Ekainerako egutegia
Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan, zuekin datorren hilabeterako egutegia partekatzera.
Maiatzekoa asko atsegin izan dezutenez, estilo berdinean diseinatu egin det ekainekoa.
Poza handia hartu det, maiatzeko egutegia asko deskargatu dezuten inprimagarria izan delako. Ea ekaineko hau, arrakasta bera duen zuen artean.
Hau da ikusi...
Beti bezalaxe JPG formatuan dago egina, zuek nahi dezuten tamainan deskargatu ahal izateko. Nik din A4 tamainan inprimatzen det, baina bakoitzak bere gustuen arabera egin dezala.
Badakizue, azpian dagoen deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizuela eta bertan deskargatu ahal izango dezutela. Nahi aina aldiz.
Gustukoa baduzue, zuen sareetan komentatu eta partekatu, maiatzekoak izan duen arrakasta bera izan dezan. Eskertzen dizuet.
Hau da dena gaurkoz.
Hurrenarte!!
Tiara elfikoa (friky day)
Kaixo berriro!!
Gaur martxoak 25 munduarteko friky day ospatzen denez, eta gu nahiko frikyak garenez, eta frikykeriak asko gustatzen zaizkigunez, sarrera berezi bat egitea bururatu zaigu.
Egun berezi honetarako eskulan erraz bat egingo degu.
Mundu Elfikoan barna ibiltzea atsegin degunez, tiara Elfiko bat egin degu.
Hona hemen erabili ditugun materialak.....hobe esanda materiala.....
Material bakarra erabili degu oraingoan, alanbre magikoa.
Alanbre mota hau, oso alanbre biguna da, eskulanetarako oso aproposa, eta edozein auzoko bazarretan erraz eta merke aurkituko dezutena.
Ikus dezagun orain nola egin degun gure tiara:
Alanbrea pixkanaka erditik tolesten hasiko gera.
Nahi degun irudiak osatu ditugunean , borobildu eta ixteko ordua iritsi da.
Horretarako gure buruaren inguruan jarri eta neurria hartuz, alanbrea txirikordatuko degu tiara itxiaz.
Eta besterik ez, bukatu egin degu gure tiara Elfikoa....ikusi...
Erraza, ezta??.
Tris-tras batean egiten da, eta oso emaitza polita dauka, orain elfo printze edo printzesa jantzia janztea besterik ez zaigu geratzen.
Ondo pasa friky day-a ospatzen lagunak!!
Ideia friki haue ere, euskaraz eskuz eginak martxorako antolatu duen esteka festara eramango det. Pasa handik, euskaraz eskuz eginak dauden beste lan guztiak ikustera
Besterik ez gaurkoz.
Hurrenarte!
Marrubi kutxa apaintzen
Kaixo berriro!
Gaurkoan birziklatuz sortutako lantxo batekin nator.
Beti bezala oso erraz egiten den lana da, eta emaitza eder bat emango diguna.
Fruta denda guztietan ikusten ditugun marrubientzako egurrezko kutxa txiki hauetako bat pixkat apainduz bandejatxo bihurtu degu.
Hauek izan dira erabili ditugun materialak:
Marrubi kutxa, nola ez.
Margo argi bat. Gure kasuan chalk paint-a erabili dugu zuzenean eman daitekeelako eta oso emaitza ona ematen digulako beti.
Dekoratutako paperezko eskuzapi pare bat. Nahi degun marrazkia daukana. Guk loreduna erabili degu.
Oihal tira luze bat. Kutxaren inguruan jartzeko.
Kola txuria, pintzela eta goraizak
Gaurkoan besteetan baino material gehitxio, baina erraz eta merke edozein bazarretan aurkituko ditugunak.
Hasi gaiezten birziklatzearekin:
Lehenengo egingo deguna, kutxa margotzea izango da. Esan bezala guk margo argi bat erabili degu, baina bakoitzaren gustuen arabera izango da.
Argazkitan ikusten denez, nire laguntzaile txikiak eman egin dio margoa kutxari, chalk paint-a erabiltzea oso erreza da ta.
Kutxa guztia margotu eta lehortzen utziko degu. Margo hau nahiko azkar lehortzen da, beraz, ez degu asko itxoin behar izango.
