Gau zaharrerako kopentzako etiketak

 




Kaixo berriro!

Gaurko honetan, aurtengo azkeneko eskulana ekartzen dizuegu.

Beti bezala super erraza, etxeko txikiek egiteko modukoa eta birziklapena lantzen duena ere.

Bizitzen ari garen garai konplikatu hauetan, nahasmena ez da batere gomendagarria, eta familia edo lagunekin elkartzeko aukera izan ezkero gau zaharrean, garrantzitsua iruditzen zaigu, bakoitzak bere kopa edo edalontzia zein den ondo jakitea.

Horretarako kopetan jartzeko etiketak jartzea aukera ona dela iruditzen zaigu, eta hauek dira guk egin eta zuekin partekatu nahi ditugunak.

Hauek behar ditugun material sorta:

 

 


 


Erlojuen irudiak. Interneten erraz aurkitzekoak, ala ere gureak nahi izan ezkero azpian deskargatzeko esteka utziko dizuegu.

Kartoizko tutua. Komuneko edo sukaldeko paperarena.

Arkatza eta errotulagailu bat

Barrako kola eta goraizak

Zulagailua.

Lazo edo zinta gorria. ( Zerbait gorria eraman behar omen da  eta, urte berria zortea ekar dezan)


Goazen ba gure etiketa identifikatzaileak prestatzera:





Tutua ondo zapaltzen hasiko gera, eta ondoren, bertan, guk nahiago dugun formako etiketa marraztu eta moztuko dugu. Hauek gure lanaren oinarria izango dira.





Etiketak apaintzeko momentua. Erlojuen irudiak moztu eta barrako kolarekin etiketen gainean pegatuko ditugu.

Esan dizuegun bezala, interneten erlojuen irudi pila aurkitu ditzakezue, baina guk erabili dugun irudi hau erabili nahi baduzue HEMEN KLIKATUz zuena izango da. Nahiago duzuen tamainan inprima dezakezue.





Erlojua pegatu dugunean, errotulagailuarekin edalontzia erabiliko duen pertsonaren izena idatzi eta etiketa pixkat apaindu. Guk izar batzuk marraztu ditugu.

Zulagailuarekin goiko aldean zulotxoa ere egingo diogu.





Egin diogun zulotxotik lazo gorria sartu eta korapilatuko dugu etiketa bukatzeko.

Behin lazoa ondo lotua duenean, dagokion kopan lotu eta prest izango dugu!





Eta era erraz honetan, ez dugu nahasketarik izango gure kopekin gabon gaueko afari edo festan.

Eta etiketak hartu eta Diy de todo un poco blogeko #reciclaycreadiy erronkan parte hartuko dugu. handik pasa eta proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Orain zuen txanda. Anima zaitezte zuenak egiten eta festa ona izan dezazuela.

Sartzear dagoen urte berri honek osasuna ekar ditzagula guztioi.

URTE BERRI ON GUZTIOI



2022 urteko egutegi inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Gaurko honetan, eta urtero legez, datorren urterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Egutegi honetan, aurten ere, hilabete guztiak daude orrialde bakar batean.

Agendan edo koadernoan jartzeko aproposa tamaina txikian inprimatu ezkero adibidez.

Edo urte guztia begi-bistan izateko, A4 formatuan inprimatuz kortxoan jartzeko modukoa .


Hemen azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola gelditzen dan

 

 


 

 

Gardena eta sinplea. Txuri beltzean.

Zuen gustukoa baldin bada, badakizue zer egin, ezta?. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan deskarga dezazuen.

 

 

 

Ba besterik ez gaurkoz, laster urtarrilekoa ere deskargatzeko prest izango duzue.

Hurren arte!



Gabonetako apaingarria tapa bat birziklatuz

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan  aurtengo gabonetako eskulanei hasiera emateko, plastikozko tapa bat birziklatuz zuhaitzarentzako apaingarri bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Oso lan erraza, etxetik dugun materialarekin eta etxeko txikiek egiteko oso aproposa.

Hauek behar ditugun material sorta:






Plastikozko tapa bat. Patata tutu horietako batena erabili egin dugu guk.

Kartulina txuri bat.

Gatz  arrunt apur bat. Sukaldatzeko erabiltzen duguna. 

Koloretako margoak.

Arkatza

Goraizak

Kola txuria

Lazo puska bat.



Behin materialak digunean, hasi gaitezen apaingarri hau egiten.





Lehenengo egingo duguna, tapa hartu eta kartulinaren gainean jarriz, inguru guztia (taparen kanpoaldetik) marraztea izango da.

Eta ondoren lortu dugun irudia moztuko dugu.





Moztu dugun kartulina puskaren gainean, nahiago dugun gabon edo neguko marrazki bat egin eta koloreztatuko dugu.

Gure kasuan elurretako panpina bat egitea erabaki dugu.

 

 


 


Orain gure irudia elurtuko dugu.

Efektu hau lortzeko, kola txuria "elurra" eduki nahi dugun tokian jarri eta gainean gatza jarriko diogu. 

