Azkoin lepokoa








Kaixo berriro!!

Gaurkoan, lepoko desberdin eta original bat nola egin degun kontatuko dizuegu.
Guretzako edo opari gisa emateko egin daitekeena.
Umeekin egiteko aproposa heldu baten laguntza pixka batekin.
Oso erraza da eta  gauza gutxi behar dira, arratsalde euritsu hauetako batean egiteko aproposa.

Ikus dezagun erabiliko ditugun materialak.....










Azkoinak, hauek  gure lepokoaren elementu nagusia izango dira.
Azkazaletarako margoak. Etxean dauzkagunak edo gure gustuko koloretakoak
Lokarria, luzea, guk larruzko kordel puska bat erabili degu baina etxean daukagun edozein lokarri balioko digu.
Goraizak, lokarria mozteko, noski.
Kola beroa, guk hau erabili degu errazagoa egiten zaigulako, baina edozein itsasgarri sendo balioko du.


Goazen lepokoaren pausoz pausozkoarekin....










Lehenengo egingo deguna, azkoinak gure gustuko koloreekin margotzea izango da.
Bi aldeetatik margotu eta lehortzen utziko  ditugu.










Lehortu egin direnean, bata bestearekin itsatsiko ditugu, nahi degun forma osatuz.
Guk lau azkoin erabili ditugu, baina nahi aina erabili daiteke, gure gustuko forma eta tamaina emanez.









Lokarriaren txanda orain. Nahi degun luzeran moztuko degu, eta ondoren, lokarriaren punta bakoitza  azkoinez osatutako gure pieza ederraren alde bakoitzean korapilatuko degu.

Eta prest!! gure lepoko desberdin eta originala  lortu degu!!








Atsegin dezute ideia??
Ala izan bada, zuen bertsio propioa egiteko txanda orain!!

Hurrenarte!!!



Maiatzeko egutegia






Kaixo berriro!!!

Hementxe nago, ohiko eguna ez den honetan, datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzera.
Aste honetan opari doblea.

Maiatza loreen hilabetea dela eta ez dela nik badaezpada lorez jantzi egin det egutegia.
Ea zuen gustukoa dan....










Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.




http://bit.ly/2DwkElO




Hilabete honetan gainera, telefono mugikorrerako bertsioa egitera ere ausartu naiz, eta hementxe duzue hau ere....








Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu.....



http://bit.ly/2W4wbA7



Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue lasai, eta erabili.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!


Inprimatzeko orri-markagailuak







Kaixo berriro!!

Gaurko honetan sarrera motz batekin liburuaren egunerako oparitxo txiki bat zuekin partekatzera nator.

Oraingoan inprimatzeko orri-markagailu hauek diseinatu ditut eta zuen gustukoak izango direlakoan, hementxe dauzkazue inprimatzeko prest.

Hiru modelo desberdin aurkituko dituzue.
Batean ikus dezakezuen bezala, hizkuntza desberdinetan  irakurri hitza idatzi egin det eta besteak nire gustuko irudi batzuekin apaindu egin ditut.











Beti bezala hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero beste leiho bat ireki eta bertatik lasai askoan deskargatu ahal izango dezute. Nahi aina aldiz.




http://bit.ly/2VXGZQx



Nik paper lodian edo kartulina txurian inprimatzea gomendatzen dizuet.
Ah, oraingo honetan PDF formatuan dago, eta tamaina errealean inprimatu egin behar da.(bestela folioaren tamainakoa aterako zaizue).


Zuen gustukoa baldin bada, zuen sareetan konpartituko bazenute eskertuko nuke, horrela jende gehiagorengana iritsi dadin.

Orri markagailu hauek ere, eskuz eginak antolatzen duen udaberriko esteka festara eramaten ditut. Handik pasa euskaraz eskuz egindako lan gehiago ikustera.
Ba hau da dena gaurkoz.

Hurrenarte



Serpentinakin egindako Pazko arrautzak






Kaixo berriro!!

Gaurkoan iristear dauden aste santuko oporretan, umeekin egiteko eskulan erraz eta dotore bat ekartzen degu.

