Ekainak 2020-rako egutegia







Kaixo berriro!!


Hilabete bukaera guztietan bezalaxe, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera etortzen naiz gaur.

Aurtengo guztiak bezala, txuri beltzean egina dago. Inprimatzeko errazagoa izan dadin, eta nahi izan ezkero zuen gustura koloreztatu dezazuen.

Hemen azpiko argazkian ikus dezakezue nola geratzen den. Eta badakizue zuen gustukoa bada, argazkiaren azpian dagoen deskarga botoian klikatuz zuena izango da.











Beti bezala JEPG formatuan dago, zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.
Gogoratu: hemen azpiko deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik lasai askoan nahi aina bider deskarga dezakezue.





https://bit.ly/3gtEJem






Azken aldian bezala, mugikorrerako bertsioa ere egiten animatu naiz. Ikusi:










Honekin ere berdin, azpiko deskarga botoian klikatu eta prest! zuena izango da.




https://bit.ly/2XydF5d 





Zuen gustukoak badira eta zuen sareetan konpartitzen badituzue, asko poztuko gera.


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!








Kortxoekin egindako sukaldeko lanabesen potoa






Kaixo berriro!


Gaurkoan, aspaldi internetetik ikusitako sukaldeko lanabesak eskura edukitzeko ontzi edo poto baten gure bertsioa nola egin dugun kontatuko dizuegu.
Ideia polita eta azkar egiten den horietako bat da, baina behar aina kortxo lortu arte egiteko zain genuena.
Azkenean ,lagun batzuei esker,behar genituen kortxo pila elkartu egin ditugu eta potoa egitera animatu gera.


Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:












Lata bat, gure potoaren oinarria izango dena.
Kortxoak. Asko. Lata osorik estaltzeko aina.
Kola beroa pistola eta guzti.





Goazen benetan erraza izan den pausoz pausozkoarekin:










Lehenengo, ditugun kortxoen artean gure lanari egokitzen zaizkionak aukeratu egingo ditugu.
Behin aukeratu egin ditugunean, banan bana eta kola beroaren laguntzaz lataren inguruan pegatzen joango gera.










Lehenengo bueltan kortxoak latari pegatuko dizkiogu zuzenean. Ondorengoetan, bai latari eta baita azpian daukan kortxoari pegatuko dizkiogu.










Buelta batetik bestera  eta irudietan ikusten duzuen bezala,  bi kortxo elkartzen diren puntuen gainean  kortxo bakarra jartzen pegatzen joango gera.
Horrela lata guztia estali arte edo guk nahi dugun altuera lortu arte.










Prest, bukatu egin dugu gure potoa.
Orain gure sukaldeko lanabesak sartzea besterik ez zaigu geratzen.







Erraza, ezta?.  Gurea honezkero gure sukaldean daukagu.


Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


Egurrezko pintzekin egindako saskitxoa







Kaixo berriro!



Gaurkoan ordena mantentzen lagunduko digun saskitxo bat egurrezko pintzekin  nola egin dugun kontatuko dizuegu.
Guk etxekoen mugikorren kargadoreak antolatuak eta jasoak edukitzeko egin dugu. Baina zuek nahi duzuena gordetzeko erabil dezakezue.
Beti bezala etxetik dauzkagun gauzekin eta birziklatuz egingo duguna.
Eta etxeko txikiek oso laguntza gutxirekin egiteko aproposa.


Ikusi ditzagun erabili ditugun material sorta:










Kartoizko arrautza ontziak. Dozena erdiko bi.
Egurrezko pintzak, dozena pare bat gutxi gora behera.
Baieta zahar bat.
Errotulagailu permanente bat.
Goraizak
Kola txuria



Behin materialak bildu ditugunean, ba goaz pausoz-pausozkoarekin:











Hasteko arrautza ontziak hartu eta hauen tapak moztuko ditugu. Hauetako bat gure saskiaren oinarria izango bai da. Bigarrenari ipurdia moztu eta gordeko dugu.










Moztu dugun kartoizko taparen ipurdia hartu eta baietaren gainean jarriko dugu. Ingurua bertan markatu eta moztuko dugu orain.












Kolarekin lagunduta, moztuta daukagun kartoizko ipurdia, osorik daukagun taparen azpian,  margotutako aldeak bata bestearen kontra, pegatuko ditugu.
Eta baieta puskarekin, barruko aldean, gauza bera egingo dugu.
Badaukagu bukatua gure saskiaren oinarria.












