umeentzako eskulanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
umeentzako eskulanak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Udaberriko orri-markagailuak

 



Kaixo berriro!

Aspaldi hemendik eskulanik publikatu gabe, eta gaurkoan denbora pixka bat izan dugu eta eskolan egindako udaberriko markagailu batzuk nola egin ditugun kontatzera animatu gara.

Oso lan erreza da, denbora gutxian egiten dena, eta udaberri honetan izaten ari garen egun euritsu hauetako batean egiteko ideia polita iruditzen zaigu.

Materialak azpiko irudian ikusiko duzuen bezala, denok etxean ditugun horietakoak dira.





Kartulina puska bat. Edozein koloretakoa balio du. Papera edo kartoi puska bat ere erabil dezakegu.

Kola barra. 

Goraizak.

Errotulagailuak, edo edozein motako margoak, hau beti bakoitzaren gustura.

Marrazkiak, kasu honetan loreak eta tximeletak. Guk hauek eskolan inprimatuak genituen beste lan batekoak dira, baina eskuz ere marraztu daitezke eta gero koloreztatu.


Hasi gaitezen, orain lanean.

Lehenengo egingo duguna, loreak eta tximeletak marraztu eta koloreztatzea izango da. Gure gustura bukatuak daudenean, hauek moztu egingo ditugu.

 




Orain kartulina edo kartoiarekin egingo dugu lan.

Lore edo Tximeleta bakoitzeko kartulina tira luze bat moztuko dugu. Hauek erditik tolestu eta kolarekin pegatuko dugu, goialdean solapatxo bat utziz 






Azkeneko pausora iristen ari gera.

Koloreztatu ditugun lore eta tximeletak erditik moztuko ditugu eta kartulina tiren solapatxoetan pegatzea besterik ez zaigu geratzen.

 

 


 

Prest!, bukatu dugu gure udaberriko  orri-markagailua

Gure liburuen artean jarri eta gure liburutegiak udaberriz apainduta izango ditugu, eta liburu edo ipuinen bat irakurtzean, zein orrialdetan goazen jakiteko ere balioko digu.

Guk eskolako liburu apalategi batean ipini ditugu honezkero!

 

 


 


Hau ba gure gaurko ideia. Atsegin izango duzuelakoan gaude, eta zuen bertsio propioak egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!



Zuhaitz hostoekin egindako apaingarriak

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan uda honetan izaten ari garen eguraldi eroa dela eta, etxean edo toki itxietan pasatzen ari garen denbora arinago izan dadin, eskulan erraz bat ekartzen dizuegu.

Egia esan , guk lan hau eta bere argazkiak, eskolako azken egunetan egin genuen, eta uda honetarako aproposa iruditu zaigu.

Oraingo honetan zuhaitz hosto eroriak biltzeko ibilalditxo bat egin , eta ondoren arratsalde pasa bat hauekin apaingarriak egitera gonbidatzen zaituztegu.

 

Hauek guk erabili egin ditugun materialak.

 


 


Hostoak, noski. Guk eskola ondoan dauden magnolioen hosto eroriak bildu genituen.

Argizarizko margoak.Hauek Manley klasikoak dira.

Kola txuria eta pintzela.

Koloretako artileak eta goraizak.

Eta naiz eta argazkian agertu ez,  egur puska handi bat.



Lehenengo egingo duguna, hostoak biltzea izango da. Txango bat antolatu dezakegu hostoak biltzeko, edo auzotik buelta bat ematen , edo parkerako bidean aurkitu ditzakegun hosto eroriak bildu ditzakegu.





Behin gure hostoak dauzkagunean, hauek apaintzeko ordua iritxi da.

Argizariak hartu eta gure gustuko diseinuak egingo dizkiogu. Kolorez beteko ditugu hostoak.

 

 


 


Behin margotu egin ditugunean, nahi izan ezkero koloreko artileekin apaingarriak egin eta ipiniko dizkiogu.


 

 

Gure gustura apainduta daudenean, kola txuria hartu eta pintzelarekin hostoaren gainean emango diogu kapa eder bat. Horrela gure lana babestuko dugu.

