Maiatzak 2021-rako egutegia

 





Kaixo berriro!

Sarrera motz bat oraingoan, hastear dagoen hilabeterako egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, txuri beltzez egina, baina lore koloretsu batekin apainduta.

 

 


 


Zuen gustukoa baldin bada, badakizue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala, jpg formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.





Ba besterik ez gaurkoz. 

Hurren arte!



Lore lehorrez egindako eranskailuak

 




Kaixo berriro!

Gaurkoan, beste lan erraz bat zuekin partekatzera gatoz.

Honezkero udaberria iritsi zaigun honetan, lehenengo loreak loratzen ari direla, loreak biltzen aritu egin gara paseatzera atera garenean.

Bildutako loreak, liburuen barruan lehortzen izan eta gero,  gure postal, orri-markagailu edo bullet journala apaintzeko erabiliko ditugun eranskailuak nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Esan bezala oso lan erraza, txikiekin egiteko polita eta aproposa iruditzen zaiguna. Eta gainera oso material gutxirekin egingo duguna. Ikusi:








Guk bildutako eta ondoren lehortutako loreak.

Goraizak.

Plastiko itsasgarria. Liburuak forratzeko erabiltzen den horietakoa.

Hiru gauza hauek prest dauzkagula, hasi gaitezen loreak eranskailu bihurtzen.

 

 


 


Lehenengo egingo duguna, plastiko itsasgarria moztea izango da. Gutxi gora behera  erabiliko ditugun loreak sartzeko tamainaren bikoitza moztuko dugu. Eta ondoren, puska hau, bi zati berdinetan (gutxi gora behera hau ere).





 Bietako plastiko puska bat hartu eta oinarri gisa erabiliko dugu. Gainean loreak guk nahi dugun bezala jarri eta ondoren beste plastiko puskari beheko babesgarria kendu eta loreen gainetik itsatsiko dugu.






Gaineko plastikoa, ondo estutuko dugu, ondo itsatsia gera dadin , eta ondoren loreen inguruan moztuko dugu, nahi diogun forma emanez, eranskailua sortuz.

Irudietan ikus dezakezuen bezala,  nahi aina tamaina eta forma desberdin lortu ditzakegu.






Gure eranskailuak erabiltzea oso erraza da. Azpian utzi egin dugun babesgarria kendu eta nahi dugun tokian itsatsi besterik ez dugu.

Goiko irudietan ikusten duzuen bezala, guk kasu honetan orri-markagailu eta etiketa bat apaintzeko erabili ditugu, eta oso politak geratzen direla pentsatzen dugu.

 

 

 




Ba horrela, era erraz honetan egin ditugu lore lehorrez eranskailu hauek. Orain zuen txanda.

Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Koloreztatzeko orri-markagailuak 2

 





Kaixo berriro!

Gaurkoan beste koloreztatzeko orri-markagailu sorta bat zuekin partekatzera gatoz.

Orain dela egun batzuk guretzat prestatu egin genituen orri markagailuak asko atsegin ditugulako, eta hauek koloreztatzen ari ginela, instagrametik argazki bat publikatu egin genuen.

Batzuen interesa piztu egin zela ikusiaz, han bertan, galdeketa txiki bat egin ondoren, blogean deskargatzeko prest uztea erabaki genuen eta hementxe dauzkazue.






Azkenekoan egin genuen bezala, hiru modelo desberdin prestatu egin ditugu, eta orrialde batean elkarrekin jarri ditugu hirurak batera deskarga al ditzazuen





Behin deskargatuak inprimatu, moztu eta koloreztatu besterik ez duzue.

 

 


 


Deskargatzeko beti bezala, azpiko deskarga botoian klikatuz zuenak izango dira.






Joan dan urtean prestatu genituenak ere lortu nahi dituzuela , ba  HEMEN klikatu .

Eta super politak geratu egin zaizkizuela koloreztatu ondoren eta plastifikatu nahi dituzuela, ba HEMEN klikatuz etxean eta oso erraz nola egin kontatzen dizuegu.


Hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Paketatze polita: euria


 




Kaixo berriro!


Iritxi da hilabete honetako Patypeando blogak antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamena aurkezteko eguna.

Hilabete honetan paketatzearen protagonista, euria da. Apirilean gaude eta erdarazko easerak dion bezala "en abril aguas mil", eta hortatik gaurko gaia.

Buelta asko eman dizkiogu gaiari, eta oraingoan ere kostatu egin  zaigu nola prestatu behar genuen erabakitzea.

Froga pare bat egin eta gero honako hau izan da gehien gustatu zaiguna. Etxeko txikiak prestatzeko erraza delako, eta berriro ere birziklapenean ohitzeko aproposa iruditzen zaigulako.

Hauek erabili egin ditugun material sorta:






Periodiko zahar baten horriak

Kartulina puska bat. Guk kasu honetan beltza erabili dugu.

Kola. Barrrakoa oraingoan.

Zelo.

Arkatza, Errotulagailu beltz bat. Koloretako margoak.

