Urtarrilak 2023-ko egutegi inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan aurtengo azkeneko sarrerarekin gatoz, datorren urteko lehenengo egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Urte berri honetako egutegi bilduma pixka bat aldatua dator.

Azkeneko urteetan erabili egin dugun estiloa eta hizki motak berritu egin ditugu eta egutegi moderno eta gardenago batzuk prestatu ditugu.

Espero dugu, hauek ere, zuen gustukoak izango direla eta baliagarriak izango dituzuela.

Hemen azpiko argazkian 2023 urteko urtarrileko  egutegia aurkezten dizuegu:





Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba betikoa (hau ez da aldatu), azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Gure egutegi inprimagarri guztiak bezala jpg. formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Kontatuko diguzue diseinu berria zuen gustukoa izan den ala ez.

Eta honekin datorren urtea arte agurtzen gara. Espero dugu sartzear dagoen urtea osasunez eta maitasunez betea etortzea.

Urte Berri On guztiori!



Botoi batekin egindako eraztuna


 

 

 Kaixo berriro!

Gaurkoan urte honetako azkeneko eskulana zuekin partekatzera gatoz. Aurten ekarri dizkizuegun gehienak bezala, lan azkarra eta erraza izango da. Material gutxikoa gainera, baina helduak edo helduen laguntzarekin egiten den horietakoa da.

Urtea bukatzeko, eraztun bat, botoi berezi batekin nola egin kontatuko dizuegu.

Guk botoi hau, Donostiako Eskulanen Etxean erosi egin genuen botoi eder batekin egin dugu. Hariak eta abar erostera joaten ginen bakoitzean, hango botoi bilduma handia ikusten genuen guztietan botoi hau ikusten genuen eta beti erosteko gogoarekin geratzen ginen, baina nola erabili erabaki arte ez genuen erosi. Hau da,eraztun bat egitea erabaki genuen arte. Orduan poz pozik botoia erosi eta lanean jarri ginen.

Huek erabili egin ditugun material sorta:





Gure botoi berezia. Zuek nahiago duzuen botoia erabili dezakezue, zuentzat berezia dena edo bereziki gustukoa duzuen bat.

Eraztun oinarria. Guk auzoko bazarrean erosi dugu.

Alikatea

Kola beroko pistola.


Behin materialak bildu ditugunean, lanean hasiko gera.





Lehengo egin duguna, azpiko partean zeukan metalezko piezatxoa alikatearekin moztea izan da. Azpiko aldea ahalik eta zapalena behar dugulako.





Orain kola bero puntu bat emango diogu botoiari azpiko partean eta gainean eraztun oinarria jarriko dugu.

Kola ondo hoztu arte itxoin eta prest izango dugu gure eraztuna.

 

 


 

Eraztun elegantea geratu zaigu. Gau zaharreko afaritarako jantzita eramango dugu aurten, gure modelito elegantearen konplementu perfektu gisa.


Ba hau izan da guztia gaurkoz. 

Sartzear dagoen urte berriko proposamen artean, hemendik, zuekin eskulan gehiago eta gehiagotan partekatzearena dago. Espero dezagun lortu ahal izatea.

Hurren arte!



2023rako egutegi osoa

 



Kaixo berriro eta Eguberri On guztiori.

Gaurko honetan, eta urtero legez, datorren urterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Egutegi honetan, aurten ere, hilabete guztiak daude orrialde bakar batean.

Agendan edo koadernoan jartzeko aproposa tamaina txikian inprimatu ezkero adibidez.

Edo urte guztia begi-bistan izateko, A4 formatuan inprimatuz kortxoan jartzeko modukoa .

Nik agenda berriko lehenengo orrialdean jarri egin dut.

 

 


 

 


Gardena eta sinplea. Txuri beltzean.

Zuen gustukoa baldin bada, badakizue zer egin, ezta?. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan deskarga dezazuen.

 


 

 

Ba besterik ez gaurkoz, laster urtarrilekoa ere deskargatzeko prest izango duzue.

Hurren arte!


Azken minutuko gabonetako egutegia


 

 

 Kaixo berriro! 

Hementxe gaude bueltan aurtengo Gabonetako lehenengo lanarekin. Azken minutuko gabonetako egutegia nola egin dugun kontatuko dizuegu.

Badakigu txokolateak dauzkaten gabonetako egutegiak edozein denda edo supermerkatuetan merke-merke erosi daitekeela, baina hemendik gurea propioa egitea gustatzen zaigu eta berziklatzen bada, askoz gehiago.

Joan dan urteko abenduan, maskarilen kutxa eta plastikoak birziklatuz egin genuen egutegia, baina aurten maskarilen oroitzapenak alde batera utzi nahian beste hau egin dugu, kristalezko poto bat birziklatuz.

Momentutxo batean egiten den lana da eta etxeko txikiek egiteko erreza da.

Hemen erabili ditugun material sorta:





Kistalezko potoa. Guk garbantzu egosien kristalezko potoa erabili egin dugu.

Errotulagailu txuria, auzoko bazarrean erositakoa.

