Azaroak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude, beste hilabete bukaera batan, sartu irten azkar bat egiten, zuekin datorren hilabeteko egutegia partekatzera.

Aurtengo guztiak bezala lorez apainduta dator, eta oharrak idazteko atal txiki batekin.

Urtea bukatzen ari den honetan, nolako egutegiak nahiko zenuketen prestatzea kontatuko ba zenigukete laguntza handia izango zan. Beraz anima zaitezte zuen ideiak iruzkinetan uztea.

Goazen, ba azaroko egutegia ikustea, hemen azpiko irudian ikus dezakezue nola geratu zaigun.




Orain betikoa dator. Zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izanago da.

Gure egutegi guztiak bezala jpg. formatuan dago, nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.




Hau ba dena, gaurkoz. Eta gogoratun datorren urteko egutegien diseinurako ideiaren bat baduzue, lasai utzi iruzkinetan.

Hurren arte!



Urriak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan hilabetea hasi behar den honetan, dagokion egutegiaren orrialdea zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengo guztiak bezala lorez apainduta dago, azpiko irudian ikusiko duzuen moduan.





Zuentzat nahi duzuela, ba badakizue, azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da. jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.




Hau izan da guztia gaurkoz, sartu irten azkar bat soilik. Laster eskulan berriekin etorriko gera.

Hurren arte!



Ikas-urte berrirako arkatzak apaintzen


 

 

Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan. Gaurkoan, hastear dagoen ikas urte berrirako eskulan erraz eta azkar bat zuekin partekatzeko.

Honezkero eskolarako materiala biltzen egongo zaretelakoan gaude, gu ala gabiltza eta. Eta bururatu egin zaigu, aurten gure arkatzei pertsonalizazio pixka bat eman behar geniela.

Normalean erosten ditugun arkatzak kolore bakarrekoak izaten dira, dekorazio handirik gabekoak, eta orokorrean gehienok arkatz berdintsuak erabiltzen ditugu. Aurten gure gustura apaindu nahi genituela erabaki eta horretan jarri gera.

Erabili ditugun materialak, gutxi eta erraz lortzekoak dira, ziurrenik etxean edukiko dituzuela denok. Hauek dira guk erabilitakoak.

 



Arkatzak, noski. nahi ditugun guztiak.

Gure gustuko paperak. Guk margotutakoak, gure gustuko diseinuekin erositakoak, nahi dituzuenak. Guk, Tiger dendan, aspaldi origami egiteko erosi genituen paper bildumatxo bat genuen, eta hau izan da erabili egin duguna.

Kola, barrakoa kasu honetan. 

Goraizak. Hauek gure paperak mozteko erabiliko ditugu,noski.

 

Behin material guztiak bildu,eta eskura dauzkagula, hasi gaitezen arkatzak apaintzen.

 


 

 

Gure lehenengo pausua, arkatza paperaren gainean jarri eta beste arkatz batekin gutxi gora behera, beharko dugun neurria markatuko dugu. Arkatzari buelta osoa emango diogu paperaren gainean beharko dugun zabalera jakiteko. 

Papera markatu dugun neurrian moztu eta kola jarriko diogu ondoren. Papera kolarekin ondo bustia dugunean, arkatza gainean berriro jarri eta paperarekin bilduko dugu.




 Eta gure lana bukatua izango dugu. Di-da batean gure gustuko arkatz pertsonalizatuak lortu ditugu.

Nahi ditugun guztiak egin ditzakegu. Guretzat eta guk nahi dugunari oparitzeko ere.

 


 

Ba hau izan da, ikas-urte berrirako gure lehenengo eskulana. Agindu bezala erraz eta azkarra.

Espero dugu zuen gustukoa izango dela, eta praktikan jarriko duzuela.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


Irailak 2024rako egutegia


 

 

Kaixo berriro!

Uda luze baten ondoren, bueltan gara hemendik zuekin kurtso berrirako lehenengo egutegia partekatzeko.

Hau da, aurtengo irailerako egutegi inprimagarria ekartzen dizuegu.

Eta espero dugu, hastear dagoen kurtso berri honetan, blog honetan, egutegi inprimagarriak partekatzeaz gain, eskulan eta berziklai lan berriak ere, ekarri ahal izatea.

Gure intentzioa, blogari martxa ematea da irailetik aurrera. Ea lortu ahal dezakegun eta bloga berriro ere bizia hartzen duen.

Bitartean hemen azpian iraileko egutegiaren argazkia uzten dizuegu, nola geratu egin den ikus dezazuen.




Orain betiko dator, zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klik egineta zuena izango da.




Gure inprimagarri gehienak bezala , jpg formatuan dago, zuek nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau ba guztian gaurkoz, Irailetik aurrera hemendik maizago ikusiko garelakoan,

Hurren arte!



Uztaulak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Ekaina bukatzen den azkeneko egun honetan, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Badakigu azken aldian, egutegiak bakarrik banatzen ditugula zuekin blog txiki honetan, baina lanarekin eta ikasketekin  oso lanpetuak gabiltza eta eskulanak alde batera utziak ditugu.

Ala ere, saiatuko gara berriro ere eskulanekin ahalik eta azkarren hasten.

Bitartean hemen azpian ikus dezakezue hobeto, Uztailerako prestatu dugun egutegia.




Orain betikoa dator. Gustukoa duzuela eta zuentzat nahi duzuela, ba  azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.


                                                      

 Gure egutegi guztiak bezala, jpg formatuan daude, nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Hau da guztia gaurkoz.

Laster zuekin eskulanak partekatzen egongo garelakoan

Hurren Arte!


