2018ako egutegia





Eguberrion guztioi!!

Denok txintxo portatu al zarete??. Gaurko gauean Olentzero eta Mari Domingi gure etxe guztietatik pasako dela badakidan arren, nik ere oparitxo txiki bat uztea erabaki det.
Hemen dezute datorren urte berrirako egutegia.

Joan den urtean bezala, sinple eta garbia, txuri beltzean egina eta JEPG formatuan gordeta, nahi dezuten tamainan deskargatu dezazuen.

Ikusi nolakoa den...




Ba, badakizue, zuen gustukoa baldin bada, hemen beheko deskarga botoian klikatuz zuena izango da. Nahi aina bider deskargatu.
Eta zuen sareetan partekatzen baduzue ere, eskertuko nizueke, horrela jende gehiago deskargatu ahal izan dezan.


https://drive.google.com/open?id=1IaHM2MqVyJPCGTALAUKGZ7It221pKx7e


Ba hau izanda guztia gaurkoz.
Olentzero eta Mari Domingi opari gehiago ekartzea opa dizuet, eta jai hauek zuek maite dituzuenekin pasa eta disfrutatu dezazuen espero det.
Hurrenarte!!






Euskaraz egindako inprimagarri hau, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen neguko esteka festara ere eramaten det. Bertatik pasa euskaraz egindako lan eder asko ikustera.

Gabonetako postalak






Kaixo berriro!
Azkeneko aldian agindu egin nizuen bezalaxe, hementxe gaude bueltan Gabonetako gaiari lotutako beste proposamen batekin.
Gaurkoan, Gabonak zoriontzeko postal batzuekin. Familiari edo lagunei bidaltzeko edo bestela Gabonetako apaingarri bezala erabiltzeko. Nahi dezuten moduan.

Hauek dira erabili egin ditugun materialak.....






Kartulinak, dina 4 neurrikoak erabili egin ditugu guk, kolore desberdinetakoak, bakoitzaren gustuen arabera.
Kotoi diskoak, makillajea kentzeko erabiltzen diren horietakoak.
Pipa garbitzaileak, oraingoan zilar kolore distiratsukoak.
Kola fuerte bat edo silikona beroa pistola eta guzti. Nahi dezutena.
Purpurinako margoak. Edozein bazar edo paper dendan egun hauetan errez aurkituko dituzue.
Pintzela,  margoak eta kolarekin laguntzeko.
Goraizak, kartulinak mozteko.


Brillo askoko materialekin egin degu lan, baina.....Gabonak dira, ta brillo pixka bat aproposa dela iruditu egin zaigu.
Goazen orain pausoz pausozkoarekin....







Kartulinak, erditik tolestuko ditugu eta ondoren tolesduratik ebaki egingo ditugu. Kartulina erdia degunean erditik tolestuko degu berriro, gure postalaren oinarria lortzeko.
Hauek nahi ditugun postala aina bider egingo degun pausoa izango da.
Orain postalak apainduko ditugu ikusi...




Lehenengo honetan, elur panpina elegante bat egin degu. Horretarako kotoizko bi disko hartu eta gure kartulinan pegatuko ditugu kolarekin lagunduta.
Ondoren purpurinazko margoarekin begitxoak, sudurra eta botoiak margotuko dizkiogu.
Orain pipa garbitzaile bat hartu eta bufanda distiratsu bat egingo diogu eta kolarekin jarriko diogu.




Hemen goiko irudian emaitza. Nahi baduzue, guk egin degun bezala, boligrafo bat edo errotulagailu bat erabiliz zorioneko hitz batzuk ere idatzi egin ditzakezue.


Orain beste modelo bat....






Kartulina beltz bat hartu egin degu oinarri, eta bertan pipa garbitzailearekin egindako izar distiratsu handi bat pegatu egin degu erdi erdian.





Purpurinazko margoak hartu eta inguruan puntutxo pila egin dizkiogu zeruko izar gehiago bai liran.
Sinplea, baino politta dela iruditu zaigu.





Arkatza eta erregelarekin lagunduta, kartulina more baten gainean hiruki bat markatu eta bertan purpurina margo berdearekin lagunduta, Gabonetako zuhaitz bat marraztu egin degu oraingoan.