Pintzen txanda orain.
Errotulagailu permanentea hartu eta gure gustuko irudiak egingo dizkiegu alde bakarrean.
Guk marrak eta puntutxoak egin dizkiegu, baina hau, beti esaten dizuedan bezala, bakoitzaren gustuen arabera egin dezakezue.













Pintza guztiak margotuak edo koloreztatuak dauzkagunean, saskia osatzeko erabiliko ditugu.
Banan bana gure kartoizko oinarrian inguruan jarriko ditugu irudietan ikusten duzuen bezalaxe.
Prest. Ba dugu gure saskitxoa bukatua.















Orain barruan  mugikorretako kargadoreak sartu eta bertan txukun jasoak edukiko ditugula espero dut.




Eta lan honekin, Diy de todo un poco blogaren #denetarikikasten erronkaren bostgarren urteurrena ospatzera nijoa.
Egun berezi hau ospatzeko ordena mantentzeko lanaren bat eskatzen bai du Annak .
Handik pasatzera gonbidatzen zaituztet, festa hau ospatzera elkartu egin garen lagun guztien lanak ikustera.



Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!






Betiko jolasak: bikote mikote







Kaixo berriro!!



Gaurkoan Betiko jolasak  sailaren beste atal bat aurkeztera nator.
Oraingo honetan, bikote-mikote bat etxeko txikiekin prestatzera gonbidatu nahi zaituztet.
Birziklatzen eta koloreztatzen arratsalde pasa polit bat pasatzeko aproposa eta gero jolas ordu asko emango diguna.

Etxean ziur edukiko duzuen materialekin egingo dugu, ikusi:










Kartoizko kutxak. Guk izozkienak erabili ditugu, baina gaileta, zereal edo antzekoak erabili daitezke. Zuen etxean dauzkazutenak, alegia.
Koloreztatzeko irudiak. Zuek nahi dituzuenak. Zuek marraztutakoak ala nonbaitetik hartutakoak.
Guk erabilitako hauek atsegin badituzue, beherago deskarga botoi bat utziko dizuegu deskarga ditzazuen.
Margoak, goraizak, kola.


Behin materialak dauzkagula, hastera goaz:










Erabiliko ditugun irudiak aukeratu egin behar ditugu lehenengo. Irudi bakoitzetik bi ale, eta karratu baten barruan marraztuko ditugu.
Guk erabilitakoak deskargatzeko aukera ere daukazue. Deskarga botoia beherago utzi dizuegu.
Irudiak koloreztatu eta ebakiko ditugu.











Kutxak hartu eta alde zapal eta handienak moztu. Hauek  gure irudien euskarri moduan erabiliko bai ditugu .











Esandakoa, irudiak banan bana kartoietan pegatuko ditugu, kanpoko aldetik. Barruko alde garbia gure jokoaren atzeko aldea izan dadin.











Ondo pegatuak daudenean, berriro goraizak hartu, eta moztu egingo ditugu.
Denak prest ditugunean, margoekin atzeko aldean jokoaren izena idatzi edo gure gustura koloreztatu. Hori bai. Atzealde hau, pieza guztietan berdina izan behar du.











Bukatu dugu. Orain pieza guztiak hartu, ondo nahasi eta buruz behera mahaiaren gainean jarri eta banan bana txandak bi pieza altxatuz, bikoteak osatzera jolastuko gera.

Erraza, ezta?. Orain zuen txanda.


Ahaztu gabe, hauek dira guk egindako irudiak, begira:








Atsegin dituzuela, ba hemen azpiko deskarga botoian klikatuz zuenak izango dira.
PDF formatuan daude, inprimatzeko prest.




https://bit.ly/3btfTrw





Ba hau izan da dena gaurkoz.

Asko zaindu!

Hurren arte!







Txorientzako ganbela tetrabrik bat birziklatuz







Kaixo berriro!



Gaurko honetan, txikiekin egiteko birziklai lan polit bat ekartzen dizuegu.

Gure etxeko lehio edo balkoietan jartzeko txorientzako ganbela bat  egingo dugu erabilitako tetrabrik bat erabiliz.

Erraz egiten den lan bat da, eta umeekin birziklaia eta naturarekiko maitasuna lantzeko aproposa iruditzen zaiguna.

Ikus ditzagun zeintzuk diren erabili ditugun material sorta:











Tetrabrik-a. Barrutik ondo garbituta.
Erregela, arkatza eta goraizak.
Margoa. Bakoitzaren gustuen arabera. Kolore bakarra edo kolore desberdin asko .
Pintzela.
Makiltxoa. Izozki batena edo eskulanetarako erabiltzen den horietako bat.




Lanarekin hastera goaz:










Tetabrika hartu, eta aurreko aldean, arkatza eta erregelaren laguntzarekin leiho handi bat markatuko dugu.  Guk alboetan zentimetro bat markatu dugu, eta goikaldean eta behealdean bi zentimetro.










Kontu handiz eta goraizen laguntzarekin, markatu degun lehio handi hori moztuko degu.
Guk pauso hau alde bakarrean egin dugu, leiho bakar bat eginez, gure leihoan haize handia ematen duelako eta gainbelak babes gehio eman dezan.
Ala ere zuek brikari leiho gehiago egin nahi badiozue egin iezaiozue lasai askoan.










Makiltxoa erdibitu, lehioaren azpian mozketa txiki bat egin, makiltxoari kola apur bat eman eta mozketaren barruan sartuko dugu.
Leiho gehiago egin badizkiogu , guztien azpian makilatxo puska bana jarriko dizkiogu.











Kolorearen garaia iritsi da. Guk urdinez margotu egin dugu, genuen kolorea delako. Baina kolore desberdinak erabili daitezke, edo kolore bakarra, edo nahi dugun eran margotu daiteke. Bakoitzaren gustuen arabera edo etxean daukaguna erabiliz.











Eta behin margoa lehortu egin denean gure leiho edo balkoian ipintzeko prest izango dugu, barruan haziak edo txori janaria sartu ondoren.
Guk, gurea honezkero leihoan jarri egin dugu.
Animatu zuek ere, zuena egitera!


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!




Eskuko poltsa zumezko mahai-zapi bat erabiliz







Kaixo berriro!


Gaurkoan, La tienda del Botón-ek bidalitako botoiekin egindako hirugarren lana zuekin partekatzera nator.

Aspaldi pentsatuta neukan eskuko poltsa bat egin behar nuela, eta zumezko mahai-zapi polit bat erosita neukan horretarako, baina,  zerbait falta zitzaidalakoan ez nitzan egitera animatzen.

Erronkarako botoi hauek iristean, argi ikusi nuen, adar botoietako bat gorrde egin behar nuela nire eskuko poltsa behingoz egiteko. Hau bai zan falta zitzaidan pieza.

Pentsatu eta egin. Egia esan oso azkar egiten den lana da, eta ordutxo baten gutxi gora behera bukatua nuen nire eskuko poltsa berria.


Ikusi ditzagun behar izan ditudan material guztiak:










Zumezko mahai-zapia.
Adar botoia.
Goma elastikoa. Nik koleta jasotzeko erabiltzen den horietako bat erabili egin dut.
Haria, orratza eta goraizak.




Goazen orain pausoz pausozkoarekin:










Lehenengo egin dudana, mahai zapia hirutan tolestu, nire gustuko tamainako poltsa lortzeko.
Gorputza izango dena osatzeko bi alde, eta hirugarren bat, goiko solapa edo tapa egiteko, alegia.











Orain josketa momentua. Lehenengo gorputzaren albo bat josiko dugu. Josketa lanak errazagoak izan daitezen haria mahai-zapiaren azpilduratik pasako dugu.










Ondoren, beste alboarekin gauza bera egingo dugu. Eta horrela momentu batean eskuko-poltsaren gorputza bukatua izango dugu.










Orain botoiaren txanda iritsi da. Pentsatuko zenuten bezala, poltsa ixteko erabiliko dugu, nahiz eta apaingarri bezala ere funtzionatzen duen.
Goiko solaparen erdian gutxi gora behera jarri, eta bertan josiko dugu.










Gomaren txanda iritxi da. Botoiaren gainetik pasako degu eta poltsaren azpiko aldean dagokion puntuan jarri eta josiko degu.
Nik goma, erdiko bi puntuetatik josi eta osoa utzi dut, gero doblean erabiliko bai dut poltsa ixteko.









Bukatu dugu. Orain poltsa gure gauzekin bete eta ahal dugunean kalera irten eta erabili besterik ez zaigu geratzen.







Ba hauxe izan da nire hirugarren proiektua #yomequedoencasaconlatiendadelboton erronkarako. Espero dut zuen gustukoa izango dela.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!