Otsailak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu irten azkar bat eginez, otsaileko egutegia zuekin partekatzeko.

Formatu berria atsegin izan duzuela jakiteak poz handia eman digu . Egin dizkiogun berrikuntzak praktikotasun handiagoa eman diotela dirudi.

Hemen azpiko argazki honetan otsailekoa erakusten dizuegu





Orain betikoa dator. Zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.


Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


Serpentinak berziklatzen 1: zutargia


 

 

Kaixo eta Urte Berri On guztiori!

Hementxe gaude bueltan, aurtengo lehenengo lanarekin. Eta urtea ondo hasteko, birziklapen lan bat ekartzen dizuegu.

Oraingo honetan, festa hauetan edonon erabili egin diren serpentinen soberakinei beste bizitza bat ematea bururatu egin zaigu. Eta hemen duzue sortu egin dugun lehengo objektua: zutargi bat.

Oso era errazean egiten den lana, da. Hori bai, pazientzia pixka bat behar da serpentinak askatu, zuzendu eta nahi dugun bezala berriro biltzeko.

Beharko ditugun material sorta aurkezten dizkizuegu:




Ikusten duzuen bezala oso material gutxi beharko dugu lan hau prestatzeko.

Serpentinak. Erabilitakoak eta poltsan geratzen zaizkigunak. Behin erabili ditugun horiek, zakar ontzira bota beharrean birziklatzeko gorde ditugunak, gure kasuan.

Kola txuria

Pintzela.


Behin materialak ditugunean, eta lan egingo dugun txokoa babestua dugula, lanean hasiko gera.




Lehenengo serpentina tira hartu eta estu-estu biltzen hasiko gera poliki behatzekin lagunduta luzera guztia bilduta eduki arte.




Bildu dugun tira honen bukaerari, bigarrengo baten hasiera kola txuriarekin itsatsi eta biltzen jarraituko dugu zirkulua handitzen goazela. Guk serpentinen koloreak tartekatu ditugu bata bestearen atzetik baina zuek zuen gustuen arabera lotu ditzakezue serpentinak

 

.



Behin da berriro errepikatuko dugu gauza bera nahi dugun tamainako zirkulua lortu arte. Guk plater txiki baten tamainakoa egin dugu gutxi gora behera. 




Zirkulua guk nahi dugun tamaina duenean, bukaerako paper punta kola txuriz jantzi eta lehortzen utziko dugu alde batean.



Zirkulu handia lehortzen den bitartean, zutargiaren oinarria egingo dugu .

Beste tira bat hartu, eta oraingoan zirkulu handi bat osatuko dugu, erdian hutsune zabal bat geratzen zaigula, eta inguran serpentina biltzen joango gara.

Hemen ere, serpentinak, bata bestearen atzean itsasten joango gara nahi dugun lodiera lortu arte.




Oinarria, gure gustuko lodiera duenean, kola txuriz hau ere, itsatsiko dugu.

Ba ditugu prest, gure zutargia osatuko duten bi pieza.


 
 
 
Alde zailena dator orain. gure platerari, zirkulu handiari sakonera emateko momentua. Horretarako, poliki poliki,  gure behatzekin, behera bultzatuko ditugu serpentinako buelta bakoitza gure gustuko sakonera lortu arte.
 
 

 

Azpiko partean kola txuria jarri eta oinarria izango dan pieza bertan itsatsiko dugu gure zutargia osatua egon dadin.




 
 
Bukatzeko babesle moduan kola txuri kapa bat emango diogu gure lanari. Lehengo alde batetik eta ondoren eta alde hori lehortu denean buelta eman eta beste aldearekin gauza bera egingo dugu.
Bi aldeak ondo lehortzen utziko ditugu.
 
 
 

 
 
Ondo lehortu egin denean, erabiltzeko prest izango dugu gure zutargia. Hori bai, led-eko kandelak gomendatzen dizkizuegu guk, inolako arriskurik gabe erabili ahal izateko.
 
 
 
 
 
 
Ba hau izan da, serpentinak birziklaatzen bururatu egin zaigun lanetako bat. 
Orain  Diydetodounpoco blogeko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkara parte hartzera daramagu birziklapen lan hau. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan eder guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Hurren arte!