Udako txartela inprimagarriak








Kaixo berriro!!


Hementxe nago bueltan, beste inprimagarri bat zuekin partekatzeko.

Bloga edo blogeko instagram kontua jarraitzen duzuenak, honezkero badakizue nahiko saltsera naizela, eta ordenagailuarekin diseinatzen ikasten ari naizela.

Horri-markagailuak zuekin partekatu ditut beste batzuetan, eta oraingoan uda kutsua duen txartel batzuk egiten ibili naiz.

Hauek instagametik erakutsi ditut eta bertan, batek baino gehiago gustuko dituzuela komentatu ondoren, hantxe galdeketa txiki bat egin ondoren, hemen zuekin partekatzera animatu naiz.


Hemen beheko irudi honetan ikus dezakezue nolakoak diran, begira;











Zuen gustukoak badira, badakizue hemen azpiko deskarga botoian klikatuz zuenak izango dira.
Beti bezala JEPG formatuko dokumentu bakarra da. Zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.




https://bit.ly/2Vug2WA


  

Zuentzako baliagarriak izango direla espero dut. Snail mailak bidaltzen badituzue bertan sartzeko adibidez, edo bullet journala apaintzeko, edo koadro bat egiteko lamina bezala ... aukera asko daudela uste dut.

Zertan erabiltzen dituzuen kontatzen badidazue asko poztuko naiz.


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!



Uztailak 2020-ko Egutegia







Kaixo berriro!



Hilabete bukaera guztietan bezalaxe, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera etortzen naiz gaur.

Aurtengo guztiak bezala, txuri beltzean egina dago. Inprimatzeko errazagoa izan dadin, eta nahi izan ezkero zuen gustura koloreztatu dezazuen.

Hemen azpiko argazkian ikus dezakezue nola geratzen den. Eta badakizue zuen gustukoa bada, argazkiaren azpian dagoen deskarga botoian klikatuz zuena izango da.








Beti bezala JEPG formatuan dago, zuek nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.
Gogoratu: hemen azpiko deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat irekiko zaizue, eta bertatik lasai askoan nahi aina bider deskarga dezakezue.




https://bit.ly/3dHxmh5








Hilabete honetan, mugikorrerako bertsioa ere ekartzen dizuet. Inprimatzeko ere balio du, bestea bezala argazki formatuan bai dago.












Honekin ere, badakizue, azpiko botoian klikatuz zuena izango da.





https://bit.ly/3eRHTr6








Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!





Kartoizko kutxekin egindako koadernoak







Kaixo berriro!


Gaurkoan, etxetik dauzkagun kartoizko kutxak birziklatuz koadernotxo batzuk nola egin kontatuko dizuegu.

Beti bezala erraz egiten den lana da, eta etxeko txikiekin ere gure laguntza pixka batekin egin daitekeena.

Gainera, kutxak birziklatu bakarrik ez, geratzen zaizkigun folio eta  koaderno orri puskak aprobetxatzeko balio duen lana da.


Goazen erabili egin ditugun material sorta ikustera:










Kartoizko kutxak. Gaileta, zereal, izozki...edozein balio du. Guk izozkienak erabili ditugu kasu honetan.
Folioak, beste lan batzuetatik geratzen zitzaizkigun folio puskak erabili ditugu guk, baino edozein paper erabili ditzakegu.
Washi tapea.
Goraizak, erregela, arkatza eta errotulagailu bat.
Grapagailua, grapa eta guzti.
Barrako kola.



Materialak prest dauzkagunean, koadernoak egiten hasiko gera.










Kartoizko kutxetatik erabiliko dugun kartoiaren aldea erabaki ondoren moztu egingo dugu.
Kontuan hartu beharko dugu, kartoiarekin portada egingo dugula. Pieza bakarrekoa, erditik tolestua.
Behin portada izango dena moztua dugunean, folio edo paperak gainean jarri eta neurri berdinekoak moztuko ditugu.










