Halloween-eko apaingarriak: momia lanparatxoa

 





Kaixo berriro!


Gaurko honetan, halloween garaiko apaingarri gisa prestatu dugun momia lanparatxoa nola egin dugun kontatzera gatoz.

Beti bezala , etxeko txikiek egiteko aproposa eta  etxetik dauzkagun gauzekin erraz egingo duguna.

Hauek erabili ditugun material sorta:








Kristalezko ontzi bat.

Paperezko zapiak. Pare bat. edo komuneko papera, daukazuena.

Kartulina beltz puska bat.

Zelo, goraizak eta rotu bat.

Led argiak. Guk hauek bazar batean erosi ditugu, pila pare batekin funtzionatzen dute. Led kandelatxo bat ere balioko luke.

 

 

 Goazen pausoz pausozkoarekin:

 

 


 


Lehenengo egingo duguna, paper zapiak tiratan moztea izango da. Eta ondoren zeloaren laguntzaz tira guztiak elkartu eta tira luze bat osatuko dugu.





Orain, paperezko tira luzea hartu eta kristalezko ontziaren inguruan biltzen joango gera. Paperarekin momia baten itxura emanez. Hasierako eta bukaerako muturrak kristalezko ontzian zeloarekin itsatsiko dugu.

 

 


 


Kartulinaren txanda iritsi da. Bertan eta errotulagailuarekin begiak marraztuko ditugu. Goraizekin moztu eta gure momiari jarriko dizkiogu paper tiren  artean sartuz.

 

 


 

Azkenik, led argiak ontziaren barruan sartu, piztu eta ontziaren tapa ondo itxiz, taparen gainean ontzia zutik jarriaz gure momia lanpara bukatu dugu! 





Txoko ilunak argiztatzeko prest dugu gure momia lanparatxoa .

Erraza, ezta? Ba, zuen gustukoa baldin bada, badakizue,anima zaitezte eta zuena prestatu.

 

Besterik ez gaurkoz

Hurren arte!



Udazken kutsuko Paketatze Polita

 






Kaixo berriro!

Gaurkoan hilabete guztietako gure zita finkoa den #paketatzepolita erronkarako gure proposamena zuekin partekatzera gatoz.

Patypeando blogak antolatzen duen erronka honetan, honezkero dakizuen bezala, gai edo material zehatz bati lotutako paketatzeak prestatu egin behar ditugu  parte hartzaileak.

Hilabete honetan, udazken kutsuko paketatze politak eskatu egin dizkigu Patrik . Eta hau da guri bururatu egin zaiguna.

Beti bezala, gure paketatzea, etxean dauzkagun gauzak erabiltzen eta birziklatzen sortzen saiatu gera. 

Hauek oraingoan erabili ditugun materialak:

 

 


 


Esne brick bat. Barrutik ondo garbitu egin duguna.

Egurrezko pintza bat.

Washi tapea.

Errotulagailu beltza.

Arkatza eta margoak.

Goraizak.




Goazen orain pausoz-pausozkoarekin:






Lehenengo egin behar duguna, eta materialen deskribapenean esan dizuegun bezala, brick-a barrutik ondo garbitzea izango da.

Brick-a garbia dagoenean, zuritu egingo dugu, hau da, azala kendu egingo diogu. Kanpoko papera elkartzen den tokitik  hatzekin tira eginez  erraz egiten da.






Behin brick-a zurituta dugunean, goiko partea moztu egingo diogu irikitzeko eta gure gustuko neurria lortzeko. Ondoren tolestu eta zapalduko dugu.






 Paketea udazkenez janzteko momentua orain. Arkatzarekin gure gustuko marrazkia egingo dugu brick-aren gainean.  Marrazkia egin ondoren errotulagailu beltzaz errepasatu eta margoekin koloreztatuko dugu. Guk zuhaitzetatik eroritako hosto batzuk egin ditugu eta gaztaina pare bat ere jarri dizkiogu.






 

Washi tapearen momentua da hurrengoa. Egurrezko pintza washi tapearekin apainduko dugu. Hemen ere, beti bezala, bakoitzaren gustuen arabera .

Brick-aren atzeko partean geratu zaigun  marka itsusia estaltzeko ere erabiliko dugu washi tape pixka bat. 






Azkenik bildu behar dugun oparia sartuko dugu paketearen barruan,  Goiko partea atzerantz tolestuz paketea itxi eta pintzarekin lotu egingo dugu.





Prest! Badugu gure udazken kutsuko #paketatzepolita bukatua.





Orain gure paketea hartu eta #paketatzepolita erronkaren etxea den patypeando blogean uztera goaz.

Aurkezten diren proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu, baita parte hartzera  animatzen bazarete ere.

Eta bozketa egunean, gure proposamena atsegin baduzue, gure alde bozkatzen baduzue asko poztuko gara.


Hau da dena gaurkoz.


Hurren arte!



Kartoizko tutuekin egindako kalabazak

 





Kaixo berriro!


Gaurko honetan, etxeko txikiekin  egiteko aproposa eta edozein txokoa udazken puntu batekin apaintzeko balioko digun lan erraz bat zuekin partekatzera gatoz

Apaingarri moduan erabiltzeko kartoizko kalabaza txikitxo hauek nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Egun euritsu hauetako baten, arratsalde pasa polita izan daitekeela iruditzen zaigu.Material gutxi eta etxean erraz edukiko ditugunak erabiliz egiten dena.

Hauek behar ditugun materialak, ikusi:








Kartoizko tutua.

Udazken koloreko errotulagailuak

Barrako kola

Goraizak.

Zihur gaude denok etxean edukiko dituzuela.


Goazen orain pausoz-pausozkoarekin.

 

 

 


 



Lehenengo, kartoizko tutua tiratan moztu egingo dugu. Nahi dugun zabalerako tirak, baina denak zabalera berdinekoak. Tira hauek berez, kalabaza osatzeko zirkuluak izango dira. Kalabaza bakoitzeko lau zirkulu behar ditugu.

Behin moztu egin ditugunean, laranja kolorez margotuko ditugu.




 

 

Orain, lau kartoizko zirkuluak, bata bestearen barruan gurutzatuz sartuko ditugu, kalabaza osatuz.







Beste kartoizko puska pare bat berdez koloreztatuko ditugu orain, eta hirugarren puska bat, marroiez.

 

 

 


 


Berdez margotutako kartoi pusketekin hostoak egingo ditugu, goraizekin lagunduta.

Kirtena berriz, kartoi puska marroia kiribilduz eta kola apur batekin pegatuz lortuko dugu.







Azkenik, kola pixkat erabiliz, hostoak eta kirtena kalabazari pegatuko dizkiogu.

Eta prest!, kalabaza bukatua dugu.







Guk , koloreztatu gabeko beste kalabazatxo bat ere egin dugu,  horrela ere polita dagoela  iriditu zaigulako.

Bat baino gehio egin daitezke, kolore desberdinekoak ere, eta gure gustuko konbinazio diferenteak osatu. Hau ,beti esaten dizuegun bezala, gustu pertsonalen arabera egin daiteke.

Guk platertxo txiki baten gainean, kandelatxo batekin lagunduta apaingarri hau osatu dugu, gure etxeko sarrerako armairu gainean jartzeko. Egun hauetan ain beharrezkoak diren maskara eta hidrogelaren txokoari kolore pixkat emateko






Hau izan da dena gaurkoz. Orain zuen txanda. 


Hurren arte!