Kaixo berriro!
Gaurko honetan, etxeko txikiei asko gustatuko zaien aktibitate bat ekartzen dizuet. Arratsalde pasa polit bat izan daiteke, eta gainera oso emaitza dibertigarria izango duena.
Aldi baterako tatoo bat nola egin degun azalduko dizuet.
Beti bezala etxean eduki daitezken gauzekin egina, gainera garbitzeko erraza dena. Hori, behin egin eta gero kendu egin nahi badute, noski. Bestela ere, egun pare batean bakarrik jungo zaie...
Goazen ba, behar ditugun materialekin:
Hauek dira behar ditugunak:
Olioa, edozein balioko digu, guk olibazkoa eskura genuen eta hori erabili degu, baina azalean ematen diren edozein olio erabili daitezke.
Talko hautsak eta hauek zabaltzeko, makillajea jartzeko brotxa bat.
Krema apur bat. Hidratantea, eskuetarako erabiltzen dena edo aurpegirako....edozein.
Ur pixka bat katilu batean eta zapi bat.
Eye linier bat. Tatoo-ari eman nahi diogun koloretakoa.
Kotoi pixkat , irudian jartzea ahaztu zaigu, baina erabiliko degu...
Laberako papera, sulfurizatua, bizkotxoak egiteko erabiltzen deguna...
Koaderno horri bat, arkatza eta goraizeak.
Hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin:
Hasteko, tatuatu nahi degun irudia behar degu. Honetarako arkatza eta papera hartu egingo degu eta nahi degun motiboa marraztuko degu.
Oso abilak ez bagera, nunbaitetik kalkatu edo kopiatu ere egin daiteke. Hori txikiak erabaki dezatela....
Baina ziurrenik, beraien sorkuntza propioak egingo dituzte...Kontua izan behar degun gauza bakarra, irudia ispiluan ikusten degun zentzuan egon behar dela marraztua, gero zentzu zuzenean geratzeko.
Behin irudia egin degunean, laberako paper puska bat hartu eta bertan kalkatuko degu arkatzez.
Orain tatoo-a non egin behar degun erabaki behar degu. Behin erabaki degunean, olio pixka batekin pasako degu azala eta gainean paper sulfurizatua jarriko degu, marraztuta dagoen aldea azalari itsatsiz.
Zapia uretan bustiko degu, eta kontu handiz paperaren gainean jarriko degu, papera busti eta marrazkia markatuta geratu dadin azalean.
Kontu handiarekin papera altxatuko degu.
Eye linier-a hartuko degu eta marrazki guztia errepasatuko degu poliki poliki. Ondo polita utzi degunean talko hautsak hartu eta gainetik jarriko ditugu. Orain brotxa hartuz, poliki poliki zabalduko ditugu irudi guztitik.
Bukatzen ari gera. Krema apur bat hartu eta tatooaren gainetik pasako degu igurtzi egin gabe, eta krema sobera kotoiarekin kolpetxoak emanez kenduko degu lehortu dadin.
Eta prest! Badugu gure tatooa egina!
Zer iruditzen zaizue?. Erraza dela uste dugu! Guk bat baino gehio egin genituen,eta noiz behinka gehio egiten ditugu! Orain zuen txanda, Anima zaitezte!
Ba hau da dena gaurkoz.
Hurrenarte!