Paper guztiak moztuta dauzkagunean, bat hartuko dugu eta kartoiaren alde inprimatuaren gainean pegatuko dugu, hau estaliaz.
Ba dugu, portadaren oinarria egina.












Portadaren oinarria erditik tolestuko dugu eta alde batean utziko dugu momentutxo batez.
Portadaren neurriko horri guztiak hartu, elkartu eta hauek ere erditik tolestuko ditugu.












Tolestu ditugun orriak hartu eta gure portadaren oinarriaren barruan sartuko ditugu.
Behin ondo kokatu ditugunean, zabaldu, zapaldu eta kontu handiz erdian dauzkaten tolesduran grapa pare batekin portadan josiko ditugu.












Koadernoa itxiko dugu, eta orriak portadatik kanpora pixka bat ateratzen direla ikusiko dugu. Soberakin hau guraizekin kenduko ditugu.
Orain gure koadernoaren portada apaintzeko garaia iritsi da. Washi tapea hartu eta gure gustura jarriko dugu.
Gure kartoia oso txukun ez zegoenez guk dena washi tapearekin estali dugu,baina berriro diot, hau bakoitzaren behar eta gustuen arabera egin daiteke.












Orain gelditu zaigun paper puska pare bat hartu eta etiketa bat egin diogu koadernoari. Nahi genuen tamainako papera moztu, kolaz pegatu egin diogu eta bertan ideiak hitza idatzi diogu.
Eskulan berriak egiteko ideiak bururatu edo ikusten ditugunean apuntatzeko erabiliko bai dugu koadernotxo hau eta. 












Zerbait gehiago behar zuelakoan geunden, eta lore luze bat ere marraztu eta pegatu egin diogu.
Orain bai, gure gustura. Prest. Bukatu degu.












Ikusten duzuen bezala, gaurkoan pare bat egin ditugu. Era desberdinetan apainduta. Guk ez dakigu bietako zein gustatzen zaigun gehio. Baina ziur biak asko erabiliko ditugula.



Ba hau izan da dena gaurkoz. Zuenak egitera animatzen zaituztegu orain.


Hurren arte!



Galtzerdi galduen esekitokia







Kaixo berriro!



Gaurkoan etxerako praktikotasuna daukaten eskulan batekin gatoz.
Beti bezala erraza eta  etxeko txikiekin egiteko aproposa iruditzen zaiguna.

Oraingo honetan, etxe guztietan dauden  bikoterik gabeko galtzerdi galduentzako esekitoki bat nola egin dugun azalduko dizuegu.

Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:











Kartoizko tutu bat. Sukaldeko paperarena da gurea. Komuneko papearen tutu pare bat elkartuz ere balio du.
Goraizak
Errotulagailua. Gure kasuan beltza.
Hari puska luze bat.
Egurrezko pintzak. Guk 4 erabili ditugu.
Washi tapea. Bakarra edo pintza bakoitzeko desberdin bat, nahiago baduzue.
Folio txuri bat.
Margo akriliko beltza. Hau gure aukera, baino nahi duzuena edo daukazuena erabili daiteke
Pintzela.
Kola, barrako eta likidoa. Bi motatakoa.





Goazen orain pausoz-pausozkoarekin:












Lehenengo, kartoizko tutua hartu eta pixkat zapalduko dugu.
Margoa hartu eta osoa margotuko dugu. Guk kolore beltza erabili egin dugu, baina berrio diot, bakoitzaren gustuen arabera margotu daiteke.










Kartoizko tutuaren margoa lehortzen dan bitartean, pintzak apainduko ditugu. Horretarako eta irudietan ikusten den bezala, washi tapea gainean jarriko diegu. Hori bai, alde bakarretik bakarrik egingo dugu.









