Urte Zaharreko Mahatsak
Kaixo berriro!
Bukatzen ari dan 2016 urte honetako azken sarrerakin nator.
Gaurkoan, Urte Zaharreko gaueko 12tan hartuko ditugun mahatsak aurkezteko proposamen batekin.
Hau ere guk egina, etxetik dauzkagun materialak erabiltzen, eta gainera birziklatuz. Elegantea eta erraza.
Hauek erabilitako materialak:
Hasteko, noski, Mahatsak beharko ditugu.
Flan poto erabiliak, garbiak.
Madalenak egiteko paperezko kapsulak
Pipagarbitzaileak, papera edo kartoia, goraizak eta azkenik errotulagailuak.
Goazen prestaketarekin:
Benetan, egiteko errazak. Gurean, etxeko txikiak, (Alaitz nire iloba laguntzailea) prestatu ditu.
Mahatsak potoetan sartu, kapsula zabaldu eta berarekin potoa estali eta pipagarbitzailea lotzeko erabili.
Ia prest ditugu....
Papera edo kartoiarekin etiketatxo batzuk moztuko ditugu eta bertan mezutxoa idatzi Gure kasuan "urte berri on" idatzi degu. Baina zuek nahi duzuena idatzi dezakezue.
Orain etiketak pipagarbitzaileen puntatik sartu eta lotu.
Baditugu gure mahatsak elegante prestatuak Urte Zaharreko kanpaikadekin jateko!
Errazak eta polittak, ezta?
Guk, proposamen hau By Terenya blogera eramango degu bere 3R+1arte ekimenera. Beste proposamen guztiak ikusteko , handik pasa.
Ba hau da dena gaurkoz, eta aurtengoz....;-)
URTEBERRION! guzti guztioi. 2017a maitasunez beterik etor dadila.
Eguberri zoriontsu blogeroa
Kaixo berriro!
Gaurkoa, ezohizko sarrera izango da.
Gaur ez nator eskulan, errezeta edo DIY batekin.
Gaurkoan Eguberriak direla eta, lagun ezkutu blogero baten partehartzea kontatzera eta erakustera nator.
Badakizuenez, beste bloger batzuen ekimenetan parte hartzen det maiz. Hauen artean Patypeando bloga dago, Patryk bertan, ekimen desberdinak antolatzen ditu eta Eguberri hauetarako proposatu egin zigun lagun ezkutu batean parte hartzea.
Lagun ezkutu hau, eguberriekin lotua egoteaz gain, zentzumenetan oinarritua behar zuen egon.Eta apuntatu nintzan, noski.
Nire etxera Valencia-tik iritsi da pakete eder bat, nire lagun ezkutuak bidalia, gutun azalean nire izena kaligrafia ikaragarri politaz idatzia, begira:
Nire lagun ezkutua Irene izan da, a place of my head blogekoa.( Oso blog interesgarria, bertan denetarik lantzen du, gehiena arteari lotua eta oso freebie politak dauzkana.)
Gutun azal horren barruan paketetxo txiki hauek zeuden, ikusi:
Zentzumen bakoitzarekin paketetxo bat, Kaligrafia polit horrekin idatzia. Ze nolako nerbioak..... zer ote barruan...
Hauek nire oparitxoak. Ze poza eta ze ilusio handia.
Hasteko gutuntxo bat zegoen. Bertan Irene bere burua aurkezten du eta bere blogari buruz ere hitz egin dit. Eta Gabonak zoriondu ere, Detaileak neretzat gordeko ditut ;-)
Orain ikusi opariak banan bana:
Kaputxinoa prestatzeko hautsak dauzkan potetxo politta. (kafezale amorratua naizenez, asko eskertu egin det).
Usaimena gozatzeko intzenzu urdina (urdina nire kolorea da!). Mini inzensario eta guzti.
Lamina eder bat, marko txuri ederrarekin. Apalean jartzeko prest. (Big Bang zalea bazera ni bezala ulertuko dezu)
Eta olio hidratante botilatxoa, ukimenarentzako.
