Irailerako egutegia





Kaixo berriro!

Oraingo honetan sartu irten azkar bat, datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko.
 
 Hemen azpian ikus dezakezue nola geratzen dan behin inprimatua.

Nik, honezkero, erabiltzen hasi naiz kurtrso berriko  lanak eta blogeko programazioa antolatzen asteko.











 Beti bezala JPEG. formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Badakizue, egutegia zuentzat nahi izan ezkero, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, bertan deskargatzeari eman eta zuen ordenagailuetan izango dezute inprimatzeko prest.





https://drive.google.com/open?id=1iaBX7ntu9Y9nUGuCHMbzU9BQaWilSl0p





Ba hau izan da dena gaurkoz.

Nahi baduzue zuen sareetan sarrera hau konpartitu eta horrela jende gehiagorengana iritsiko da euskaraz egindako inprimagarri hau.

Hurrenarte!

Errotulagailuak gordetzeko kawaii kapsula








Kaixo berriro!!


Hementxe gaude aste bat gehiago zuekin gure eskulanetako bat partekatzen.
Oraingo honetan, gure txikiek beraiek bakarrik, oso laguntza gutxirekin, egin dezaketen lantxo bat ekartzen degu.

Errotulagailuak, margoak edo pintzelak gordetzeko erabili daitekeen kapsula kawaii bat egin degu.
Gainera birziklai lana ere bada, etxean genituen periodiko zaharrak eta komuneko tutuak erabili egin bai ditugu gure lanerako.
Ikusi hemen azpian behar izan ditugun material sorta osoa...







Egunkari zaharrak
Kartoizko tutuak
Puxika txikiak
Katilu bat urarekin
Margo txuria, edo nahi dezuten koloretakoa
Seda paper pixkat
Kola, goraizak, errotulagailu bat eta pintzela.


Goazen ba, pausoz pausozkoarekin.....






Hasteko, puxikak puztu egingo ditugu eta tutuetako bien barruan sartuko ditu irudian ikusten dezuten bezala.







Orain, katiluan ura eta kola nahasiko ditugu. Erdia eta erdia.
Periodiko zaharra hartu eta puska txikiak egingo ditugu.







Orain, periodiko puskak hartu eta kola nahasketan sartu eta beraiekin gure tutuak eta puxikak estali egingo ditu goitik behera.
Lehortzen utziko ditugu.










Hirugarren tutu batetik puska bat moztuko degu eta gure hasierako tutuetako baten barruan sartu eta pegatuko degu. Irudietan ikusten da ondo nola geratu behar dan.
Honek, kapsula ondo  isteko balioko digu.







Bi tutuak ondo lehortu egin direnean, gogor xamarrak gelditu egin dira, eta honezkero izango dute kapsula baten itxura.
Orain kapsularen bi aldeak apainduko ditugu.
Goiko partea seda paper puskak itsatsirik apainduko degu.
Beheko partea margo txuriz estaliko degu.
Berriro ere, lehortu arte itxarongo degu.







Ondo lehorrak ditugunean, errotulagailuz kawaii tokea emango diogu begitxoak eta ahoa margotuz.
Guk interneten aurkitu ditugu kawaii begitxoen ereduak eta bat kopiatu degu.

Eta prest! badugu gure kawaii kapsula bukatua.

Orain gure errotulagailuak barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.



Ba hau izanda dena gaurkoz, zuena egitera animatu  orain!

Hurrenarte!





Irudiak ohialetan plastikoarekin itsasten






Kaixo berriro!!

Badirudi astero hemendik pasatzeko intentzioa betetzena ari garela.

Aste honetan, gure motxila nola apaindu genuen kontatzera etorri gera.
Oso era errazean apaindu degu, guri asko gustatzen zaigun irudi bat bertan itsasten.
Erabili degun teknika,  interneten ikusi egin genuen, eta gure motxila apaintzeko erabiltzen animatu ginen.

Esan dizuegun bezala oso teknika erraza da eta gainera oso material gutxi erabili behar dira. Ikusi....










Motxila, edo kamiseta bat edo apaindu egin nahi degun oihala.
Kartoi puska bat, oihalaren azpian jartzeko lan egiten degun bitartean.
Gure gustuko irudi bat. Guk hau internetetik atera genuen.
Laberako papera.
Plastiko itsaskorra. Janaria biltzeko erabiltzen dena.
Guraizak
Lisa-burdina.

Goazen orain, ba, pausoz pausozkoarekin....









Lehenengo, gure irudia moztu egingo degu.
ondoren plastiko itsaskorraren bi kaparen artean jarriko degu.







Plastiko itsaskorra, goikoa behekoarekin itsatsita dagoela konprobatuko degu, eta ondoren gure irudiaren inguruan moztuko degu.







Orain, kartoia motxila barruan sartuko degu. motxila ondo zabaldu, eta guk nahi degun tokiaren gainean jarriko degu kontu handiz.
Azkenik laberako paper puska bat hartuko degu, eta irudia eta plastikoa estaliko ditugu.







Lisa burdina berotuko degu, eta nahiko bero dagoenean , laberako paperaren gainetik pasatuko degu.
Erditik hasi eta alboetara eragingo diogu lisa burdinari. Behin da berriro pasatuko degu lisa-burdina irudiaren gainetik, gure irudia ondo itsatsi arte.
Gure lana hoztu arte itxoin, eta gainean jarri diogun laberako papera kendu eta barruko kartoia ere bai, eta prest izango degu gure motxila edo kamiseta.






