Birziklapen azkarra: Loreontzia

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude eskulanekin bueltan. Oraingo honetan, birziklapen lan azkar eta polit batekin gatoz.

Udazken euritsua (azkenik eta zorionez euria dugu bueltan) hasi den honetan, edozein arratsaldean egiteko aproposa iruditu egin zaigu.

Etxetik dauzkagun edozein plastikozko botilatxo loreontzi eder bihurtuko dugu oso era errazean, ikusiko duzue.

Hauek izango dira erabiliko ditugun material sorta:





Plastikozko botila edo ontzia. Kondizio bakarra txuria izatea da. Esnearena, txanpu edo xaboiarena edoizen balio du txuria baldin bada. Gurea esne kondentsatu pote bat da.

Errotulagailu permanenteak. Gure gustuko edozein koloretakoak eta beltz bat.

Goraizak.


Behin materialak dauzkagula, hasi gaitezen gure ontzia loreontzi bihurtzen.






Lehenengo egingo duguna, ontzia biluztea izango da. Horretarako tapa eta dakarren etiketa guztiak kenduko dizkiogu.

Eta ondoren ondo garbitu eta lehortuko dugu. Barrutik eta kanpotik.





Ontzia garbia eta lehorra dugunean, apaintzen hasiko gera. Horretarako errotulagailu permanenteak hartu eta gainean inguru guztian margotzen hasiko gera. Bakoitzaren gustuen arabera.

Guk kasu honetan, lehenengo kolore piskat jarri diogu oinarri gisa irudi irregularrak osatuz, eta ondoren eta errotulagailu beltzaren laguntzaz, gainean gure gustuko irudiak egin ditugu.

Apaintzeko fase honetan, bakoitzaren gustu eta irudipena libre lantzeko momentua da.







Behin gure gustura apaindu dugunean, barrua betetzeko garaia iritsiko da.

Paperezko lore polit batzuk, guk bildutako lore sorta bat, nahi duzuena jarri eta gure etxeko edozein txoko alaitzeko prest izango dugu.

Guk gure ikas mahaiaren gainean jarri dugu, paperezko lore batzuk barruan jarri ondoren.

Lan erraza, ezta?. Orain zuen txanda.  Anima zaitezte zuen bertsio propioak egitera!


Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte.



Urriak 2022-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Hau ere lorez jantzita dator aurtengo guztiak bezala.

Datorren urteko egutegiak prestatzen hasiko garenez, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke.

Zer nolako apaingarri edo egutegiaren zein orientazioa nahiago duzuen kontatzen badiguzue kontuan edukiko dugu. 

Bitartean, hemen azpiko irudian, hilabete honetako egutegia hobeto ikus dezakezue:





Zuen gustukoa dala eta zuentzat nahi duzuela, ba badakizue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Eta zuen sareetan edo zuen lagunenen artean partekatzen baduzue ere, eskertuak egongo gara. Ahalik eta jende gehiagorengana iritsi gaitezen.






Beti bezala, jpg formatuan dago, horrela nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.


Hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!

Kurtso berrirako etiketa eta ordutegi inprimagarriak

 



Kaixo berriro!


Iritsi da iraila eta gehienentzat irailarekin hasiera berriak etortzen dira. Lanera itzulera eta eskolara buelta dauzkagu gainean.

Horregatik eta kurtso berri hau ondo hasteko, aurten ere eskola liburu eta koadernoentzako etiketa inprimagarri berriak zuekin partekatuko ditugu.

Gainera aurten, eskola ordutegia ere ekartzen dizuegu.

Aurtengo diseinuak txuri beltzean egin ditugu.Alde batetik inprimatzeko errazago eta merkeago izan daitezen eta beste aldetik nahi duenak kolorezta dezan nahiago duen moduan.

Zuen gustukoak izango direla espero dugu.





Prozesua erreza da. Azpian dauden inprimagarrien irudietan  klikatu eta inprimagarria deskargatu ondoren, inprimatu. Eta inprimatu ondoren nahi izan ezkero koloreztatu.






Ordutegiarekin gauza bera. Nahiago dugun tamainan inprimatu eta nahi izan ezkero koloreztatu.

Eta gure eskola ordu eta gaiekin betetzeko prest izango duzue.

 

Hemen azpian inprimagarri bakoitzaren irudi bana jarri dizuegu. Gainean klikatuz deskargatu ahal izango duzue. Nahi aina bider.

 

Etiketekin hasiko gera. Lehenengo honetan gaia, maila eta izena jartzeko tokia zehaztuta dator:

 

 


 

Pdf formatuan dago eta zortzi etiketa datoz.



Etiketa bigarren modeloa. Hau zehaztasunik gabe dator, nahiago duzuena idatz dezazuen.




Hau ere pdf formatuan eta zortzi etiketekin, ere.


Eta  azkenik eskola ordutegia:





Ordutegia, jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen erreztasun osoz.


Eta hau izan da dena gaurkoz.

Beno gauzatxo bat bakarrik, zuen gustukoak izan ba dira parteka itzazue, mesedez, horrela jende gehiago iritsiko dira eta poza handia hartuko dugu. 

Eskerrikasko!

Hurren arte!