Barrako kola eta goraizak.

Txokolateak eta gozokiak.

Azkenik gabonetako irudia eta 1etik 24 rako egutegi bat. Hauek, guk marraztuak izan daiteke edo gureak gustukoak badituzue, beherago deskarga botoiak utziko ditugu zuek deskargatu ahal izan ditzazuen.

Hasi gaitezen egutegia prestatzen.

 

 


 



Lehenengo eta behin, irudiak moztuko ditugu. Gabonetako irudia potoaren tapan jartzeko tamainan moztu eta kolarekin tapan itsatsiko dugu.

Egutegia, atzera kontua izango dena, potoaren gorputzean jartzeko tamainan moztu eta kolarekin potoan itsatsiko dugu.





Bukatzeko, errotulagailu txuriarekin potoa apainduko dugu elur malutak eta puntutxoak potoan margotuz.

Potoa gure gustura apaindu dugunean, 24 txokolate edo gozoki bertan sartu eta abenduko atzera kontua hasteko prest izango dugu.

Abenduak 1ean hasiko gera bertatik egunero txokolate edo gozoki bat hartzen eta potoan itsatsi dugun egutegian dagokion zenbakia ezabatuz 24ra iritxi arte, Olentzero eta Maridomingi gure etxeak bisitatuko gaituzten eguneraino.





Zuen bertsioa egitera animatzen bazeate, eta gure irudiak zuen gustukoak badira, azpiko irudietan klikatuz zuenak izango dira.

Jpg formatuan daude zuek nahi edo behar dituzuen tamainan inprima dezazuen.


1etik 24rako atzera kontuaren irudia deskargatzeko HEMEN KLIKATU.


Olentzero eta Maridomingiren irudia deskargatzeko HEMEN KLIKATU.

Ah, ahaztu gabe, lan honekin, Diydetodounpoco-ko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkan parte hartzen dugu. Bertatik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan guztiak ikustera.


Hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Abenduak 2022-rako egutegia


 

 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, sartu irten azkar bat eginez, aurtengo azkeneko egutegia zuekin partekatzeko.

Laister datorren urteko egutegi osoa utziko dizuegu hemendik, baina oraingoz  aurtengo azkena uzten dizuegu.

Abenduko egutegi honek ere, aurtengo guztiak bezala, kolore apur batekin dator apainduta. Espero dugu zuen gustukoa ere izango dela. 





Egutegia lortzeko betikoa egin beharko duzue, hau da, azpiko deskarga botoian klikatzea. Besteri ez.

Beti bezala jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.





Baliagarria izango zaizuelakoan, gaurkoz agurtzen gera.

Hurren arte!



Izkineko orri-markagailu inprimagarrriak

 



Kaixo berriro!

Hementxe gatoz berriro beste orri markagailu batzuekin.

Badakizuenez, guri, irakurtzea asko gustatzen zaigu, eta orri-markagailu desberdin eta diferente ugari ditugu. Gehienak guk egindakoak gainera.

Horrez gain, ordenagailuarekin diseinuak egitea ere atsegin dugu, eta azkeneko aldian, izkineko orri-markagailu batzuk prestatzea bururatu zitzaigun. Lan egiten dudan eskolara eraman, eta hango umeei ain beste atsegin izan zitzaien, hemen zuekin ere partekatzea bururatu zitzaigula.

 

 


 

 

 Gure inprimagarria txuri beltzean dago, beraz, margoak, errotulagailuak edo argizariak hartu eta gure gustuko koloreak hemango dizkiogu.






Gure gustura koloreztatu egin ditugunean, hauek moztu, tolestu eta kolaz pegatuko ditugu gure izkineko orri-markagailua osatuz.





Orain gure liburuetan erabiltzea besterik ez zaigu getatzen.  Irakurketa nun utzi genuen jakiteaz gain liburua ondo apaindua ere eramango degu horrela, ez duzue uste?




Nola lortu gure izkineko orri-markagailuen bildumatxoa?. Oso erraz, azpiko deskarga botoian klikatu eta beste lehio bat irekiko zaizue, bertan deskargatzera eman eta kitto, zuena izango da.



Kasu honetan, sei orri-markagailuen sorta, pdf formatuan deskargatzeko prest utzi dizuegu.

Zuen gustukoa izatea espero dugu.

Ahaztu gabe, eskerrak eman nahi dizkiegu Gabrielle, Angy, Helene, Alicia eta Carmen-i, hemengo irudietako eskutxoak beraineak direlako. Muxu handi bana neskak.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Paper soberekin egindako belarritakoak

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan paper eta kartoi edo kartulina soberak aprobetxatzeko lan bat ekartzen dizuegu.

Hemendik maiz zabiltzatenak, badakizue ez zaigula ezer botatzea gustatzen, eta askotan aprobetxamenduko lanak egiten ditugula.

Oraingoan, paper soberakin asko genuela konturatu ondoren, ideia pare bat aztertu ondoren, hemen daukazue bururatu egin zaigun lehenengo bat.