Den denak aproposak niretzat. Asko gustatu egin zaizkit, eta asko eskertzen dizkiot Ireneri.
Patypeandoko Patryri ere eskerrak eman nahi dizkiot ekimen hau antolatzeagatik. Ikaragarrizko esperientzia polita izan delako.
Nire paketea nora jun egin dan ere esango dizuet.
Nirea, Córdobara jun da. Sueños en la Luna blog-eko Marisarengana.. Paketean hemen publikatutako izartxo bat zegoela esan dezaket, zer gehio zegoen jakin nahi baduzue bere blogetik pasa.
Hau izan da dena gaurkoz.
Beno, dena ez, ahaztu gabe:
EGUBERRION. Jai zoriontsuak izan.
Gabonetako apaingarriak 3
Kaixo berriro!
Gaurkoan , Gabonetako apaingarriekin jarraituko degu. Oraingo honetan material birziklatuz eginiko Gabonetako zuhaitza.
Erraza, beti bezala, nahiz eta oraingo honetan lan piskat egin beharko degun.
Hasi gaitezen.
Hauek behar ditugun materialak:
Aldizkari zahar bat. Lodi xamarra ahal bada. Aldizkariak daukan luzeraren arabera, aterako zaigu zuhaitza luzeagoa edo txikiagoa.
Lata garbi bat. Aldizkaria luzea bada, handia. Bestela txikiago bat.
Gure kasuan bi gauza txikiak izan dira. Aldizkaria, mini horietako bat da. Lata berriz, atunezkoa
Kola fuerte bat, eta azkenik izartxo bat.
Orain pausoz pausozkoa:
Aldizkarien orrialdeak tolestu behar ditugu orain, zuhaitza egiteko.
Lehenengo, orria erdira tolestu, berriro ere erditik tolestu eta geratzen zaigun punta barrura sartuko degu eta barrura tolestua utziko degu orrialdea. Iruditan azaltzen den bezala.
Hau aldizkariaren orrialde guztiekin egingo degu.Portada eta kontraportada azkenak tolestuz.
Behin orrialde eta portadak ondo tolestu ditugunean, portada eta kontraportada elkarren artean kolarekin pegatuko ditugu.
Badugu gure zuhaitzaren gorputza egina.
Orain lata hartu eta azpian pegatuz, zuhaitzaren enborra egina izango degu.
Bukatzeko, tontorrean izarra jarriko degu ere kolarekin.
Prest, gure Gabonetako zuhaitz birziklatua egina!
Zer iruditzen zaizue? erraza eta polita, ezta?
Guri asko gustatu zaigu eta etxeko sarreran jarriko degu Olentzeroren irudiarekin.
Orain pausoz pausozko guzti hau Anna ren blogera eramango degu hilabete honetako denetarik ikasten erronkara.
Besterik ez gaurkoz
Hurrenarte!
Txokolate eta intxaur turroia
Kaixo berriro!
Gaurkoan errezeta batekin nator, eta Gabonetako gaiarekin jarraituz, turroi bat egiten ausartu egin naiz.
Egiteko erraza, eta txokolate duna. Gure errezeta gozo gehienak bezala...
Ikus dezagun zein osagai erabili ditugun:
OSAGAIAK:
- 300gr. Txokolate beltz
- 100ml. Esnegain
- 50gr. Intxaur txikituak
PRESTAKETA:
Lehengo txokolate 100gr. urtuko ditugu su txikitan. Behin urtua degunean, moldean txokolate kapa fin bat jarriko degu ondoa eta paretak estaliaz. Moldea hozkailuan hozten utziko degu.
Orain lapiko bera erabiliaz, (garbitu gabe, txokolate hondarrak aprobetxatzeko), sutan jarriko ditugu esnegaina eta intxaur txikituak. Behin epelak daudenean, beste 200gr txokolatea jarriko degu pusketatan, eta nahasten jungo gera poliki-poliki dena ondo nahasita egon arte. Kontu handiz nahasiko degu irakiten utzi gabe.