Pipa garbitzaile batekin izarra eta enborra egin ditugu eta gero kartulinaren gainean pegatu eginditugu kolaren laguntzaz eta horrela beste postal eder bat osatu degu...






Hemen dituzue guk aurten egin ditugun Gabonetarako postalen bilduma.....




Ea zer iruditzen zaizkizuen gure postalak, orain zuen txanda.
Animatu eta egin itzazue!

Ba besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!!


Gabonetako izarra






Kaixo berriro!
Abenduan sartuta gaude honezkero, eta gehienek Gabonetako apaingarriak jartzen hasiko zinaten, gu pasa dan zubia aprobetxatu degu, gure eskuz egindako apaingarrien bilduma handitzeko.
Eta gaurko honetan izar hau nola egin degun kontatuko dizuegu.

Hauek izan dira erabili ditugun materialak...






Makarroiak, luma modukoak erabiliko ditugu.
Lazo puska bat. Guk bonboi kutxa batean zetorrena birerabili degu.
Kola sendo bat, edo bestela kola beroa eta pistola.
Goraizak, lazoa behar degu tamainan mozteko.

Beti bezala gutxi eta etxean errez edukiko ditugunak.

Orain pausoz pausozkoa....





Bi makarroi ale artuko ditugu eta beraien artean pegatuko ditugu kola sendo bat erabiliaz (edo kola beroarekin),  hiruki forma dun punta bat osatuz.
Izarraren puntak izango dira, horrelako bost egingo ditugu eta lehortzen utziko ditugu.





Behin lehortu egin direnean, elkartuko ditugu izarraren forma emanez,  Elkartzen diren puntuetan kola apur bat emango diegu pegatu daitezen.
Orain beste makarroi ale bat hartu eta elkargunetik zentro aldera pegatuko ditugu barruko forma emanez, iruditan ikusten den bezala.
Orain , berriro ere, lehortzen utziko degu.






Ondo lehortu egin denean, izarra zintzilikatu ahal izateko,  lazoa hartu eta izarraren alde batetik sartu eta itxi egingo degu kola puntu batekin.

Eta prest! Badugu gure izar galanta gure Gabonetako zuhaitzean edo edozein etxeko izkinetan zintzilikatzeko.





Guk izar hau amonaren etxean egin eta utzi egin degu. Amonari horrela natural gustatzen zitzaion eta horrela oparitu genion, baina nahi izan ezkero kolore biziz edo purpurinaz ere margotu egin dezakegu beste puntu alaiago bat lortzeko.

Ba hau izan da dena gaurkoz, espero degu gure apaingarria zuen gustukoa izatea.
Aste honetan bertan, Gabonetarako beste apaingarriren bat ekarriko dizuegu, edo akaso Gabonetarako postalak nola egin ditugun erakutsiko dizuegu....... ikusiko degu!

Hurrenarte!





Izar hau ere eskuz egina-k antolatzen duen udazkeneko bildulmara eramgo det. Handik pasa euskaraz eskuz egindako beste lan asko ikustera.

Abendurako egutegia






Kaixo berriro!
Gaurko honetan, sartu irten motz bat egiten det ,zuekin hilabete honetarako egutegia partekatzeko soilik.

Badakit jun dan astean ez nitzala hemendik pasa.....baina lan kontuak direla ta denbora gutxirekin nabil.
Ala ere agintzen dizuet abendu honetan astero hemen izango garela.

Orain, esan dizuedan bezala, hilabete honetarako egutegia erakutsiko dizuet.
Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nolakoa geratu dan.








Hau ere zuen gustukoa baldin bada,  beheko deskarga botoian klikatzea besterik ez duzue lortzeko.
Klikatu, beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik lasai askoan nahi aina bider deskargatu ahal izango duzue.
JEPG formatuan dago, horrela zuek nahi dezuten tamainan inprimatu dezazuen.



https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwcDBzNWdNREFxUXM


Ba, besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!






Egutegi hau ere, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udazkeneko bildumara eramango det. Handik pasa euskaraz egindako proposamen gehio ikusi nahi badituzue!.