Kola ondo lehortu arte itxarongo dugu. Eguzkitan utzi ezkero segituan lehortuko da.

 

 


 


Kola ondo lehortu denean, berez, lana bukatu egin dugu. Orain zein txoko apainduko dugun erabakitzea besterik ez zaigu falta.

Guk egur puska lodi batean zintzilikatu egin ditugu, eta jangelako paretan jarri. 

Politak, ezta?!. Guri asko gustatu egin zaizkigu.

Zuen bertsioak egitera animatzen zaituztegu. 

hau ba dena gaurkoz.

Hurren arte!



Freskagarri lata batekin egindako belarritakoak

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude uda honetako lehenengo birziklapen lanarekin. Oraingo honetan gauden garairako oso aproposak diren belarritako batzuk, freskagarri lata bat birziklatuz nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Lan hau, heldu batekin lagunduta egingo dugu artista oso txikia baldin bada. Artista ertaina baldin bada berak bakarrik egin dezaken lana da.

Hasteko erabili egin ditugun materialak zeintzuk diren kontatuko dizuegu:




Freskagarri baten lata bat. Hustua eta garbia, noski.

Goraizak

Arkatza

Orratz bat

Allikate txiki bat

Belarritako oinarri parea

Anila parea.



Materialak lortu egin dugunean, lanean hasiko gara.




Lehenengo egingo duguna lata moztea izango da. Goraiza batekin egin dezakegun lana da ,hori bai kontu handiarekin egingo duguna.

Burua eta ipurdia kenduko diogu lehenengo, bigarren goitik behera moztu xafla bat lortzeko. Hasieran nahiko irregularra aterako zaigu, beraz iskin guztiak errepasatuko ditugu zuzenak utziz.

Irudietan hobeto azalduta duzue lehenengo pauso hau, ikus dezakezuenez.




Behin latazko xafla lortu egin dugunean, gure belarritakoak diseinatzeko garaia iritsi da. Gure gustuko forma xaflan gainean marraztuko dugu arkatzez, eta ondoren moztuko dugu.

Gure kasuan bi karratu luze marraztu eta moztu ditugu lataren koloredun aldean, diseinuaren oinarri gisa. Ondoren izkinak borobildu ditugu lata  ziztatu ez dezan.



Koloredun zatiaren gainean jartzeko, kolorerik gabeko aldetik beste bi pieza txiki marraztu eta moztu ditugu. Hauei ere izkinak borobildu dizkiogu.




Orain eta belarritakoak muntatzen hasteko, moztu ditugun lau piezari goialdean eta erdian gutxi gora behera zulotxo bat egingo dizkiogu orratz batekin lagunduta.




Alikatea hartzeko momentua. Alikatearekin anila ireki eta bertan bi lata pieza sartuko ditugu, gure kasuan koloreduna azpian eta kolorerik gabekoa gainean jartzea erabaki dugu, eta orden horretan sartu ditugu anilaren barruan. Ondoren belarritako oinarria sartu eta azkenik eta berriro ere alikatea erabiliz anila itxiko dugu.




Baditugu erabiltzeko prest gure belarritako berriak. Moda osagarri polit eta ekologikoa!

Orain zuen bertsio propioa egitera animatzen zaituztegu. 

Hurren arte!



Fruta eta barazkien domino inprimagarria


 

 

Kaixo berriro! 

Gaurkoan iritsi diren aste santuko oporretarako jolas inprimagarri bat zuekin partekatzera gatoz.

Betiko dominoaren bertsio desberdin bat prestatu dugu oraingoan, fruta eta barazki dibertigarriak jarri dizkiogu etxeko txikienak ere jolas ahal izateko.

Bertsio pertsonalizatu hau, eskolako ikasleekin probatu dugu eta oso gustura ibili direnez, hemen blogean zuekin partekatzea bururatu egin zaigu.

Gaurko post-aren irudietan eskolako ikasleekin dominoa prestatu dugun egunekoak dira, beraz,aldez aurretik beraiei eskerrak eman nahi diegu .

Goazen erabili ditugun material sorta aurkeztera:

 

 


 


 Gure domino inprimagarria. Beherago deskarga botoia utziko dugu bertatik inprimagarria deskarga dezazuen.