Guk  festetan, Gabonetan eta abar-etan erabiltzen ditugun serpentina guztiak jaso eta gorde egiten ditugu gehienetan, oraingo honetan bezala, beraiekin gauza politak sortu daitezkeelako.
Oraingo honetan  arrautza hauek sortu ditugu.
Gainera  DIYde todo un poco-ko Anna Llansak antolatzen duen #denetarikikasten esteka festarako gaia pazkoa denez, bertara eramateko aproposak direla ere bururatu zaigu .
Ea zuen gustukoak diran.

Apaingarri moduan erabili daitezken pazko arrautza hauek egiteko hauek izan dira erabili egin ditugun material sorta....







Serpentinak
Kola txuria
Pintzela.
Besterik ez.


Ikusi ditzagun orain arrautzak egiteko jarraitu ditugun pausoak...







Lehenengo, gure arrautza egiteko erabiliko degun arrautzaren koloreko serpentina hartu eta barrura kiribilduz biltzen joango gera zirkulu bat osatuz.
Serpentina tira batekin txikia geratzen denez, guk hiru erabili egin ditugu. Bata bestearekin lotzeko, pintzelarekin muturretan kola piskat eman eta bata bestearekin pegatu besterik ez da behar.









Nahi degun tamainako  zirkulua lortu egin degunean. Beste bat egingo degu. Bi beharko ditugu ta, arrautzaren bi erdi lortzeko.
Bi zirkulu berdin  ditugunean, barrura bultzatuko ditugu kontu handiz, gure arrautza erdiaren forma lortu arte.







Bi arrautz erdiak elkartzeko ordua iritsi da orain. Horretarako pintzelaz kolarekin busti eta bata bestearekin  elkartuko ditugu .
Pauso honetan,  umea txikia bada, gure laguntza beharko du.








Orain,bi aldeen lotura ondo pegatua gera dadin, elkartu egiten diren tokiaren gainean, kola gehiago jarri eta gainetik serpentina tira bat pegatuko degu.
Ondoren arrautza guztia kolaz margotuko degu ,  babesle moduan kapa bat sortuz.
Lehortu arte itxoingo degu eta, prest! arrautza egina.



Guk pare bat egin ditugu eta saskitxo txiki baten jarri ditugu, kabi baten barruan  egongo balira bezala.







Orain gure pazko arrautza hauek #denetarikikasten esteka festara eramango ditugu, bertatik pasa beste proposamen guztiak ikustera eta gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izan da guztia gaurkoz.


Hurrenarte!


Paketatze Polita: Pazko arrautzak biltzen







Kaixo berriro!!

Gaurkoan, hilabete honetako #PaketatzePolita-rako gure proposamena ekartzen degu.

Dakizuen bezala, Patypeando-ko Patryk antolatzen duen erronka dibertigarri honetan, Bildu beharreko zerbait proposatzen da eta  partaideak  paketatzeko era polit, original edo dibertigarri bat asmatu egin behar degu.

Hilabete honetan bildu behar genuena pazko arrautzak ziran eta hau izan da guri bururatu egin zaiguna, pazko untxiaren forma duen potoa.

Hauek erabili ditugun materialak...






Patata poto hutsa eta garbia.
Kartulina txuria
Seda papera, nahi degun koloretakoa. guk arrosa erabili degu.
Kola, arkatza errotulagailu pare bat eta goraizak.
Ah! Eta txokolatezko pazko arrautzak.







Lehenengo, potoa paperaren gainean jarri eta gorputzaren tamainako tira pare bat markatu eta moztu ditugu.







Bi paper tira hauek, bata bestearen gainean pegatu ditugu, nahiko gardenak direnez potoaren berezko marrazkiak ikusi ez daitezen.







Orain paper tira potoaren gorputzean pegatu egin degu. Guri bi buelta emateko eman digu.







Potoari buelta eman eta bere ahoaren tamainako zirkulu pare bat egin eta motu egin ditugu.
Hauek ere bata bestearen gainean pegatuz.







Zirkuluak ikusten dezuten bezala, taparen barruan pegatu egin ditugu , barruan dagoena ikus ez dadin.







Untxiaren itxura emateko, kartulina txurian belarriak eta hankatxoak marraztu eta moztu egin ditugu, eta forma berdina baina tamaina txikiagoko piezak, seda paperean ere egin ditugu.