Behin nahasketa ondo egina degunean, moldea hozkailutik atera eta bertan irauliko degu.Orain hozten utziko degu gau guztia.
Hurrengo goizean moldetik atera eta nahi degun moduan aurkeztuko degu.
Errezeta hau , Patypeando eta Niña bonitak antolatzen duten Nik gozo zuk gazi-ra daramat.Pasa handik beste kideak zein turroi errezeta egin dituzten ikusi nahi baduzue.
Hurrenarte!
Gabonetako apaingarriak 2
Kaixo berriro!
Gaurkoan Gabonetako apaingarriekin jarraituko degu. Kasu honetan, beste izar batekin.
Oraingo hau beste estilo desberdinekoa. Piskat serioagoa akaso.
Apaingarri hau egiteko oso erreza ere.
Hauek behar ditugun materialak:
Kartulina beltza, paper txuria, errotulagailu beltza, goraizak, arkatza, kola eta txantilo pare bat gure izarren formarekin.
Guk, hauek Papelisimo-tik deskargatu ditugu. Bertan dagoen post-ean jarritakoa eredu hartuta egin degu gure adaptazio hau.
Orain pausoz pausozkoa, erraza benetan, ikusi:
Neurri desberdineko bi izarren txantiloak dauzkagu. Bata bestea baino handiagoa.
Handiagoarekin hasi gera, kartulina beltzean markatu eta gure izarra moztuaz.
Orain paper txurian nahi degun diseinua marraztuko degu. Guk gabonak zoriontzeko mezuak idatzi ditugu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Behin diseinua egina daukagunean, izar txikiaren txantiloa hartu, markatu ea moztuko degu.
Orain apaingarria osatzera.
Izar txikia handiaren gainean pegatuko degu, kola emanez. Behin ondo pegatua dagoenean, gorputza emango diogu izarrari.
Txantiloetan agertzen zaizkigun marratxo puntodunei kasu eginez, tolesdurak egiten jungo gera. Eta behin ondo markatuak dauzkagunean, gorputza eman eta prest! Badugu gure 3D izarra.
Apaingarri elegantea geratu zaigu. Guk atzetik zelo puska batekin haritxo bat jarriaz zuhaitzean zintzilikatzeko prest utzi degu. Baina zuek nahi duzuen moduan erabili dezakezue.
Hau ere oparitu egingo degu. Kasu honetan, Amonaren etxera jungo da.
Ba hau izan da dena gaurkoan. Hurrengoan geiho.
Hurrenarte!
Gabonetako apaingarriak 1
Kaixo berriro!
Gabonak bertan dauzkagunez, hurrengo egunetako post-ak gabonari buruzkoak izango direla erabaki degu, eta apaingarriekin hasiko gera.
Gaurkoan izar maitagarri bat zuhaitzetik zintzilikatzeko.
Hauek dira erabili ditugun materialak:
Feltro txuri puska bat, haria, orratza, goraizak, kotoi pixkat,txantilo bat nahi degun formarekin eta bukatzeko arkatz edo errotulagailu bat.
Orain pausoz pausozkoa, erraza benetan.
Lehenengo, txantiloa hartu eta feltro piezaren gainean jarri eta irudiaren forma marraztuko degu. Feltrua bitan tolestu eta batera moztu degu bi izar berdin edukitzeko.
Gainekoari begitxoak irribarrea eta abar margotu dizkiogu.
Orain bi piezak elkarren artean josten jungo gera, eta ia bukaerara iritsi garenean, kotoia barruan sartuko degu. Sobratu zaigun feltro puskatik tiratxo fin bat moztu eta izarraren goiko puntan jarriko degu, ondoren dena elkarrekin josiko degu izarra guztiz itxiz.
Eta prest! badugu gure gabonetako apaingarria egina.
Polita ezta?
Gure izartxo hau, maitasun handiz egin degu opari bat izango delako. Gainera bidaiatzera jungo da Donostitik.......kanpora. Kontatuko dizuet hurrengo batean nora dijoan.
Hau da dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Paketatze polita hosto lehorrekin
Kaixo Berriro!
