Gau zaharrerako kopentzako etiketak

 




Kaixo berriro!

Gaurko honetan, aurtengo azkeneko eskulana ekartzen dizuegu.

Beti bezala super erraza, etxeko txikiek egiteko modukoa eta birziklapena lantzen duena ere.

Bizitzen ari garen garai konplikatu hauetan, nahasmena ez da batere gomendagarria, eta familia edo lagunekin elkartzeko aukera izan ezkero gau zaharrean, garrantzitsua iruditzen zaigu, bakoitzak bere kopa edo edalontzia zein den ondo jakitea.

Horretarako kopetan jartzeko etiketak jartzea aukera ona dela iruditzen zaigu, eta hauek dira guk egin eta zuekin partekatu nahi ditugunak.

Hauek behar ditugun material sorta:

 

 


 


Erlojuen irudiak. Interneten erraz aurkitzekoak, ala ere gureak nahi izan ezkero azpian deskargatzeko esteka utziko dizuegu.

Kartoizko tutua. Komuneko edo sukaldeko paperarena.

Arkatza eta errotulagailu bat

Barrako kola eta goraizak

Zulagailua.

Lazo edo zinta gorria. ( Zerbait gorria eraman behar omen da  eta, urte berria zortea ekar dezan)


Goazen ba gure etiketa identifikatzaileak prestatzera:





Tutua ondo zapaltzen hasiko gera, eta ondoren, bertan, guk nahiago dugun formako etiketa marraztu eta moztuko dugu. Hauek gure lanaren oinarria izango dira.





Etiketak apaintzeko momentua. Erlojuen irudiak moztu eta barrako kolarekin etiketen gainean pegatuko ditugu.

Esan dizuegun bezala, interneten erlojuen irudi pila aurkitu ditzakezue, baina guk erabili dugun irudi hau erabili nahi baduzue HEMEN KLIKATUz zuena izango da. Nahiago duzuen tamainan inprima dezakezue.





Erlojua pegatu dugunean, errotulagailuarekin edalontzia erabiliko duen pertsonaren izena idatzi eta etiketa pixkat apaindu. Guk izar batzuk marraztu ditugu.

Zulagailuarekin goiko aldean zulotxoa ere egingo diogu.





Egin diogun zulotxotik lazo gorria sartu eta korapilatuko dugu etiketa bukatzeko.

Behin lazoa ondo lotua duenean, dagokion kopan lotu eta prest izango dugu!





Eta era erraz honetan, ez dugu nahasketarik izango gure kopekin gabon gaueko afari edo festan.

Eta etiketak hartu eta Diy de todo un poco blogeko #reciclaycreadiy erronkan parte hartuko dugu. handik pasa eta proposamen guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Orain zuen txanda. Anima zaitezte zuenak egiten eta festa ona izan dezazuela.

Sartzear dagoen urte berri honek osasuna ekar ditzagula guztioi.

URTE BERRI ON GUZTIOI



2022 urteko egutegi inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Gaurko honetan, eta urtero legez, datorren urterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Egutegi honetan, aurten ere, hilabete guztiak daude orrialde bakar batean.

Agendan edo koadernoan jartzeko aproposa tamaina txikian inprimatu ezkero adibidez.

Edo urte guztia begi-bistan izateko, A4 formatuan inprimatuz kortxoan jartzeko modukoa .


Hemen azpiko irudi honetan ikus dezakezue nola gelditzen dan

 

 


 

 

Gardena eta sinplea. Txuri beltzean.

Zuen gustukoa baldin bada, badakizue zer egin, ezta?. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan deskarga dezazuen.

 

 

 

Ba besterik ez gaurkoz, laster urtarrilekoa ere deskargatzeko prest izango duzue.

Hurren arte!



Gabonetako apaingarria tapa bat birziklatuz

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan  aurtengo gabonetako eskulanei hasiera emateko, plastikozko tapa bat birziklatuz zuhaitzarentzako apaingarri bat nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Oso lan erraza, etxetik dugun materialarekin eta etxeko txikiek egiteko oso aproposa.

Hauek behar ditugun material sorta:






Plastikozko tapa bat. Patata tutu horietako batena erabili egin dugu guk.

Kartulina txuri bat.

Gatz  arrunt apur bat. Sukaldatzeko erabiltzen duguna. 

Koloretako margoak.

Arkatza

Goraizak

Kola txuria

Lazo puska bat.



Behin materialak digunean, hasi gaitezen apaingarri hau egiten.





Lehenengo egingo duguna, tapa hartu eta kartulinaren gainean jarriz, inguru guztia (taparen kanpoaldetik) marraztea izango da.

Eta ondoren lortu dugun irudia moztuko dugu.





Moztu dugun kartulina puskaren gainean, nahiago dugun gabon edo neguko marrazki bat egin eta koloreztatuko dugu.

Gure kasuan elurretako panpina bat egitea erabaki dugu.

 

 


 


Orain gure irudia elurtuko dugu.

Efektu hau lortzeko, kola txuria "elurra" eduki nahi dugun tokian jarri eta gainean gatza jarriko diogu. 

Lehortzen utzi eta elur bustiaren efektua lortua izango dugu.





Irudiaren gaineko kola eta gatza lehorrak daudenean, plastikozko tapa gainean jartzeko txanda da. Horretarako taparen azpiko partean kola txuria eman eta ondoren kartulinaren gainean jarri eta lehortu arte utziko dugu.




Azkenik, eta apaingarria zintzilikatu ahal izateko, lazo puska hartu eta berriro ere kola txuriaren laguntzaz, apaingarriaren atzeko aldean pegatuko dugu.

Ondo lehortu arte itxoin eta zuhaitzean zintzilikatzeko prest izango dugu.





Erraza, ezta?. Orain zuen txanda. Anima zaitezte horrelako baten bat egiten. Guk oso ondo pasa dugu apaingarri hau prestatzen eta gainera patata tutuaren tapari beste bizitza bat emanez poza handia hartu dugu.

Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurren arte!