Seda papera  kartulinaren gainean pegatu eta errotulagailuarekin errepasatu egin ditugu.
Belarriak eta hankatxoak, prest.







Orain, belarriak potoaren tapa gainean  eta hankatxuak potoaren behealdean pegatzeko garaia. Untxia forma hartzen hasi zaigu.







Errotulagailuak hartu eta aurpegitxoa marraztuko diogu.
Eta nahi izan ezkero (guk ala egin degu), seda paperarekin bolatxo bat egin eta ipurdiaren atzeko aldean pegatuz isatsa egingo diogu.







Sobratu egin zaigun seda paperarekin tira txiki fin batzuk egin ditugu potoaren barruan arrautzak sartzerakoan ez dezaten dantza egin eta babestuagoak egon daitezen.
Azkenik arrautzak barruan sartu, tapa jarri eta prest!!







Badauzkagu gure pazko arrautzak , Pazko untxi atsegin honen barruan ondo gordeta.

Orain Untxia hartu eta #PaketatzePolita- n parte hartzera daramagu.
Handik pasa beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea zuen gustukoa bada bozka ezazue gure alde!.

Besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!


Kartulinaz egindako arrosa girnalda








Kaixo berriro!!

Gaurkoan umeekin egiteko eskulan erraz eta dotore bat ekartzen dizuet. Udaberria bertan degunez edozein txokoa lorez janzteko aproposa dena.

Gure txoko honetatik maiz zabiltzatenak badakizue nik, eskolako jantoki batean lan egiten dudala, eta gure eskolako ikasleekin jangela apaintzeko lan asko egiten ditudala.
Eta arrosa girnalda hau, gure eskolako jantokia apaintzeko egin degunetako bat da.

Gaurko irudietan agertzen diren esku guztiak, eskolako umeenak dira. Eskerrik asko hemendik guztiei gaurko post hau prestatzen laguntzeagatik.


Goazen ba gure girnalda egiteko erabili ditugun materialak ikustera...








Koloretako kartulina. Din A4 tamainakoak
Barrako kola.
Goraizeak.
Boligrafoa edo arkatza.


 Goazen orain pausoz-pausozkoarekin...








Lehenengo kartulina berdea hartu, eta lehenengo karratu bat egingo degu. Bertan zirkulua marraztu eta moztuko degu.








Behin zirkulua daukagunean, bertan espiral bat egingo degu, iruditan ikusten degun bezala.Horrela gure girnaldaren oinarria prest izango degu.








Hostoen txanda da orain. Karratua egin eta gero gelditu zaigun kartulina puska aprobetxatuz, hostoak marraztu eta moztuko ditugu.






Arrosen txanda oraingoan. Hauek ere erraz erraz egingo ditugu.
Horretarako kartulinetan zirkulu txikiak marraztuko ditugu, eta hauek oinarriarekin egin degun bezala,espiraletan moztuko ditugu,











Espiral txiki hauek hartu, eta barrura kiribilduko ditugu, bukaeran ipurdia barrako kola erabiliaz pegatuz. (arrosa asko egin ondoren konturatu ginan, errazagoa zela espiral guztia kolaz busti, hobeto pegatuak geratzeko)
Goiko irudietan argiago ikus dezakezue nola osatu egin ditugun arrosak.









Espiral berde bakoitzeko dozena erdi arrosa egin behar dira gutxi gora behera, eta arrosa bakoitzeko hosto bat edo bi, gure gustuen arabera.
Behin osagarri guztiak prest ditugunean, girnalda osatuko degu...







Barrako kola erabiliaz, lehenengo hostoak pegatuko ditugu gure espiral berde handian.
Behin ondo pegatu direnean hostoen gainean gure arrosa  txikiak pegatuko ditugu kontu handiz.
Horrela espiral guztian, egindako hosto eta arrosa guztiak jarri ditugun arte.









Eta prest. Badugu gure girnalda egina. Orain zintzilikatzea beterik ez zaigu falta.
Guk hauek, esan dizuegun bezala, gure eskolako jatokiko pareta asko apaintzen ditugu honezkero.



Besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!