Gaurko honetan Patypeandoko hilabete honetako Paketatze Polita erronkarako proposamenarekin gatoz.
Dakizuenez , hilabetero, gai edo gauza desberdin batekin eginiko paketatzeak egiteko erronka jartzen digu Patryk, eta hilabete honetan hosto lehorrekin eginikoak behar dute izan.
Gure proposamena, buelta asko eman ondoren, honako hauxe da, ea ze iruditzen zaizuen.
Hemen erabilitako materialak:
Plastikok itsasgarria, liburuak forratzeko erabiltzen deguna da.
Zelo eta goraizak, ah! eta errotulagailu bat ere, nahiz eta irudian agertzen ez den.
Orain pausoz pausozkoa:
Ikusiko dezutenez, guk hosto eta plastikoarekin biltzeko paperaren antzeko zerbait egin degu. Horretarako lehenengo egin deguna plastikoa nahi genuen neurriaren doblea neurtzea izan da eta hortik moztu degu.
Orain erditik tolestu, eta erdiraino bakarrik ireki, parte itsasgarria guri begira utziaz.
Plastikoa zelo piskatekin lotu degu mahaira.
Orain parte dibertigarriena, hostoak hartu eta plastikoan itsatsi, nahi degun irudia osatuz. Gure kasuan zentzu handirik gabe jarri ditugu, ahal genuen hosto mota desberdin gehien sartu arte. Polita zegoela iruditu zaigunean, hurrengo pausoa egin degu.
Kontu handiz, beste erdiari estalkia kendu eta gure hostoen gainean jarri degu ondo pegatuz, den dena bat izan arte.
Horrela lortu degu biltzeko paperaren antzeko zerbait, lehen esan dizuedan bezala.
Orain oparia biltzea besterik ez zaigu geratzen. Guk liburu bat.
Gure liburua ondo bildu eta gero, sobratu zaizkigun hosto batzuetan zorion mezua idatzi eta apaingarri eder bat egin degu. Paketean jarri eta gero hau da emaitza:
Orain proposamena Paketatze polita hostoekin-era eramango degu.
Pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta nahi baduzue gurearen alde bozkatu, eskertuko degu.
Hurrenarte!
Olentzeroren gutuna
Kaixo berriro!
Gaurko honetan, eskulanik ez dator nerekin, gaurkoan imprimagarri bildumatxoa ekartzen det zuekin partekatzeko.
Olentzerori idazteko gutunaren bila ibili eta gero, sarean topatu ditudan gutunen artean, neri gehien gustatu zaizkidanak zuekin partekatzera noa.
Bilduma txikia da, baina polita.
Bost modelo desberdin dauzkazue aukeran. Ondoren irudiak jarriko dizkizuet eta azpian enlazeak. Badakizue, enlazeetan klikatu eta deskarga orrietara jungo zarete, eta hantxe deskargatu ahal izango dezute.
Ikus ditzagun lehenengoak:
Lehenengoa, Muxote potolo batekoa, bertan Olentzero eta erregeak batera dauzkagu. Hau gustukoa baduzue HEMEN klikatu ta deskargatu.
Bigarrena, Pinteresten aurkitutakoa, txuri beltza, xinple eta polita. HEMEN klikatuz deskargatu.
Hirugarrena ere sarean topatutako gutun polit hau deskargatzeko HEMEN klikatu deskargatu ahal izateko
Orain beste bi modelo. Neri gehien gustatu zaizkidanak.
Bi gutun modelo hauek, dibuccos blogekok dira, bat jun dan urtean publikatutakoa eta bestea aurtengoa.
Lehenengo modeloa nahi baduzue klikatu HEMEN.
Bigarrena nahi izan ezkero, ordea, HEMEN.
Hau da dena gaurkoz, ez da oso luzea izan, baina espero det baliagarria izatea.
Gutxi falta zaigu Olentzero etortzeko eta bada garaia gure gutuna idazteko.....
Nik, egun hauetan Olentzero laguntzeko lanetan nabil...;-)
Hurrenarte!