Orain folioa hartu eta karteltxo bat egingo diogu gure esekitokiari.
Tutuaren barruan sartuko den paper puska moztu eta bertan nahi duguna idatziko dugu. Guk galtzerdi galduak jarri dugu, baina hau ere bakoitzaren irudimena edo gustuen araberakoa izan daiteke.
Karteltxoa egin dugunean, barrako kolarekin pegatuko dugu gure tutuan.











Pintzen txanda berriro. Kola likidoaren laguntzan banan bana tutuan pegatuko ditugu indar pixka bat eginaz. Guk ondo pegatu daitezen, liburu lodi bat jarri diegu gainean kola lehortu egin den arte.











Pintzak ondo pegatu direnean, hau da, kola ondo lehortu egin denean, haria hartu eta tutuaren barrutik pasa egin degu.
Ondoren hariaren bi puntak lotu egin ditugu.
Prest. Bukatu dugu.










Guk gure galtzerdi galduen esekitokia, garbigailuaren gainean daukagun apaletik zintzilikatu degu. Horrela begi bistan izango ditugu bikotea galdu dituzten galtzerdiak, galdutakoa agertu arte.


Ze iruditzen zaizue  gaurko gure lantxo hau?
Zuen gustuko izatea espero dugu. Ea zuetako bateren bat holako bat egitera animatzen dan.

Guk oraingoz, Diydetodounpoco-ko gure lagun Annaren #reciclaycrea erronkara eramango dugu lan hau, bertan egurrezko pintzekin sortutako lanak eskatzen bai dira.
Aurkezten diren lan guztiak ikustera gonbidatzen zaituztegu, eta gurea gustuko baduzue, gure alde bozkatzera.


Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!!





Paketatze Polita ortzadarrarekin







Kaixo berriro!



Gaurkoan, Patypeandok antolatzen duen  hilabete honako #paketatzepolita erronkarako gure proposamena ekartzera gatoz.

Hilabete honetako gaia ortzadarra da.
Ortzadarra bera, edo ortzadarraren koloreak erabili egin behar dira paketatzea prestatzeko.
Guk buelta asko eman ondoren, eta akuarelak, margoak, plastilina, eta argizariekin froga  asko egin ondoren, hau da guk aurkezten dugun proposamena:
Guk geuk egindako ortzadarrez beteriko biltzeko paperarekin egindako paketatzea.



Hauek erabili ditugu materialak:










Folioak, pare bat edo gure oparia biltzeko behar aina folio.
Errotulagailuak, kasu honetan ortzadarraren kolorekoak gehi beltza.
Zelo eta goraizak.
Haria. Gure kasuan hari beltz puska luze bat.




Goazen orain pausoz pausozkoarekin:










Folioetan eta errotulagailuen laguntzaz, ortzadarrak margotzen joango gera espazio gehiena estali arte.More koloreko arku batekin hasiz eta gorriarekin bukatuaz.
Ondoren eta errotulagailu beltza erabiliaz , guk izarrak marraztu ditugu ortzadarren artean.
Prest, badugu gure biltzeko papera egina.










Orain gure paperarekin paketetxoa osatzea besterik ez zaigu geratzen.
Guk kasu honetan, eskumuturreko bat bildu egin dugu, asko maite dugun pertsona bati oparitzeko.
Ba, hori. Oparia bilduko dugu guk egindako paperarekin eta zelo apur batekin lagunduta.
Paketea hari beltzarekin lotuko dugu orain.










Paketatzea berez, egina daukagu, baina txarteltxo batekin laguntzea bururatu egin zaigu.
Horretarako sobratu egin zaigun paperetik, izkinean egin dugun ortzadarretako bat moztu eta txarteltxo moduan erabili egin dugu, barruan zorion mezu bat idatziz .
Zulotxo txiki bat egin eta bertatik paketearen haritik pasa eta korapilatuz, gure paketatzea bukatu dugu.











Hau da ba, gure proposamena hilabete honetarako #paketatzepolita erronkarako.
Handik pasa aurkezten diren proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.


Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!