 


Ekainak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude korrika eta presaka, azken aldiko sarrera guztietan bezala, zuekin datorren hilabeteko egutegi inprimagarria partekatzeko.

Aurtengo egutegiak zuen oso gustukoak direla kontatu diguzue zuetako batzuk eta asko poztu gera, eta hauek partekatzen jarraitzeko animoak eman dizkigute.

Beno ba, goazen ekaineko egutegia aurkeztera. Beti bezala azpiko irudian ikus dezakezue nola geratzen dan.




Eta  gehienek dakizuen bezala, zuentzat nahi izan ezkero, azpiko deskarga botoian klikatu eta deskarga orria irekiko zaizue. 




Gure egutegi inprimagarri guztiak bezala  jpg formatuan dago , nahiago duzuen tamainan inprimatzeko.

 

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte! 




Maiatzak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkar batez, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere, eta azkenekoan esan genizuen bezala, aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den maiatzeko alea, ea atsegin duzuen.

 

 


 

 

 

Orain betikoa dator. Atsegin duzuela eta  zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Gure inprimagarri gehienak bezala, jpg formatuan dago, beraz nahiago duzuen tamainan inprima ahal izango duzue.

 


 

 

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte!


Udaberriko orri-markagailuak

 



Kaixo berriro!

Aspaldi hemendik eskulanik publikatu gabe, eta gaurkoan denbora pixka bat izan dugu eta eskolan egindako udaberriko markagailu batzuk nola egin ditugun kontatzera animatu gara.

Oso lan erreza da, denbora gutxian egiten dena, eta udaberri honetan izaten ari garen egun euritsu hauetako batean egiteko ideia polita iruditzen zaigu.

Materialak azpiko irudian ikusiko duzuen bezala, denok etxean ditugun horietakoak dira.





Kartulina puska bat. Edozein koloretakoa balio du. Papera edo kartoi puska bat ere erabil dezakegu.

Kola barra. 

Goraizak.

Errotulagailuak, edo edozein motako margoak, hau beti bakoitzaren gustura.

Marrazkiak, kasu honetan loreak eta tximeletak. Guk hauek eskolan inprimatuak genituen beste lan batekoak dira, baina eskuz ere marraztu daitezke eta gero koloreztatu.


Hasi gaitezen, orain lanean.

Lehenengo egingo duguna, loreak eta tximeletak marraztu eta koloreztatzea izango da. Gure gustura bukatuak daudenean, hauek moztu egingo ditugu.

 




Orain kartulina edo kartoiarekin egingo dugu lan.

Lore edo Tximeleta bakoitzeko kartulina tira luze bat moztuko dugu. Hauek erditik tolestu eta kolarekin pegatuko dugu, goialdean solapatxo bat utziz 






Azkeneko pausora iristen ari gera.

Koloreztatu ditugun lore eta tximeletak erditik moztuko ditugu eta kartulina tiren solapatxoetan pegatzea besterik ez zaigu geratzen.

 

 


 

Prest!, bukatu dugu gure udaberriko  orri-markagailua

Gure liburuen artean jarri eta gure liburutegiak udaberriz apainduta izango ditugu, eta liburu edo ipuinen bat irakurtzean, zein orrialdetan goazen jakiteko ere balioko digu.

Guk eskolako liburu apalategi batean ipini ditugu honezkero!

 

 


 


Hau ba gure gaurko ideia. Atsegin izango duzuelakoan gaude, eta zuen bertsio propioak egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!



Apirilak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkarra apirilerako egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere, eta azkenekoan esan genizuen bezala, aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den martxoko alea, ea atsegin duzuen.

 

 


 

 

Orain betikoa dator. Atsegin duzuela eta  zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Gure inprimagarri gehienak bezala, jpg formatuan dago, beraz nahiago duzuen tamainan inprima ahal izango duzue.

 


 

 

 

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte!


 

Martxoak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkarra martxorako egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den martxoko alea, ea atsegin duzuen.






Orain betikoa dator. Atsegin duzuela eta  zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Gure inprimagarri gehienak bezala, jpg formatuan dago, beraz nahiago duzuen tamainan inprima ahal izango duzue.




Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte!



Otsailak 2024-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Aspaldiko partez gertatzen ari zaigun bezala, gaurkoan ere sartu irten azkar batez, sartzear dagoen hilabeterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengoak berriro ere lorez apainduta datoz eta zuen gustukoak direla iruditu egin zaigu, urtarrileko egutegiaren deskarga kopurua ikusita. 

Asko pozten gera, eta otsailekoarekin berdina gertatzea espero dugu. 

Otsaileko egutegia nola geratzen den azpiko irudian ikus dezakezue, guretzat inprimatutakoa da.

 


 


Orain betikoa dator. Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

 


 


Gure egutegi inprimagarri guztiak bezalaxe, jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

 

Ba hau da dena gaurkoz.

Hurren arte!




Urtarrila 2024rako egutegia

 



Urte berri On guztioi!

Espero dugu urtean ondo eta zoriontsu sartu izan zaretela guztiak.

Atzerapen pixka batekin  baina hementxe gaude aurtengo lehenengo hilabeterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera.

Egia esan abenduko azken egunerako programatua genuela uste genuen, baino berandu konturatu gera ez zela publikatu, beraz, zuzenketa pare bat egin eta gero hementxe duzue egutegia oraindik deskargatu nahi baduzue ere.






Joan dan diseinuaren antzekoa da aurtengoa, garbiagoa eta praktikoagoa izan duzuelako eta guri asko atsegin izan zaigulako.

Orain betikoa dator. Zuentzat nahi duzuela, ba beheko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Gure egutegi guztiak bezala jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan deskarga dezazuen.

Ba hau izan da guztia gaurkoz.

Hurren arte!