Bitartean eskuzapiak hartu eta erabiliko degun zatiak kontu handiz moztu egingo ditugu. Esku zapiak normalean hiru kapa paper izaten dituzte, guk goiko kapa bakarrik erabiliko degu, marrazkia daukana.
Beste biak kenduko ditugu.
Kutxa ondo lehorra dagoenean, gure paperezko loreak hartu eta kola txuriz pegatuko ditugu kutxaren barruko aldean eta gainetik kola gehiago emango diogu.
Paperezko esku zapi hauek beste lore txiki batzuk ere zeuzkaten eta nire laguntzaile txikiaren gustukoak zirenez, moztu eta kutxan tokia bilatu zizkienen . Ideia bikaina izan zelakoan nago, ondo politak geratu direlako.
Kutxa apaintzen amaitzeko, oihal tira kola txuriz pegatu egin diogu inguru guztian. Orain kola guztia ondo lehortu arte itxoin, eta prest! bukatua.
Asko gustatu zaigu emaitza, eta nahiz eta hasieran beste zerbaitetarako erabili behar genuen, azkenean komunean papera gordetzeko erabiliko degu.
Ze iruditzen zaizue gure kutxa zuei??.
Orain birziklai lantxo hau byTerenya blogeko 3R+1artearekin erronkara eramango det, hilabete honetan proposamen guztiak marrubi kutxak apaintzen egin behar direlako. Pasa handik guztiak ikusteko!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte.
Katilu bat azkazal esmaltearekin margotzen
Kaixo berriro!
Egun batzuk ordenagailuarekin arazoak izan eta gero, bueltan nator.
Oraingo honetan oso eskulan erraza ekartzen det, teknika sinple bat erabiliaz eginikoa.
Toki askotan ikusi det teknika honekin apaindu eta pertsonalizatutako gauza asko eta nire bertsio propioa egiteko gogoa neukan aspaldi.
Diy de todo un poco-ko Anna Llansak ospakizunetan dago egun hauetan, bere blogak eta berak antolatzen duen denetarik ikasten erronkak urteak egiten dituzte, hortaz festa ospatzeko erronka berrezia degu.
Berezia denez, orain artean izan diren gai guztiak hartu, eta nahi duguna erabiliz, proposamen bat eskatu egin digu.
Eta hemen sartzen da nire katilu hau. Nik erronka honetan parte hartzen hasi baino lehenago, gai horietako bat izan zelako hau, katilu bat apaintzea azkazal esmaltearekin.
Guzti hau kontatu eta gero, hemen duzue nire katilu hau egiteko erabili ditudan materialak:
Oraingo honetan oso gutxi, benetan.
Katilu bat.
Azkazalak margotzeko esmaltea
Hizki itsaskorrak.
Besterik ez.
Goazen pausoz pausozkoarekin, hiper,super eta piper erraza, ikusi:
Hizki itsaskorrak hartu eta katiluan itsatsiko ditugu, guk nahi deguna idatziz. Nik, ikusten dezuten bezala, nire izena idatzi egin det. Hau nire buruari egingo diodan oparia delako.
Orain esmaltea gainetik pasa. Nik forma obalatua eman nahi izan diot. Baino bakoitzak nahi duen bezala eman diezaioke.
Lehortzen utziko degu orain.
Behin ondo lehorra dagoenean, kontu handiarekin, letrak kendu egingo ditugu.Eta prest!.
Besterik ez degu egin behar, bukatu degu gure katilua.
Nahiko polita gelditzen dela uste det. Eta oso era erraza da, katilu edo poto bat pertsonalizatzeko.
Txikiek ere egiteko balio du, teknika honek ez bai dauka inolako konplikaziorik .
Zuei zer iruditzen zaizue??
Orain tutorial txiki eta erraz hau denetarik ikasten erronka/festara eramatera noa, Anna Llansari zorionak kantatzen diodan bitartean.
Pasa zaitezte handik festa honetarako sortu dituzten proposamen interesgarri guztiak ikustera.
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte
Paketatze Polita: Kafe kutxa eta loreak
Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan. Gaurkoan hilabete honetarako paketatze politarekin.
Oraingo honetan paketatzearen arauak pixkat aldatu egin ditu, erronka honen antolatzaile Patrik. Hemendik aurrera materialaz aparte gaia ere izango du gure paketatzeak.
Maiatzerako materiala kafe edo infusio kutxak dira, eta gaia loreak. Guzti hau kontuan izanda, hemen dezute nire proposamena.
