Kaixo berriro!
Denbora txiki baten ondoren, hementxe gaude bueltan, zuekin beste esku lan errez bat partekatzeko,
Berziklatuz sortzea gure blog txiki honako filosofietako bat dela
badakizue denok eta gaurko eskulana filosofia horretara oso lotuta dago.
Igarotzen ari garen garai latz hauetan derrigorrezkoa dugu musukoa edo maskar erabiltzea. Eta gu, erabilpen bakarrekoak ez erabiltzen saiatzen gera, eta oihalezko maskara edo musukoak erabiltzen ditugu denbora gehienean.
Baina hauek ere ez dute bizi luzerik, beraz oihalezkoak direnez, musuko gisa ezin direnean erabili zein beste erabilpena eman diezaiokegun pentsatzen jarri gara, eta hau izan da guri bururatu egin zaigun lehengo ideia.
Diru zorro bat egin dugu gure musukoarekin. Eta gaurkoan nola egin dugun kontatuko dizuegu.
Hasteko, zer behar dugun ikusiko ditugu:
Oihalezko musukoa, noski.
Haria eta orratza.
Goraizak.
Metalezko itxilekua. Guk gurea, auzoko bazarrean erosi dugu. Oso merke. Tamaina jakiteko gure musukoa gomak dauzkan tokiaren neurria kontuan eduki behar dugu.
Behin materialak dauzkagunean, birziklapenarekin hasiko gera:
Lehenengo egingo duguna, musukoari gomak kentzea izango da. Korapiloa askatuz edo goraizekin lagunduta, goma moztuz.
Badaezpada, itxilekua tamaina aproposkoa dela berriro konprobatuko dugu.
Musukoaren forma aprobetxatuko dugu gure diru zorroa egiteko. Erditik tolestu, eta buelta emango diogu, barrukoa izango den aldea kanpoan utziz, bazterrak josteko.
Iruditan ikus dezakezuen bezala itxilekua gainean jarri diogu, nondik nora josi behar dugun jakiteko.
Erraz eta denbora gutxian egiten den pausoa da. Etxeko txikiak orratza erabiltzen badakite, beraiek egiteko aproposa da.
Diru zorroaren gorputza egina dugunez. Honi buelta eman eta kanpoko aldea agerian utziko dugu.
Orain pausorik zailena dator, naiz eta ez oso zaila izan.
Metalezko itxi lekua hartu eta zorroaren ahoan josiko diogu kontu handiz. Orratz eta haria dakarren zuloetatik josiko diogu diru zorroari.
Prest!. Badugu gure diru zorroa egina. Eta honela beste bizitza luze bat emango diogu gure oihalezko musuko edo maskarari.
Orain diruz bete, edo guk nahi duguna barruan sartu eta erabili besterik ez zaigu geratzen.
Gure ideia hau zer iruditzen zaizuen jakitea gustatuko litzaiguke. Horretarako,nahi baduzue, azpiko iruzkinetan utzi dezakezue zuen iritzia.
Ahaztu baino lehen, gure ideia hau #berziklatuzsortzen, Diydetodounpoco blogeko Annak antolatzen duen #reciclaycrea erronkara eramango dugu. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkeztuko diren birziklapen ideia guztiak ikustera.
Ba hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!
Apirilak 13an eguneratzen dut post hau, Diydetodounpoco blogeko #reciclaycrea erronkan birziklapen lan onena izendatu dutela lan hau komentatzeko, eta bertan eman diguten diploma zuekin partekatzeko. Mila esker gure alde bozkatu duzuen guztiori.