituko degu, baina berak materialak proposatu beharrean, bildu egin behar diren gauzak proposatuko dizkigu.
Etapa berrian bildu beharreko lehenengo gauza boligrafoak izan dira, eta hau gure proposamena:
Guk kutxa polit bat sortu degu boligrafoak biltzeko eta hauek dira erabili egin ditugun materialak....
Kartulina karratu bat, edozein kolore eta marrazkiduna, bakoitzaren gustuen arabera...
Erregela, kola goraizak eta arkatz bat.
Gutxi eta eskura erraz izan ditzakegunak.
Hasi gaitezen....
Lehenengo kutxaren forma kartulinan markatu egin beharko degu. Horretarako erregela hartu eta kartulinaren lau aldetan marra bat egingo degu irudietan ikusten den bezalaxe. Kontuan hartu behar den gauza bakarra, erdian geratzen zaigun karratuan, gure boligrafoak sartzen direla da.
Orain aldeetako bat, goian daukan markaraino tolestuko degu eta tolesdura ere markatuko degu arkatzarekin.
Beste aldean gauza bera egingo degu. Hau da bi aldiz egingo degu tolesdura eta marka.
Orain bazterretan geratu zaigun marka guztietan mozten hasiko gera, irudietan ikus dezuten bezala.
Mozketa guztiak, goiko irudi hauetan bezala geratu egin behar dira. Eta orain aldeak pegatzen hasiko gera, gure paketea izango den kutxa lortzeko.
Lehengo behealdea izango dena egingo degu, horretarako sortu egin ditugun lehengo lau solapatxoak barrura pegatuko ditugu.
Ondoren goikaldean bi solapatxo geratuko zaizkigu eta hauek ere barrura pegatuz gure kutxaren tapa sortzea lortuko degu.
Argiago ikus dezakezue youtuben aurkitu egin degun bideo honetan, ikusi.....
Ba, pauso guzti hauek jarraitu ondoren, lortu egin degu gure opari kutxa. Orain bertan gure boligrafoak sartzea besterik ez zaigu geratzen.
Guk gainera artilezko ari batekin lagunduta ondo lotu egin degu paketetxo antza artu dezan, baina hori bakoitzaren gustuaren arabera egin daiteke, pegatinaren bat itsatsiz edo etiketaren bat jarriaz....
Eta hau izan da, gure lehenengo proposamena etapa berri honetako #PaketatzePolita- rako.
Orain Patypeandora goaz azkar batean gure proposamena uztera eta beste proposamen guztiak ikustera.
Handik pasa zuek ere guztiak ikustera, eta gustukoa baduzue gure alde bozkatzera!
Aste honetan ere itzuli gera, badirudi gure konpromezua betetzen ari garela.
Oraingo honetan inprimagarri batekin gatoz.
Iraila iritsi berria dago, eta eskolara bueltatzeko garaia iritsiko zaigu. Horregatik kurtso berrirako , eskola ordutegi bat egin degu eta zuekin partekatu nahi degu.
Hemen azpiko irudian ikusi dezakezue nolakoa dan.
Egutegiak bezala JPG formatuan dago gordeta, zuek nahi dezuten tamainan inprimatu ahal izan dezazuen.
Orain datorrena ezagutzen dezute. Egutegiekin bezalaxe, zuen gustukoa baldin bada, eta zuentzako nahi baduzue azpiko deskarga botoian klikatu besterik ez dezute behar.
Bertan klikatu ezkero eta beste leiho bat irekiko zaizue eta handi nahi dezuten aina bider deskargatu ahal izango dezute.