Materialak lehenengo...
Kafe kapsulen kartoizko kutxa, gure protagonista.
Loredun papera. Gaiarekin lotura :-)
Kola, chalk paint pixkat, pintzel pare bat, goraizak eta azkenik zilar koloreko zinta pixkat.
Orain pausoz pausozkoa ikusi:
Lehenengo eta behin, kutxa chalk paint-arekin margotuko degu, kapa soil bat eta ondo zabalduta. Aire zaharkitu bat izan dezan. Nik kolore argi bat eman diot.
Ondo lehortzen utziko degu.
Bitartean loredun papera mozten hasiko gera.
Mosaiko itxura eman nahi nion lanari, eta horretarako loreak pusketa irregularretan moztu egin ditut, teselak irudikatuz.
Kutxaren margoa lehortu zaigunean, paper pieza guztiak kola txuriaz pegatuko ditugu kutxan mosaiko itxura emanez. Paper puska guztiak ondo pegatuak daudenean, kola txuri kapa bat emango diogu gainetik lana babesteko.
Berriro ere lehortzen utziko degu.
Lana ondo lehortu denean, kutxaren inguruan lazitoa jarri, korapilotxo polita egin eta prest! badugu gure paketatzea osatua.
Erreza, ezta??.
Espero det zuen gustukoa izango dela.
Orain Patypeando-ra noa proposamen honekin maiatzeko Paketatze Polita erronkan parte hartzera. Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta nirea gustukoa baduzue, nire alde bozkatu!
Hauxe dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Paperezko loreak
Kaixo berriro!
Gaurko honetan, etxeko txikiekin egiteko beste eskulantxo batekin nator.
Ez da azken aldiko eskulana bezain erraza, baina ez da zaila ere. Gure laguntza piskat bat bakarrik beharko dute.
Honako eskulan hau ere opari polit bat izan daiteke amaren egunerako, edo etxea apaintzeko detailetxo bat .
Gaurkoan paperezkok loreak egingo ditugu, aldizkari zaharrak birziklatuz.
Goazen behar ditugun materialekin:
Beti bezala, etxean erraz edukiko ditugunak.
Esan degun bezala, aldizkari zaharrak. Edo publizitateko paperak....birziklatzeko daukagun edozein paper balio zaigu.
Brotxetak egiteko makilatxoak,egin nahi ditugun lore aina makilatxo beharko ditugu.
Zelo eta goraizak, besterik ez.
Gutxi, eh!
Hasi gaitezen orain pausoz pausozkoarekin, ikusi:
Aldizkariaren erditik orriak ateratzen jungo gera, eta erditik moztuko ditugu.
Orrialde soilarekin geratuko gera. Hau, erditik tolestuko degu. Alde bat hartuko degu eta berriro tolestuko degu guregana erdiraino, buelta eman paperari eta berdina egingo degu.
Prozedura argiago iruditan ikusten dezute.
Orain, bi tolesdura duen aldetik mozten jungo gera ilara txikiak, flekoak balira . Berriro ere iruditan argiago ikusten da.
Behin fleko guztiak egin ditugunean, azpitik zelo puska luze bat jarriko diogu albo batetik luze xamar utziz.
Paperari buelta emango diogu, zeloaren alde itsaskorra goruntz begira utziz.
Makilatxoa hartu, eta zeloarekin itsatsiz jungo gera, paper guztia makilatxoaren inguruan jarriz, lorea osatu arte.
Prest. Badugu lorea egina.
Orain nahi aina lore egingo ditugu sorta ederra eduki arte.
Guk, dozena erdi lore eder egin ditugu, eta plastikozko botilatxo bat moztuz egin degun loreontzian jarri ditugu. Zihurrenik amaren egunean oparituko ditugu.....!
Nahiko lan erreza da, azaltzea egitea baino zailagoa izan da, baina iruditan prozedura nahiko argi geratzen dela uste det.
Zuen gustukoa izatea espero det, eta ala bada animatu zaitezte batzuk egiten. Opari polit bat izan daitezke eta gainera guk geuk eginak eta birziklatuz!
Orain lan loretsu hau, euskaraz eskuz eginak martxorako antolatu duen esteka festara eramango det. Pasa handik, euskaraz eskuz eginak dauden beste lan guztiak ikustera!
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!