Oso pozik gelditu gera emaitzarekin. Eta teknika hau gehiagotan erabiliko degula ziur gaude!!
Egun hauetan gure hiriburu eta herri askotan izaten ari diren jaietako koadrila alkandorak apaintzeko aproposa dela iruditzen zaigu teknika hau, animatu eta proba ezazue!


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurrenarte!!


Etxean egindako ezpainetakoa







Kaixo berriro!!

Hementxe gaude bueltan, badirudi erritmoa hartzen ari garela eta astean behin pasatzeko astiarekin gabiltzala.

Gaurko honetan, guk geuk etxean egindako ezpainetakoa nola egin degun kontatuko dizuegu.

Oso era errazean egindako lana da. Eta umeekin egin daitekeena, baina gure laguntza handiarekin, sua eta beroa erabili behar ditugulako.
Kasu honetan umea handitxoa beharko du izan gure laguntzailea izateko, txikiak  begiratu eta ikasi bakarrik egin beharko dute kasu honetan.

Ea ba, hasi gaitezen  materialekin.....









Erle argizaria. Guk auzoko belar dendan erosten degu. Oso gutxi behar da, gaurkoan goilarakada baekin nahikoa izango degu.
Oliba olioa. Ahalik eta hobeagoa hobeto. Guk etxean genuena erabili egin degu. 3 goilarakada erabiliko ditugu soilik.
Argizarizko margo bat. Gure ezpainetakoari eman nahi diogun kolorekoa. Normalean argizarizko margoak umeak erabiltzeko eginak direnez , arriskurik gabe erabili daitezke honelako gauzak egiteko.
Goilara bat, osagaiak neurtzeko erabiliko deguna.
Makilatxo bat, nahasketarekin laguntzeko.
Labana, argizaria mozteko.
Potetxoak, gure ezpainetakoa dotore ipintzeko.
Eta azkenik, eta irudian agertzen ezpada ere lapikotxo bat, guk gure kandelak egiteko erabiltzen deguna erabili degu.



Pausoz pausozkoarekin goaz orain....








Osagai nagusiak neurtzen hasiko gera, eta lapikoan urtutzen jarriko ditugu.
Lehenengo goilarakada bat erle argizari neurtu eta lapikoan ipini, ondoren oliba olio hiru goilarakada neurtu eta hauek ere lapikoan ipiniko ditugu.
Guztia su-txikitan jarriko degu urtutzen.







Makilatxoarekin lagunduko gera osagaiak urtzen dijoazten hainean ondo nahasteko.
Orain margoaren punta txiki bat hartu eta lapikoan ere jarriko degu urtutzen gure nahasketari kolorea emateko.
Zenbat eta kolore intentsitate handiago nahi, margo puska handiagoa jarriko degu.
Guk gorri kolore suabea nahi genuenez, puska txikia jarri egin diogu.







Behin nahasketa urtuta eta guk nahi degun kolorekoa daukagunean, kontu handiarekin potoetan jarriko degu eta hozten utziko ditugu hozkailuaren barruan.
Behin hoztu egin direnean gorputza hartuko dute eta erabiltzeko prest edukiko ditugu.






Argazkian ez da kolorea ondo nabari, baina gorri puntu polit bat ematen dio gure ezpainei gure ezpainetakoa. Eta dizdira liluragarri puntu bat ere bai.
Gainera babes naturala eman egingo diogu eta hidratatuak izango ditugu.
Orain zuena egiten animatu!!



Ba hau da dena gaurkoz!!

Hurrenarte!!


Blogaren 2º urteurrena eta Zozketa




Kaixo berriro!!!

Gaurkoan sarrera berezia izango da , gaur ez degu zuekin inolako lanarik partekatuko, gaur blogean festa txiki bat antolatu egin degu gure bigarrengo urteurrena ospatzeko.

Konturatu egin gabe bi urte daramazkigu honezkero abentura  honekin , eta zuen fideltasuna eskertzeko, aurten ere zozketatxo bat antolatu egin degu.








Argazkian ikusten dezuten bezala, guk egindako bi usaindun kandela zozketatuko ditugu zuen artean.

Lehenengo kandela, zuria, kafe potoz apainduta eta bestea, urdina, munduko hirien irudiekin apainduta.
Lehenengoari "bazkalosteko kafea" izena jarri egin diogu. Nire kantu kuttunetako baten izena, alegia.
Besteari "munduari begiratzeko modu bat", Beste kantu eder baten letratik ateratakoa.

Biak zozketatuko ditugu, esan bezala, zuen artean. Zozketan sartzeko zer egin behar da??, ba oso gauza erraza, gure instagrameko kontura urbildu eta bertan goiko argazki hau topatzerakoan gu zoriondu besterik ez dezute behar.

(Traducimos las condiciones del sorteo, ya que no nos fiamos mucho de la traducción de mr.google.
Para entrar en el sorteo de las velas, unicamente teneis que acercaros a nuestro instagram y en la foto igual que esta de aquí arriba nos felicitais en un comentaio, nada más).

Gaueko 12ak arte izango dezute hori egiteko, eta ondoren zozketaren emaitza ere instagramen ere publikatuko degu.


Mila esker guztioi gurekin bi urte hauetan gurekin egon zaretelako, eta espero degu gurekin denbora gehio jarraitzea.


Muxu asko guztiontzat!!!






Zozketa egin degu, eta hauxe izan da emaitza!!

Zorionak bioi!!