Kaixo berriro!
Gaur, asteburua dala ta ez dala, etxean, aste osorako bazkariak antolatzen gabiltza eta horretarako menu antolatzaileak bilatzen ibili eta gero, nire gustuko bat egitea bururatu zait. Eta hemen partekatzea noski!
Sinplea eta gardena, txuri-beltzean, etxean erraz inprimatzekoa tinta gutxi erabiliaz.
Egutegiarekin bezala lehenengo antolatzailearen irudia uzten dizuet nolakoa den ikus dezazuen
Gustukoa baduzue hemen azpian deskargatzeko botoiaren gainean klikatuz deskargatu ahal izango duzue. Pdf formatuan dago, nahi edo behar aina kopia lasai egiteko
Kontatuko didazue zer iruditu zaizuen!
Ba hauxe da dena gaurkoz, ondo pasa aurretik daukagun asteburu luze hau.
Hurrenarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Milaesker zure hitzengatik, zuen iritzia jakitea garrantsitsua da niretzat