Goraizak.



Hasi gaitezen paketea prestatzen:






Lehenengo pausua, oparia periodiko orriarekin biltzea izango da. Gure oparia txikia denez, orrialde bakarrarekin nahiko izan dugu. Baina handia baldin bada bildu beharrekoa, behar aina orrialde zeloz elkartuz egin dezakegu ere.






Karutlinaren txanda orain.Irudietan ikus dezakezuen bezala, lehengo kartulina puska erditik tolestu dugu txartela bat osa dezan, geroago barruan mezutxo bat jartzeko.

 Kartulina hartu eta paketearen gainean jarriz, zein tamainako txartela egin nahi diogun erabaki eta tamaina horretan moztuko dugu.

 

 


 



Txartela euriz jantziko dugu orain, ondoren paketeren apaingarri bihurtu dadin.

Horretarako, periodiko paper gehiago hartu eta bertan hodei bat eta euri tanta batzuk marraztu eta moztuko ditugu. Irudi hauetan ikusten ez den arren, aterki bat ere marraztu eta moztu dugu.






Irudi guztiak moztu ditugunean, errotulagailuz inguratuko ditugu eta margoekin kolore pixka bat emango diegu.






Kolorea dutenean, irudiak kartulinaren gainean pegatuko ditugu kolaren laguntzaz.






Txartelari errematea emateko, periodiko paperarekin tiratxo batzuk egin eta marko itxura emanez pegatuko ditugu gure hodei, euri tanta eta aterkia inguratuz.






Txartelaren barruko mezuaren txanda. Guk periodiko paperean Zorionak hitza idatzi eta moztu egin dugu eta ondoren txartelaren barrualdean pegatu egin dugu.

Pauso hau bakoitzaren gustu edo beharren arabera egin daiteke. Guk hitz bakarra jarri diogu, baina mezu luzea edo  gutun bat  ere jarri daitezke.






Azkenik eta paketea bukatzeko. Zelo apur baten laguntzaz,  gure txartel euriduna paketearen gaineko aldean pegatuko dugu. Eta txartelaren inguruari kolore pixkat emango diogu.


Eta prest, gure pakete euritsua prest izango dugu.






Orain eta hilabetero bezala, #paketatzepolita erronkaren zitara eramango dugu gure proposamen hau.

Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu, eta gure proposamena gustuko baduzue gure alde bozkatzera.


Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Kartoizko pazko arrautzen girlanda

 





Kaixo berriro !

Gaurko honetan, pazko oporrak gainean dauzkagula, etxeko txikiekin egiteko eskulan azkar bat ekartzen dizuegu.

Oraingoan kartoizko kutxa bat birziklatzen pazko arrautza batzuk egingo ditugu eta hauekin gure etxeko txokoren bat apaintzeko girlanda bat osatuko dugu. 

Oso erraz egiten den lana, eta oporretako arratsalde entretenigarri ba.t pasatzeko baliagarria izan daitekeena.

Hauek erabili ditugun materialak:
 
 
 

 



Kartoizko kutxa bat. Guk izozkien kutxa bat erabili egin dugu oraingoan.
Papera eta arkatza
Tenperak. Edo etxetik dauzkagun margoak.
Pintzelak 
Ura. Pintzelak garbitzeko.
Goraizak.
Orratz eta haria.
 
 
 
Pausoz-pausozkoarekin hasiko gara.
 
 
 

 

Papera eta arkatza hartu eta arrautza bat marraztu eta ondoren moztuko dugu. Honekin gure girlanda osatuko duten kartoizko arrautzen txantiloa egingo dugu.
Marrazten ez bagara oso abilak edo erosoagoa egiten bazaigu, irudia internetetik ere jaitsi dezakegu.









Behin gure arrautzen txantilo edo plantilla daukagula, kartoizko kutxa ireki eta bertan nahi aina arrautza marraztuko ditugu. guk dozena erdi bat egin ditugu, baina kantitatea bakoitzak nahi duen bezala egin dezake.
Kartoian marraztuak dauzkagunean goraizekin moztuko ditugu arrautzak. 








Orain parterik dibertigarriena dator. Margoketa. Gure tenpera eta pintzelak hartu eta kolorea emango diogu arrautzei. Oinarrizko kolore bat eman diogu guk lehenengo eta gainean beste koloreekin irudi diferenteak egin dizkiogu.
Pauso hau ere bakoitzak nahi duen eran egin dezake.
 
 
 
 

 



Arrautza guztiak margotu ditugunean, margoa lehortzen utzi eta lehorrak daudenean, orratza eta haria hartu eta gure girlanda osatuko dugu.
 
 
 
 





Orain gure girlanda hartu, eta nahi dugun txoko apaindu dezakegu.
Guk goiko irudietan ideia pare bat eskaintzen dizuegu.
Orain zuen txanda. Animatu eta bat egitera gonbidatzen zaituztegu.


Ba hau izan da dena gaurkoz.
 
Hurren arte!