Lehortzen utzi eta elur bustiaren efektua lortua izango dugu.





Irudiaren gaineko kola eta gatza lehorrak daudenean, plastikozko tapa gainean jartzeko txanda da. Horretarako taparen azpiko partean kola txuria eman eta ondoren kartulinaren gainean jarri eta lehortu arte utziko dugu.




Azkenik, eta apaingarria zintzilikatu ahal izateko, lazo puska hartu eta berriro ere kola txuriaren laguntzaz, apaingarriaren atzeko aldean pegatuko dugu.

Ondo lehortu arte itxoin eta zuhaitzean zintzilikatzeko prest izango dugu.





Erraza, ezta?. Orain zuen txanda. Anima zaitezte horrelako baten bat egiten. Guk oso ondo pasa dugu apaingarri hau prestatzen eta gainera patata tutuaren tapari beste bizitza bat emanez poza handia hartu dugu.

Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Olentzero eta MariDomingiren gutun inprimagarria

 




Kaixo berriro!

Gaurkoan opari txiki bat partekatu nahi dugu zuekin.

Aurten Olentzero eta Mari Domingi-ri idazteko gutun inprimagarri bat ekartzen dizuegu. 

Hemendik zabiltzatenak honezkero badakizue ordenagailuarekin diseinu txikiak egiten ikasten nabilela (denbora daukadanean), eta oraingo honetan Olentzero eta Mari Domingi-ren irudi hauek egin eta gero, beraiei idazteko gutuna prestatzea eta hemen zuekin partekatzea bururatu zaigu.

 

 



Zuen gustukoa baldin bada,Olentzero eta Mari Domingiri idazteko erabili nahi baduzue, azpian utzi dizuedan deskarga botoian klikatuz zuena izango da. Nahi duzuen aina bider deskargatu eta inprima dezazuen.





Inprimagarri hau ere, jpg formatuan dago zuek nahiago duzuen tamainan inprimatzeko.Guk, A4 tamaina aukeratu dugu, erosoagoa egiten zaigulako.

Bukatu aurretik faboretxo bat eskatu nahi dizuegu: gutun hau gustukoa baduzue, zuen sareetan edo zuen ingurukoekin partekatzen animatzea, horrela egiten  baduzue asko eskertuko genizueke.

Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Gabonetako egutegia 2021


 

 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, esan genizuen bezala, Gabonetako gure lehenengo lana zuekin partekatzera.

Abendua hasi baino lehen gure aurtengo gabonetako egutegia nola prestatu egin dugun kontatuko dizuegu gaur.

Gabonetako egutegia dakizuenez, abenduko lehen egunetik gabon gaua arte atzera kontua egiteko egutegia da, non egun bakoitzerako sorpresa txiki bat gordeta dugu. 

Azkar batean egiten da, eta gainera birziklapena lantzen duen lana da.Begira zeintzuk diren erabili egin ditugun materialak:





Musuko edo maskara kutxa. 

Musukoen plastikozko poltsatxoak.

Folio txuriak

Errotulagailuak

Goraizak-

Kola eta margolari zinta.


Aurrerago kontatu dizuegun bezala, eta materialak ikusi ondoren, argi geratu egin da birziklapen edo berrerabilpen lana dela, ezta?.

Gaur egun derrigorrezkoak diren musukoak etortzen diren kutxa eta plastikoei beste bizitza bat nola eman gure ardura bat izaten ari da aspaldi honetan, eta hau izan da bururatu egin zaigun ideietako bat.

Goazen pausoz pausozkoarekin:





Lehengo egin duguna, kutxaren alde guztiak foliotan markatzea izan da. Eta ondoren hauek moztu egin ditugu.  Hauekin musukoen kutxa forratzeko erabiliko ditugu.

 

 



Aurreko aldea izango den puska hartuko dugu forratzen hasi aurretik eta bertan abenduko egutegia  1-etik hasi eta 24-ra marraztuko dugu. Nahiago dugun bezala apainduz.

Alde hau hartu eta kolaren laguntzaz, esan bezala, kutxan pegatuko dugu.





Era berean kutxaren alde guztiak forratuko ditugu. Guk folio txuriekin egin dugu, baina bakoitzak nahi duzuen bezala egin dezakezue, zuen gustuko paperak erabiliaz.





Margolari zinta hartuko dugu orain eta bertan gure egutegiaren zenbakiak banan bana idatziko ditugu eta nahi izan ezkero apaindu. Guk bihotz baten barruan idatzi ditugu gure zenbakiak ikus dezakezuenez.

Gure 24-a handiagoa egin dugu zintaren bi puska bata bestearen gainean jarriaz.

Zenbaki guztiak idatzi ditugunean moztuko ditugu eta plastikozko poltsatxoetan ipiniko ditugu.




Poltsatxoen barruan sartzeko, paper puska batzuk prestatu ditugu eta bertan mezutxoak idatzi egin ditugu. Batzuk animozkoak, beste batzuk oporretako plan txikien ideiekin, eta guztiak txokolate pixka batekin lagundu ditugu.

