Abenduak 2020-rako egutegia

 




Kaixo berriro!


Sartu irten azkar bat egitera noa gaur,  datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko. Urte zail honetako azkena.

Aurtengo guztiak bezala, hau ere, txuri beltzean egin dut, zuek nahi baduzue kolore pixkat eman edo dagoen bezala erabili egin dezazuen.

Hemen azpian ikus dezakezue nola geratu egin den:

 

 


 

 

 

 Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.

 


 

 

 

 Mugikorrerako bertsioa ere daukazue nahiago baduzue, begira:

 

 


 

 

 

 

Bertsio hau ere inprimatu daiteke nahi duzuen tamainan, naiz eta pantaila-babes gisa pentsatuta egon.

Honekin ere berdin, azpiko botoian klikatuz zuena izango da.
 

 
Esan bezala, egutegi hau aurtengo azkena da. Datorren urtekoa prestatzen hasi behar naiz. Horretarako zuen iritzia jasotzea gustatuko litzaidake. Txuri beltzean ala koloretako irudiekin nahiago dituzue?
Zuen erantzunak azpiko iruzkinetan uzten badituzue asko lagunduko didazue.
 
Ba besterik ez gaurkoz.
 
Hurren arte!
 

 

Gabonetako ipotxa

 




Kaixo berriro!

Gabonetako eskulan eta apaingarrien garaian sartu gara honezkero,  eta gaurkoan azken aldi honetan ain modan jarri diren Gabonetako ipotx bat elementu errazekin nola egin dugun kontatzera gatoz.

Hauek egiteko era desberdin asko ikusi ditugu toki askotan, baina guri inspirazioa gure lagun diren lowcostporeldiy blogeko Natalia eta Sergiok egindakoak ikusterakoan etorri zitzaigun. Hemen klikatuz beraiek egindakoak ikus ditzakezue.

Goazen ba, gure bertsio errazarekin.

 Behar ditugun materialak ikusten hasiko gera:

 

 

 


.



Kotoizko fregona bat. Guk hau etxean genuen baina edozein auzoko dendatan erosi daiteke oso merke.

Plastikozko ontzi handi bat, tapa eta guzti. Guk erabili duguna, jogurta ekartzen duten handi horietako bat da.

Roll-on ontzi bat. Hau, bukatu zaigun desodorante batena da.

Kaltzetin handi bat. Gurea promozio baten jasotakoa da.

Feltro edo oihal gorri puska bat.

Goraizak

Kola pistola.



Pausoz pausozkoa orain:





Fregona eta jogurt potoarekin hasiko gera lanean.

Fregona buruz bera jarriko dugu eta ile guztiak alboratuko ditugu barruko basea ikus dadin. Ondoren jogurt potoa buruz bera jarriko dugu oinarri gisa erabiltzeko. Goian geratzen den aldean kola beroa jarri eta gainean fregona itsatsiko diogu. 






Kaltzetinaren txanda orain. Parte hau oso erraza irudietan ikusten duzuen bezala.Kaltzetina gainetik jarriko diogu txano moduan.





Ipotxaren sudurra egiteko momentua iritxi da. Roll-on potoari, dakarrren bolatxoa kontu handiz kendu egingo diogu .

Bolatxoa daukagunean, feltro puskaren barruan jarri, bildu eta kola beroarekin itsatsiz bola forratuko dugu.





Sudurra egin dugunean, ipotxari bere tokian jarriko diogu, berrio ere kola beroa erabiliaz.

Eta  horrela gure Gabonetako ipotxa prest izango dugu.





Hauxe ba, gure Gabonetako ipotxaren etxeko bertsio erraza.

Hurren arte!



Paketatze Polita: gabonak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, hilabete honetarako @patypeando -k antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera.

Hilabete honetan, Patry-k gabonetako paketatzea eskatzen zigun eta hau izan da guri egitea bururatu zaiguna.

Opari txiki bat biltzeko moduko paketetxoa egin dugu. Guri, lepoko bat barruan sartzeko aproposa iruditu egin zaigu.

Beti bezala, etxetik dauzkagun materialak erabiliaz, edo erraz lortzeko modukoak, eta gainera birziklatuz.

Hauek dira erabili ditugun materialak:







Kartoizko tutu bat. Guk komuneko paperak dakarrena aprobetxatu dugu.

Zinta gorria.

Pinu hostoak. Gure etxe atzeko parketik jasotakoak.

Goraizak.


Goazen orain gaurko pausoz pausozkoarekin. Super erraza, ikusi:







Lehenengo egingo duguna tutuaren alde bat ixtea izango da. Horretarako izkinak barruraka sartuko ditugu irudian ikusten den moduan.

Alde bat itxia dagoenean, oparia barruan sartu eta beste aldea ere itxiko dugu era berean.






Goraizen txanda. Zinta puska handi bat moztuko dugu orain. paketeari buelta pare bat emateko modukoa.

Pinu hostoak ere, paketearen tamainakoak moztuko ditugu. Erabili nahi ditugun guztiak. Guk kasu honetan pare bat erabili ditugu.






Orain zintarekin paketetxoa bildu eta korapilotxo bat egingo diogu. Korapiloaren gainean hostoak gure gustura jarri eta gainetik lazotxo bat eginez gure paketatze polita prest izango dugu.






Ikusten duzuenez, ez da asko behar pakete polit bat prestatzeko.

Guk hau, orain, #paketatzepolita erronkaren etxean uztera goaz. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkeztuko diren proposamen guztiak ikustera. Eta gurea zuen gustukoa bada, gure alde bozkatzera.

Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Azaroak 2020-ko egutegia


 

 

 

 

Kaixo berriro! 

 

Pixkat berandu baina, hilabete honetarako egutegiak deskargatzeko prest zuentzat uztera nator gaur.

Oraindik garaiz ibiltzea espero dut, eta zuentzako hilabete honetan ere baliagarriak izan daitezela.

Aurtengo guztiak bezala txuri beltzean, inprimatzeko errazago izateko, eta zuek nahi baduzue zuen gustura koloreztatu ditzazuen.

Hemen azpian ikus dezakezue nola geratu den hilabete honetakoa:






Zuen gustukoa bada, badakizue, hemen azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.






Mugikorrerako bertsioa ere daukazue nahiago baduzue, begira:





Bertsio hau ere inprimatu daiteke nahi duzuen tamainan, naiz eta pantaila-babes gisa pentsatuta egon.

Honekin ere berdin, azpiko botoian klikatuz zuena izango da.
 
 
 
 

 
Hau da ba dena gaurkoz.
 
Hurren arte!