Kaixo berriro!
Gaurkoan beste berziklai lan bat, zuekin partekatzera gatoz.
Oraingo honetan, esentziak erretzeko gailu bat egin dugu etxetik genituen gauzak erabiliaz. Esentziak erretzea atsegin duen lagun batentzako opari gisa egin dugu, eta ain lan erraz eta praktikoa gertatu zaigunez, zuekin pausoz pausozkoa partekatzea bururatu zaigu.
Hemen azpian, erabili ditugun material sorta:
Atun lata huts eta garbi bat.
Kristalezko poto baten tapa galdu bat.
Kortxozko basoazpia.
Goilara zahar bat.
Washi-tapea
Kola beroa pistola ta guzti
Alikate txiki bat.
Behin materialak bildu ditugunean, hasiko gara gure esentzia-erregailua egiten.
Lehenengo egingo duguna, atun lata apaintzea izango da. Horretarako washi- tapea hartu eta lata guztiaren inguruan itsatsiko dugu.
Lata apaindu ondoren, kola beroarekin tapa galdua pegatuko diogu goiko aldean irudian ikusten den moduan.
Esentzia berotzeko kandela jartzeko tokia egina dugu.
Esentzia edo olio usaintsua jartzeko tokia egin behar dugu orain. Horretarako goilara hartu eta alikatearen laguntzarekin goiko partea tolestuko dugu, berriro ere irudietan ikusten den bezala.
Behin goilara tolestu dugunean lataren albo batean pegatuko dugu kola beroarekin.
Esentzia-erregailua, berez, egina dugu, baina kortxoaren gainean pegatu egin dugu kola beroarekin. Horrela lata berotuko balitz, mahia erre ez dadin.
Kortxozko basoazpia bere tamainan utzi dugu guk, baian nahi izan ezkero taparen neurrira ere moztu eta pegatu egin daiteke.
Orain kandela bere tokian jarri, esentzia gure goilaran jarri eta kandela piztuz gure esentzien usain gozoarekin gozatuz besterik ez zaigu geratzen...
Hau izan da guztia gaurkoz. Zuen gustuko lana izan ba da hau, zuen bertso propioa egitera gonbidatzen zaituztegu.
Hurren arte!