2024 urterako egutegi inprimagarria.


 

 

Kaixo berriro!!

Gabon gaua pasa da, eta Olentzero eta Mari Domingik, zuen etxeetatik pasatu direla suposatzen dugu, eta honezkero opari guztiak  ireki dituzuela pentsatzen dugu.

Ala ere, urtero legez, hemendik uzten dizuegu beste opari txiki bat, hastear dagoen 2024 urterako egutegi inprimagarria. Urte osoa orrialde bakarrean dakarrena.

Azpiko irudian ikus dezakezue nola geratzen den orrialde erdian inprimatua.




Zuen gustukoa baldin bada, eta zuentzat nahi baduzue, azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.

Beti bezala Jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

 


 

Praktikoa eta erabilgarria izango duzuela espero dugu.

Laster, Urtarrilerako egutegiaren orrialdea publikatu eta partekatuko dugu.

Gaurkoz besterik ez.

Hurren arte!


 

Olentzero eta Mari Domingiren gutun inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan aspaldiko partez.

Hilabete konplikatuak izan ditugu eta hemendik pasatzeko astirik gabe ibili gera aspaldi honetan, baina bueltatu gera eta saiatuko gera maizago eskulan eta inprimagarriak zuekin partekatzen.

Honezkero Abenduaren erdira iristen ari gera, eta aurten ere Olentzero eta Mari Domingiri idazteko gutun inprimagarria oparitu nahi dizuegu.

Gure azkeneko diseinuetako bat da eta zuen gustukoa izango dela espero dugu. Azpiko irudian ikus dezakezue nolakoa den aurtengo gutuna.





Ala bada, eta zuentzat nahi baduzue, betikoa egin beharko duzue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.




Gure inprimagarri gehienak bezala jpg formatuan dago, zuek nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Deskargatu, erabili eta zuen ezagunekin partekatzen  baduzue asko poztuko gera.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!