Paketatze Polita plastilinarekin




Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan!.
Aste pare bat publikatu gabe egon eta gero, (Inauteriak eta lanarekin liatua ibili naiz), itzuli egin naiz hilabete honetarako lehengo erronkan parte hartzeko prest.
Patypeando-ren Paketatze Politan.
Hilabete honetarako proposatu digun materiala Plastilina izan da.Paketatze bat egiteko material zail xamarra. Buelta handiak eman dizkiot, eta  nire laguntzailearekin batera nahiko prueba egin ditugu, baina ez degu fundamentuzko estrukturarik lortu plastilina modelatuz.Hortaz, plastilina erabili degu biltzeko papera egiteko plastiko itsaskorrean sartuz, ostoekin egin genuenaren antzera.
Ea zer iruditzen zaizuen.
Hauek materialak:



Plastilina, nola ez, lehenengo. Guk bi kolore bakarrik erabili ditugu. Nahi izanez gero gehio ere erabili daitezke, zuen gustura.
Plastiko itsaskorra, liburuak forratzeko erabiltzen dena.
Pasta moztekoak. Guk, lore formadunak erabili ditugu, baina koloreekin bezala, gustuen arabera eman nahi diogun formakoak.
Zelo txuria eta normala ere, biak erabiliko ditugu.
Goraizak eta rotu beltz bat.
Hauek guztiak. Orain pausoz pausozkoa:




Lehenengo plastilina eta pasta moztutzekoekin loreak osatuko ditugu, nahi aina.Eta nahi ditugun tamainakoak.
Zenbat eta forma eta tamaina gehio, hobe.



Plastikoa moztuko degu orain. Behar degun tamainaren doblea.
Erdia bakarrik irekiko degu eta alde itsaskorraren gainean gure plastilinazko loreak jartzen jungo gera, nahi degun konposizioa lortu arte.
Behin lore guztiak jarri ditugunean, beste plastiko erdiari kapa babesgarria kendu eta gainean jarriko degu, lamina bat lortuz.




Lortu degun lamina edo papera hartu eta zeloa erabiliz, zaku edo poltsa bat egingo degu. Erditik tolestuz eta goiko partea irekia utziz.
Hau da  paketea egiteko erabiliko deguna.



Gure oparia paper txuriz bildu degu guk poltsan sartu baino lehen , zer den ez ikusteko.
Orain zelo txuriarekin zinta luze bat egin degu,  eta zakua goiko partetik lotzeko erabiliko degu.
Behin korapilatuta, zintan gure zorion mezua idatziko degu.




Prest!. Badugu gure paketatzea egina. Polita eta originala ezta?!
Hau izan da ba, gure plastilina erabiltzeko modua paketatze polit honetarako. Espero det zuen gustuko proposamena izatea.
Orain Paketatze Polita -ra eramango degu.
Bertatik pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue,  gure alde bozkatu.

Hurrenarte!



28 iruzkin:

  1. Fantástica idea!!........Has tardado unas semanas en publicar pero has estado inspirada, porque mira que el material no es nada fácil ;-).

    Besos y feliz semana

    ErantzunEzabatu
  2. Me alegra muchisimo que te guste. Ha sido un proceso largo de muchas pruebas con la plastilina y al final esta ha sido la mejor manera.
    Han sido un par de semanas de locura entre el curro y el carnaval, pero espero volver a la normalidad ya.
    Besazos y feliz semana

    ErantzunEzabatu
  3. Me encanta la idea de las flores de plastilina. Te ha quedado un empaquetado precioso😍

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias, me alegra que te guste, las flores me parecían un bonito motivo ahora que se acerca la primavera....

      Besos

      Ezabatu
  4. ¡Un empaquetado de lo más primaveral con esas flores, tan ideales, Miren!
    Besos

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias , Isabel! Esa era la intencion, que quedara primaveral!
      Un beso

      Ezabatu
  5. Hola Miren!
    ¡Muy bonita bolsa, así queda un empaquetado precioso! me apunto a hacer flores coloridas.
    Un beso

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias, Esther!
      Vamos a traer la primavera con tanta flor!
      Un beso

      Ezabatu
  6. Baina ze idea ona!!! Asko, asko gustatzen zait! Menuda maquina!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Eskerrik asko Ainhoa!
      Asko pozten nau!. Lanak heman zizkidan, baina emaitza ona lortu dugula uste det.
      Muxuak

      Ezabatu
  7. Oso oso polita Miren!!! Hilabete honetan ezin dut retoren parte izan baina ez ditut zuen lanak galtzen... esto de la plastilina promete creatividad. Muxu pottolo!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker, Elisabet. Pena da ez parte hartzea, zure lanak beti dira interesgarriak. Hurrengoan izango da.!
      Muxu pila!

      Ezabatu
  8. Guauuuuu primera geratzen da. Benetan, asko gustatzen zait. Polita eta oso OSI originala. Muxu haundi bat!!!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker Amaia, Poza handia ematen dit zure gustoko lana izan dela jakiteak!
      Muxu pila

      Ezabatu
  9. Que bonito y primaveral empaquetado Miren! Me encanta amiga.
    Un besazo guapa!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias, Francis!
      Me alegra muchisimo que te guste. A ver si conseguimos adelantar la primavera aunque solo sea de ànimo!
      Un besazo

      Ezabatu
  10. Madre mía, con lo frágil que es la plastilina y has conseguido encapsularla, que no se rompa, y hacer un packaging. Casi nada!
    Me ha gustado

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias!, La verdad es que no ha sido tan dificil!, Pero hasta que llegamos aquí probamos de todo!

      Ezabatu
  11. Zu bi aste, eta ni... hilabete oso bat publikatu barik... oporrak, blogan, batzuetan ez daude txarto, jeje...
    Zure gaurko lana polit polita da, benetan. Pilo bat gustatzen zaizkit plastilinazko loretxo horiek!!
    Musu handi bat!! Helena

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Egia...batzuetan gainera derrigorrezkoak izaten dira!
      Asko pozten nau gauko proposamen hau zure gustokoa izatea!
      Muxu Pila!

      Ezabatu
  12. Qué ocurrencia más buena Miren!. La combinación de colores para hacer las flores me chifla, y construir un papel con ellas me parece bárbaro, me ha encantado! Aplausos!
    Muchos muxus!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Gracias, Anna. Los colores son a gusto de la ayudanta! Me alegra muchisimo que te haya gustado!
      Eskerrikasko
      Petons

      Ezabatu
  13. Te ha quedado genial, me encantan las flores.
    Besos!!!

    ErantzunEzabatu
  14. Un hermoso tapiz de flores!!

    Tu idea de hacer con la plastilina un papel decorado es fantástica .

    Besos ...Me encantan los colores que has utilizado!!
    BESOS

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Muchas gracias!. Después de muchas pruebas es la opción que mas nos convenció
      Besos

      Ezabatu

Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat