Makramezko giltzaria







Kaixo berriro!!

Gaurko honetan, beste lan errez eta modako bat ekartzen degu

Azken aldi honetan, berriro ere makramezko lanak ikusten dira edonon. soka, lokarri edo eta ariekin egiten den teknika polita da.

Korapiloak egitean datza asuntoa, eta badaude korapilo erraz eta konplikatuak teknika honetan.
Gu oraingoan, oso korapilo basiko eta errazak erabili ditugu giltzari hau sortzeko.
Txikiek makramearekin animatzeko aproposa dela iruditu egin zait.

 hauek dira erabili ditugun materialak:











Lokarriak,  edozein kordel mota erabili daiteke, baina gu txikiak geratu zaizkigun zapatila batzuen lokarriak erabili egin ditugu.
Zirrindola. bertan giltzak jartzeko
Goraizak, soberan daukagun lokarria mozteko.


Denak erraz lortu edo eduki ditzakegunak.
Goazen orain pausoz pausozkoarekin:












Lehenengo, lokarri bat hartu eta erditik tolestuko degu. Behin tolestua dagoenean, zirrindolaren barrutik sartuko degu irudian ikusten den bezala. Ondoren, lokarriaren bi puntak zirrindolaren barruan sartu degun lokarriaren barrutik sartu eta tira eginez lotuko ditugu zirrindolan,  Bigarren lokarriarekin gauza bera egingo degu.
Azalpena piskat korapilatsua gelditu den arren, irudietan argi ikus dezakezue nola egiten dan,











Lau soka mutur dauzkagu orain zirrindolatik zintzilik. Kanpo aldeko biekin  erdiko bien inguruan egingo degu lan.
Esan bezala kanpoko eskuineko soka muturra hartuko degu eta irudietan ikusten den bezala erdiko bi lokarrien gainetik tolestuko degu arku bat lortuz.
Orain ezker aldeko soka muturra hartu eta erdiko bi lokarrien azpitik pasako degu eta eskubiko lokarriaren arkuaren barrutik pasa.
Kontu handiz bi lokarrietatik tira eginez lehengo korapiloa egina izango degu.











Orain gauza bera egingo degu, baina ezkerreko soka muturrarekin hasiko gera.
Txandaka alde batetik eta bestetik, eskuin-ezker, korapiloak egiten joango gera, nahi degun luzerako lana lortu arte.











Nahi degun luzera lortu degunean, lokarriak binaka banatu eta alde bakoitzean korapilo arrunt bat egingo degu, eta soberan dauzkagun lokarri muturrak moztu egingo ditugu kontu handiz.
Nahi izan ezkero orain gelditzen diren puntak txiskero batekin erre egin daitezke ondo itsatsiak gera daitezen. Guk kasu honetan ez degu egin.











Prest. giltzaria bukatu egin degu. Orain dotore eraman nahi ditugun giltzak bertan sartu eta erabili besterik ez zaigu geratzen.

Ba hau izan da gure makramezko lehenengo lana. Atsegin izan baduzue anima zaitezte zuena egiten!

Hurren arte:



Abuztuko egutegia







Kaixo berriro!!

Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.

Abuztuko egutegia oraingoan, udako kutsua dakar, eguzkia eta guardasola bertan dituela.

  Ea  hau ere zuen gustukoa den.









Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.





http://bit.ly/2LIIS2d




  Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue :









 Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu...




http://bit.ly/2Ml9BkL 



 Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue eta lasai erabili.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!





Paketatze Polita: Xaboiak biltzen







Kaixo berriro!!

Uda  honetan nahi baino gutxiagotan ari naiz hemendik pasatzen, baina badaude galezinak diren zitak. Hauetako bat, hilabetero Patypeando-k antolatzen duen #paketatzepolita erronka da.

Oraingo honetan, joan dan hilabeteko irabazlea izanik, neronek jarritako objektua bilduko degu parte hartzaileak.
Niri otu zitzaidana xaboiak izan ziran, eta hau da gure proposamena, ea zuen gustukoa den.


Beti bezala etxetik daukagun materiala erabiliaz sortu degu gure paketatzea, ikusi :











Laberako papera
Liburu zahar baten orrialde pare bat
Zelo pixkat
Goraizeak
Haria.


Goazen ba, pausoz-pausozkoarekin orain:









Labeko papera hartu eta gure xaboia biltzeko beharko degun tamainako puska moztu eta esan bezala gure xaboia bilduko degu bertan.









Orrialde zaharrekin tira batzuk egin eta bata bestearekin itsatsiko ditugu, paketetxoa inguratzeko behar degun luzera lortu arte.









Paketetxoari orrialde zaharreko tira inguruan jarri eta zeloarekin itsatsita degunean. Hariarekin lokarritxo bat egingo degu.
Haria moztu eta paketea lotuko degu gurutze moduko bat eginez.









Prest!. Baditugu gure xaboiak polit bilduak!

Orain gure paketetxoak hartu eta Patypeandora goaz #paketatzepolita erronkan parte hartzera.
Handik pasa proposamen guztiak ikusteko eta gurea gustukoa baduzue, gure alde bozkatzera.

Besterik ez gaurkoz.


Hurren arte!