Paperez eginiko belarritako elegante batzuk nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Hasteko behar ditugun material sorta erakutsiko dizkizuegu:






Paper eta kartoi erretalak,noski. kasu honetan txokolate tableta baten ontziaren puska bat eta liburu zahar baten orri puska bat. (periodiko edo komiki orrialde galduak ere erabili daiteke)

Belarritakoentzako oinarriak, kasu honetan gantxo modukoak (guk auzoko bazarrean erosten ditugu)

Anila txiki pare bat . 

Arkatza, kola, goraizak, alikate txiki bat, zotza edo orratz bat (punta zorrotza duen edozer balio digu)eta azkenik esmalte gardena, azkazaletako erabiltzen den horietako bat.

Behin materialak eskura ditugula, belarritakoak egiten hasiko gera.





Hasteko belarritakoak zein forma edukiko duten erabaki behar  dugu. Guk borobilak nahi genituen eta horretarako kola barra hartu eta molde bezela erabili dugu bere ingurua kartoian markatuz.

Bi borobil markatu eta moztu egin ditugu, beraz, kartoian.. Hauek gure belarritakoen oinarria izango dira.




Kartoizko oinarriak hartu, eta paperaren gainean jarriko ditugu molde moduan eta ingurua marraztuko dugu lau aldiz, bi belarritako bakoitzeko.

Irudiak moztu eta kartoien bi aldeetan pegatuko ditugu barrako kola erabiliaz.






Papera ondo pegatua dagoenean, gainetik esmalte gardena emango diogu babes moduan,

Esmaltea lehor dagoenean, zotza edo orratza hartu, eta goialdean zulotxo bana egingo dizkiogu.





Orain lanaren alderik zailena dator, etxeko txikiek pauso honetan heldu baten lagntza beharko dutelako alikatea erabiltzeeko.

Alikatearekin anilak ireki, belarritakoei egindako zuloetatik sartu eta  belarritako gantxoa sartu ondoren anila itxi egingo dugu alikatearen laguntzarekin.

 

 


 

 Eta prest!. Belarritako berri eta original batzuk lortu ditugu, material soberakinak aprobetxatuz.

Hau izan da dena gaurkoz. Zuen gustuko lana izango dela espero dugu.

Hurren arte



Azaroak 2022-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan ere sartu irten azkar bat zuekin datorren hilabeteko egutegia partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala lorez jantzita kolore puntu bat izan dezaten.

Azpian uzten dizuegun irudian hobeto ikus dezakezue nola geratu den.




Zuen gustukoa bada, badakizue, azpiko deskarga botoian klikatu eta zuena izango da.

Beti bezala jpg formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.






Hauxe ba guztia gaurkoz.

Hurren arte!



Halloween egunerako origamizko katrina

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, gainean dugun Halloween egunerako apaingarri erraz eta azkar bat nola egin dugun kontatzera. Gaurkoan origamizko katrina bat egiten erakutsiko dizuegu

Momentutxo batean egiten den eskulan hau etxeko txikiak egiteko oso aproposa dela uste dugu eta arratsalde eder bat pasatzeko oso polita.

Gainera oso material gutxi beharko dugu prestatzeko, ikusi:





Folio bat egin nahi dugun katrina bakoitzeko.

Goraizak

Errotulagailuak.

Besterik ez. 

Goazen ba origamiarekin hastera.


Origamia, papera tolesten irudiak sortzearen artea da jakingo duzuenez, eta hori da egingo duguna oraingoan, papera tolestuko dugu katrina bat sortzeko.




Lehenengo egingo duguna, folioa moztea izango da, paperezko karratu bat izateko.

Behin karratua egin dugunean, hau tolesten hasiko gera.

Lehenengo tolesdurak albotik erdira izango dira, kometa baten antza emanez.,

Bigarren tolesdurarekin goiko punta behera ekarriko dugu.

Eta hirugarrenarekin azpiko punta goikoaren gainera ekarriko dugu.

Irudietan ondo ikus dezakezue tolesdura guztien zentzua.

 

 


 

 

Orain igo degun azpiko punta behera tolestuko dugu, eta irudiari buelta emango diogu.

Ondoren beheko punta alde honetan berriro gora igo eta akordeoi moduan jarraituko dugu tolesten.

Eta horrela buru hezur irudia lortua izango dugu.

 

 


 


Buru hezurra katrina bihurtzeko momentua iritsi da, horretarako errotulagailuak hartu eta  ingurua markatu,begiak eta sudurra marraztu eta ondoren kolore biziekin apaingarriak egingo dizkiogu

 

 


.


Gure gustura utzi ondoren, badugu gure katrina  nahi dugun txokoa apaintzeko prest. 

Hiruzpalau egin ezkero pareta polit bat geratuko zaigu!

Guk hau, eskolako jantokia apaintzeko erabili dugun bat izan da. Bertan ikasle bakoitza bat prestatu du eta oso jangela apaina geratu egin zaigu Halloween eguna ospatzeko.


Ea zuenak egiten animatzen zareten.

Hurren arte!