kandelak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kandelak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Pazko arrautza kandelak
Kaixo berriro!
Gaurko honetan, pazko astea gainean dugula, egun hauetarako dekoraziorako aproposa izango den proposamen batekin nator.
Toki askotan aurkitzen ditugu pazko arrautzak,txokolatezkoak edo margotuak baita edozein era ederrean dekoratuak ere. Nik, arrautza forma duten koloretako kandelak egin ditut, eta hemen azalduko dizuet nola.
Hasteko erabiliko ditugun materialak ikusiko ditugu:
Kandela txuriak, etxean argia juten zaigunerako dauzkagun horietakoak...
Koloretako argizari zahar puskatu batzuk. Margoen kutxan ahaztuak dauzkagunak.
Arrautzak, beno, arrautzen azalak hobe esanda.
Labana, lapikotxo bat eta makilatxo bat argizariari bueltak emateko.
Pausoz pausozkoarekin goaz orain. Arrautzekin hasiko gera...
Arrautzak, kandelak egiteko molde bezala erabili behar ditugu. Horretarako, goiko aldean zulotxo bat egin eta hustu egingo ditugu, ondoren urarekin ondo garbitu eta alde batean utziko ditugu zain.
Kandelak hartu, eta labanarekin moztuko ditugu, barruan daukaten aria ateraz.
Alde batean kandela puskak jarriko ditugu, eta aria, gero arrautzen barruan sartzeko erabiliko degunez, haien tamainako pusketatan ebakiko ditugu.
Orain kandela puskak hartu eta lapikoan sartuko ditugu, nahi degun koloreko argizaria puskak gehitu eta su txikitan kontu handiz urtuko ditugu.
Behin kandela urtua eta kolorearekin ondo nahasia degunean, arrautzaren barruan aria ipini, eta gero, kontu handiz sartuko degu.
Bi pauso hauek berriro egin beharko ditugu lortu nahi degun kolore bakoitzeko.
Orain kandelak hozten utziko ditugu.
Ondo hotzak daudenean, arrautzak txuritu beharko ditugu, barruan dagoen kandela ateratzeko. Lanaren parte honetan, etxeko txikiak lagundu dezakete.
Orain gure pazko arrautza kandelak, oinarri baten gainean jarri besterik ez zaigu geratzen, nahi degun txokoa dotore apainduta izateko. Guk, txupitoko edalontzi txiki batzuen gainean jarri ditugu, amonaren etxeko apal baten gainean. Ikusi......
Benetan politak geratu zaizkigula uste det. Amonari behintzat asko gustatu zaizkio.
Orain gure arrautza hauen pausoz pausozko hau, Anna Llansaren blogera eramango degu. Hilabete honetarako pazko dekorazioak eskatu bai ditu, bere denetarik ikasten erronkarako.
Handik pasa proposamen guztiak ikusteko, oso ideia interesgarriak aurkituko dituzuela.
Ba honekin gaurkoak bukatua.
Hurrenarte!








