Azaroak 2021-rako egutegia

 




Kaixo berriro!

Hilabete bukaera guztietan bezala, sartu irten azkar bat egiten dut, zuekin sartzear dagoen hilabete berriko egutegia zuekin partekatzera.

Urte honetako estiloari jarraituz loreekin apainduta dator kolore pixka bat emanez.

Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola geratu egin dan:






Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela?. Ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Jpg formatuan aurkituko duzue, nahi duzuen tamainan deskargatu ahal izateko.





Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Halloween festarako diadema

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, beste lantxo bat zuekin partekatzeko.

Oraingo honetan gertu dagoen Halloween egunean mozorrotzeko diadema bat prestatu dugu. Material gutxirekin eginak eta azkar batean egiten dena. 

Gure lan gehienak bezala, birziklapen lana ere da, zaborrera bota beharrean beste bizitza eman bai diogu etxetik gehienok edukiko duzuen gauza bati.

 Ohartxo bat soilik: Kola beroa erabili egin behar denez, etxeko txikiei heldu batek laguntzea gomendatzen dugu.

Hasi gaitezen, erabiliko ditugun materialak aurkezten:

 

 


 

Goma elastikoak, mototsak egiteko eta ilea biltzeko erabiltzen diren horietakoak

Diadema zapal bat. Gure lanaren oinarri izango dena.

Errotulagailuak, permanenteak hobe. Gure kasuan beltza eta gorria.

Desodorante pote hutsak. 

Armiarma sare faltsua. Guk auzoko bazar batean erosi dugu. Oso prezio merkean.

Kola beroa, pistola eta guzti.


Eta behin materialak prest ditugunean, gure "beldurrezko" diadema egiten hasiko gera.





Lehenengo egingo duguna, desodorante potoetatik barruko bola kentzea izango da. Horretarako puntadun edozer balio du. Guk goraizak erabili egin ditugu, eta noski pausu hau heldu batek egiten badu hobe izango da.






Bolatxoak, begi beldurgarriak bihurtuko ditugu errotulagailu permanenteen laguntzaz. Guk begi niniak errotulagailu beltzez egin ditugu, baino bakoitzaren gustuen arabera egin daitezke eta beste kolore batzuk erabili.

Begi ninia egin eta gero inguruan zainak irudikatzen dituzten marratxoak egingo ditugu . Batzuk beltzak eta beste batzuk gorriak.Gorriz ere inguratu dugu begi ninia, begia odoleztatua egongo balitz bezala.





Begiei errematea emateko, goma elastiko bana jarri  egin diegu. Pausu hau, nahi izan ezkero, ez duzue egin beharrik, guri gehiago gustatu egin zaizkigu horrela(beldurgarriagoak iruditu zaizkigu) eta horregatik egin dugu. 

 

 


 


Oinarria izango den diademaren txanda iritsi da. Armiarma sare faltsua hartu eta nahiago dugun eran jarriko dugu diadema guztia estaltzen. Kola beroa erabiliko dugu sarea diademaren bi puntetan ondo itsasteko.




Orain, kola beroaren laguntzarekin begi guztiak armiarma sareanren gainetik itsatsiko ditugu banan bana, diadema guztitik.





Azkenik, eta gure diadema bukatzeko, armiarma sarearekin etortzen ziren armiarma parea itsatsi egin dizkiogu .

 

 


 


Eta honela badugu gure diadema "beldurgarria"egina. Orain jantzi aproposa bilatzea geratzen zaigu, eta Halloween festarako prest egongo gera.

Zuen gustukoa baldin bada, bat egin dezazuen animatzen zaituztegu.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Udazkeneko kalabazak

 




Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, hasi berri den udazken honetako gure lehenengo eskulanarekin.

Gaurkoan, ain modan jarri diren oihalezko kalabaza apaingarrien gure etxeko bertsioa nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Toki guztietatik ikusten ari gera oihalezko kalabaza apaingarriak, eta oihal eder askorekin eginak , edo denda askotan salgai eta guri gure lowcost bertsio hau bururatu egin zaigu, etxetik guztiok ziur izango ditugun gauzak erabiliz.

Gainera etxeko txikiekin egiteko lan erreza da. Arratsalde euritsu batean denbora pasa polita izan daitekeena.

Hauek materialak:

 

 


 


Sukaldeko zapi bat. Eskuak edo sukaldeko gauzak lehortzeko erabiltzen dugun horietako bat.

Kartoizko tutu bat. Edo txikiak badira bi (komuneko paperarena adibidez) .

Publizitate papera.

Hari beltz pixkat

Margolari zinta

Goraizak.


Behin material guztiak eskura ditugunean, hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin.





Lehengo egin duguna, kartoizko tutua erditik moztea izan da. Tutu txikiak erabiltzen baditugu, pauso hau ez dugu egin behar, bi tutuk baditugulako.





Publiaren txanda orain. Publizitate papera hartu eta tutu edo txurro lodi xamarrak egingo ditugu eta margolari zintaren laguntzaz, tutuaren inguran pegatuko ditugu borobil antzeko zerbait lortu arte.

Honekin, gure kalabazaren barrualdea lortu egin nahi dugu, beraz, gure kalabazak izango duen tamaineko  lodiera emango diogu papera gehiago edo gutxiago jarriaz.





Zapiarekin lanean hasiko gera orain. Zapia mahi gainean zabaldu eta gure kalabazaren oinarria gainean, erdian gutxi gora behera, jarriko dugu.

Orain zapia punta batetik hartu eta tutuaren barruan sartuko dugu, oihalari forma pixkat emanez. 

Gauza bera hiru puntarekin egingo dugu, eta laugarren punta hartzerakoan, pixkat kanpoan utziko dugu, hosto bat irudikatuz.






Bigarren tutu puska hartuz, kirtena egingo diogu kalabazari.

Tutua erditik ireki, barrura bildu eta margolari zintarekin itsatsiko dugu. Hari beltz puska luze bat hartu eta kirtenaren inguruan bilduko dugu, lehengo gorantz eta gero beherantz haria gurutzatuz, eta behe aldean margolari zintarekin ondo pegatuz.

Kirtena prest dugunean, gure kalabazaren erdian jarriko dugu, utzi diogun hostoaren ondoan ondo sartuz.

Prest bukatu dugu gure kalabaza.






Guk, iruditan ikus dezakezuenez, bi zapi desberdinekin, kalabaza pare hau egin ditugu, baina etxetik daukagun edozein oihal puska erabili dezakegu. Kamiseta edo alkandora zaharrak erabiliz, koadrodunak adibidez . Zuen gustuen arabera edo etxetik aprobetxatzeko daukagunaren arabera.





Hau izan da ba, gure oihalezko udazkeneko kalabaza apaingarriaren etxeko bertsioa.

Espero dugu gustatu izan eta zuen bertsio propioak egiten anima zaitzatela.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!