 

 


 


Sorpresa guztiak poltsatxoetan ditugunean, kutxaren barruan sartzea besterik ez zaigu geratzen.Eta abendua iristean, dagokion egunaren sorpresa atera eta kanpoan marraztu ditugun zenbakietan, marka jarriz gure gabonetako atzera kontua disfrutatzea tokatuko zaigu.

 

 


 

Espero dugu gure ideia hau atsegin izatea, eta zuena egiteko gogoa piztu izana.

Gure lan hau gaurkoan ere, Diydetodounpoco-ko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkan parte hartzera eramango dugu. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera. Eta gurea gustuko baduzue, gure alde bozkatzera.


Hau izan da guztia gaurkoz.

Hurren arte!





Abenduak 2021-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Badakigu aspaldi honetan hemendik gutxi agertzen garela. Nahiko lanpetuak gaudelako da hori, baina ala ere saiatuko gara sartzear dagoen hilabete honetan erritmoa berreskuratzen eta astean behin zuekin lanaren bat partekatzen.

Bitartean sartu irten azkar batean, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengo guztiak bezala lore batekin apainduta dago kolore puntu bat izan dezan. 

Azpiko irudian ikus dezakezue hobeto nola geratzen den.





Orain betikoa dator. Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela?. Ba oso erraz, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.



Urte guztiko egutegiak bezala,hau ere jpg formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau izan da ba aurtengo egutegia. Datorren urterakoak prestatzen hasiko gara berehala,beraz, ideiaren bat baldin baduzue, azpiko iruzkinetan uztea gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!



Azaroak 2021-rako egutegia

 




Kaixo berriro!

Hilabete bukaera guztietan bezala, sartu irten azkar bat egiten dut, zuekin sartzear dagoen hilabete berriko egutegia zuekin partekatzera.

Urte honetako estiloari jarraituz loreekin apainduta dator kolore pixka bat emanez.

Azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola geratu egin dan:






Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela?. Ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Jpg formatuan aurkituko duzue, nahi duzuen tamainan deskargatu ahal izateko.





Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Halloween festarako diadema

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, beste lantxo bat zuekin partekatzeko.

Oraingo honetan gertu dagoen Halloween egunean mozorrotzeko diadema bat prestatu dugu. Material gutxirekin eginak eta azkar batean egiten dena. 

Gure lan gehienak bezala, birziklapen lana ere da, zaborrera bota beharrean beste bizitza eman bai diogu etxetik gehienok edukiko duzuen gauza bati.

 Ohartxo bat soilik: Kola beroa erabili egin behar denez, etxeko txikiei heldu batek laguntzea gomendatzen dugu.

Hasi gaitezen, erabiliko ditugun materialak aurkezten:

 

 


 

Goma elastikoak, mototsak egiteko eta ilea biltzeko erabiltzen diren horietakoak

Diadema zapal bat. Gure lanaren oinarri izango dena.

Errotulagailuak, permanenteak hobe. Gure kasuan beltza eta gorria.

Desodorante pote hutsak. 

Armiarma sare faltsua. Guk auzoko bazar batean erosi dugu. Oso prezio merkean.

Kola beroa, pistola eta guzti.


Eta behin materialak prest ditugunean, gure "beldurrezko" diadema egiten hasiko gera.





Lehenengo egingo duguna, desodorante potoetatik barruko bola kentzea izango da. Horretarako puntadun edozer balio du. Guk goraizak erabili egin ditugu, eta noski pausu hau heldu batek egiten badu hobe izango da.






Bolatxoak, begi beldurgarriak bihurtuko ditugu errotulagailu permanenteen laguntzaz. Guk begi niniak errotulagailu beltzez egin ditugu, baino bakoitzaren gustuen arabera egin daitezke eta beste kolore batzuk erabili.

Begi ninia egin eta gero inguruan zainak irudikatzen dituzten marratxoak egingo ditugu . Batzuk beltzak eta beste batzuk gorriak.Gorriz ere inguratu dugu begi ninia, begia odoleztatua egongo balitz bezala.





Begiei errematea emateko, goma elastiko bana jarri  egin diegu. Pausu hau, nahi izan ezkero, ez duzue egin beharrik, guri gehiago gustatu egin zaizkigu horrela(beldurgarriagoak iruditu zaizkigu) eta horregatik egin dugu. 

 

 


 


Oinarria izango den diademaren txanda iritsi da. Armiarma sare faltsua hartu eta nahiago dugun eran jarriko dugu diadema guztia estaltzen. Kola beroa erabiliko dugu sarea diademaren bi puntetan ondo itsasteko.




Orain, kola beroaren laguntzarekin begi guztiak armiarma sareanren gainetik itsatsiko ditugu banan bana, diadema guztitik.





Azkenik, eta gure diadema bukatzeko, armiarma sarearekin etortzen ziren armiarma parea itsatsi egin dizkiogu .

 

 


 


Eta honela badugu gure diadema "beldurgarria"egina. Orain jantzi aproposa bilatzea geratzen zaigu, eta Halloween festarako prest egongo gera.

Zuen gustukoa baldin bada, bat egin dezazuen animatzen zaituztegu.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!