Margoak, edo errotulagailuak....kolorea emateko nahiago duzuena

Kartulina edo kartoi fina, dominoari gorputz piskat eman diezaion.

Kola eta goraizak.

 

Hasi gaitezen dominoa prestatzen:




Behin dominoa inprimatu egin dugunean (deskarga botoia beherago dago), gure gustura koloreztatuko dugu. Fruta eta barazki bakoitzari,pieza desberdinetan kolore berdina emango diogu.





Kolorea eman eta gero, kartulina edo kartoian pegatuko dugu, eta bukatzeko pieza guztiak moztuko ditugu kontu handiz.





Orain dominoa erabiltzen hasi eta partidak jolastea besterik ez zaigu geratzen.

Gustuko duzuela gure dominoa eta zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoi honetan klikatuz zuena izango da.




Oraingo honetan pdf formatuan dago, Beraz zuzenean inprimatu dezakezue.

Bukatu baino lehen gure eskolan eskulanen txokora egunero hurbiltzen diren ikasle taldeari eskerrak eman nahi diegu berriro ere, post honetako argazkietan parte hartu dutelako.

Hau da guztia gaurkoz.

Hurren arte!



Poltsikozko jostotzarra

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan beste birziklapen lan bat zuekin partekatzera gatoz. Badakizue #birziklatuzsortzen leloa praktikatzea asko atsegin dugula.

Oraingo honetan, paper hezea edo txikientzako toallatxo bustien paketeak dakartzaten tapak erabiliko ditugu poltsikozko jostotzar txiki bat egiteko.

Egia da, guk, ez ditugula holakoak asko erabiltzen, baina gure ingurukoek horrelako gauzak dauzkatenean, askotan, guri ematen dizkigute beste erabilpen bat emango diogula dakitelako.Horrela birziklapenerako material asko pilatzen dugu. Eta hortik ateratzen dira blog honetarako lan gehientsuak.

Baina berriketak alde batera utzi, eta hasiko gara lanean. Hemen azpian erabili ditugun material sorta daukazue.






Plastikozko tapak. Aurrerago kontatu dizuegun bezala, toallatxo hezeak dakartzaten horietako bi erabiliko ditugu.

Kartoi puska bat. Gurea txokolate tableta baten bilgarriaren puska bat.

Washi tapea. 

Kola. Oraingo honetan itsasgarri unibertsala erabili dugu.

Arkatza eta goraizak.

Eta azkenik barruan sartzeko nahi ditugun josketa anabasak: hariak, orratza, botoitxoak....


Behin materialak eskuratu ditugunean, lanean hasiko gara.






Lehenengo pausua, behin tapak garbiak ditugula, bata bestearekin itsastea izango da.

Kola unibertsala erabili dugu guk oraingoan, baino nahi izan ezkero kola beroa ere erabili daiteke.

Gure jostotzar birziklatua, berez, egina dugu. Orain gure gustura apaintzea besterik ez zaigu falta.






Apaintzen hasi baino lehen, nahi izan ezkero, tapak dakartzan marrazkia eta letrak azetona erabiliaz kendu daitezke. Guk oraingoan gainetik apaintzea erabaki dugu, erabili ditugun washiak nahiko opakoak direlako.

Ba horixe, washi tapea hartu eta gure gustuen arabera jostotzarra apaintzen joango gara bi aldeetatik.





Azkenik, barruan sartuko ditugun anabasak antolatzeko erabiliko dugun kartoia jostotzarraren barruko neurrira moztu, eta bertan hariak, orratzak eta abar ipini eta ondoren barruan sartuko ditugu.





 

Tapa ondo itxi eta gure poltsan edo motxilan larrialdi batean erabiltzeko gure jostotzar txikia eramateko prest dugu.





Orain gure jostotzarra hartu eta #reciclaycreadiy erronkara goaz. Pasa zaitezte handik birzilatuz sortzen aurkezten dituzten lan guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da gaurkoz guztia. Espero dugu atsegin izan duzuela eta zuen bertsio propioa egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!