Iraileko egutegia




Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan, eta gaurkoan datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko nator.
Ea azken hau ere, zuen gustukoa izaten den.
Beti bezalaxe JEPG formatuan daukazue, nahi dezuten tamainan inprimatu dezazuen,  ta nahi aina aldiz ere ;-)
Irudi honetan ikusiko dezute hobeto nola geratu egin dan





Zuen gustukoa bada, eta deskargatu egin nahi baduzue, badakizue, hemen azpian deskarga botoian klikatu eta beste leiho bat zabalduko zaizue eta bertan deskargatzeko prest izango dezute.



https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwaFFLSGN6Z2lZYkU




Ba besterik ez gaurkoan.
Hurrenarte!





Egutegi hau ere euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udako bildumara eramaten det.

Serpentinekin egindako eraztuna




Kaixo berriro!
Zer moduz abuztua??. Hemendik nahiko eroa dabil uda. Oso eguraldi beroa edo oso euritsua izaten ari da.
Horregatik, arratsalde pasa erraz batekin nator oraingoan. Txikiek beraiek bakarik egiteko modukoa.
Serpentinak erabiliaz eraztun bat egingo degu gaurkoan.
Hauek erabiliko ditugun materialak, begira...





Serpentinak, noski. Hauek gure lanaren protagonistak izango dira.
Eraztunerako oinarri bat. Hauek edozein bazarretan erosi egin daitezke oso merke.
Kola txuria eta pintzela.
Besterik ez. Goazen orain pausoz pausozkoarekin...





Serpentina mutur batetik hartu eta bere buruaren gainean biribiltzen joango gara pixkanaka, ondo-ondo estutuz tututxo bat lortu arte. Guk nahi degun neurrikoa. Nahi degun modukoa lortu degunean, serpentina moztu eta tututxoaren bukaera kola eta pintzelaz pegatuko degu.




Behin eta berriro egingo degu atzeko pauso hau, nahi ditugun tututxo kopurua lortu arte, eta nahi ditugun kolore guztikoak.
Guk lore bat egin nahi genuen, eta horretarako,  erdian jartzeko tututxoa lodiagoa eta beste kolore batekoa egin degu, eta gero inguruan jartzeko,  tamaina berdineko sei tututxo kolore berdinekoak.
Behin tututxo guztiak egin ditugunean,bata bestearen ondoan pegatuko ditugu,  lorea osatu arte.





Gure lorea osatu degunean, lehortzen utziko degu. Lehorra dagoenean, kola txuria erabiliko degu lore guztia ondo babesteko, kapa eder bat gainean emanez alde guztietatik. Eta berriro lehortzen utziko degu.






Eraztuna muntatzeko garaia iritsi da.
Gure lore ederra hartu eta eraztunaren oinarrian ondo pegatuko degu kolarekin, eta berriro ondo lehortu arte itxoingo degu.





Ondo lehortu egin zaigunean, janzteko prest izango degu gure eraztun ederra!!
Ze irudi zaizue gaurko eskulantxoa???
Guk lore polit bat egin degu baina nahi duzuen irudia osatu egin daiteke serpentinazko tututxoak eginez....
Orain zuen txanda, animatu!

Ba hau da dena gaurkoz, datorren asterarte!!






Egutegi hau ere euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udako bildumara eramaten det.

Eskuz egindako akuarelak





Kaixo berriro!!!
Gaurko honetan, etxeko txikiekin  egiteko beste eskulan praktiko batekin nator.
Etxean eduki ditzakegun lau gauzatxoekin  akuarelak egingo ditugu. Opor hauetan, arratsalde pasa polit bat izan dezakegu eta gainera guk egindako akuarelekin gero marrazki ederrak ere egin ditzakegu.
Ikusiko dezue zin erreza den gaurko esku lan hau.
Guk eskulanetako liburuetan eta interneten ideia asko ikusi egin ditugu, eta hau errezena iruditu egin zaigu.
Azkar egiten da eta oso ondo funtzionatzen du.
Ikus dezagun zein material erabiliko ditugu....







Kartoi puska bat. Honekin akuarelak jartzeko edukiontziaren oinarria egingo degu
Tapoi erabiliak, ahal izan ezkero tamaina berdinekoak.
Katilu bat. Gure akuarelak sortzeko nahasketa egiteko erabiliko deguna.
Goilara, nahasketa nahasteko, noski.
Arkatza, kola, goraizak. Hauek edukiontzia egiteko.
Bikarbonatoa. Hau akuarelaren osagai bat izango da.
Ura. Beste osagaia.
Kolorantea. Pastelak egiteko erabiltzen deguna. Honekin kolorea lortuko degu.
Pintzelak. Behin akuarelak egin ditugunean, beraiekin marrazteko


Goazen pausoz pausozkoarekin. Oso erraza eta azkarra.





Akuarelak gordetzeko edukiontziarekin hasiko gera.
Plastikozko tapoiak kartoiaren gainean pegatuko ditugu kola txuriarekin. Nahi degun bezala jarriko ditugu. Guk lore bat osatu degu tapoiekin. Tapoi kopurua, sortzen ditugun kolore kopuruaren arabera erabiliko ditugu.





Behin tapoiak lehortu direnean, kartoia tamaina eroso batean moztuko degu.
Eduki ontzia egin degu. Alde batean utziko degu momentu batez.
Akuarelak sortzen hasiko gera orain....





Katiluan bi koilarakada bikarbonato jarriko degu. Ondoren ura koilarakada bat ,eta ondo nahasiko ditugu bi osagaiak ondo integratu arte.





Orain kolorea. Kolorante tanta batzuk jarriko dizkiogu nahasketari. Ondo nahasiko degu berriro nahi degun tonua lortu arte.
Behin nahi genuen kolorea lortu degunean, lehen egin degun edukiontzian sartuko degu.
Eta berriro ere hasiko gera nahasketa hauek egiten lortu nahi degun kolore bakoitzeko.





Eta kitto!. Erabiltzeko prest dauzkagu gure akuarelak.
Lehortu egiten bazaizkigu, ura gehixeago jarriko degu eta margotzen jarraitzeko prest egongo dira!




Marraztu eta koloreztatu dezakegu nahi aina, guk eskuz egindako akuarelarekin.!!
Orain zuek saiatu ta kontatuko diguzue !
Ba besterik ez gaurkoz, datorren astean ikusten gera!



Paperezko haizemailea eta zozketaren emaitza





Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan.
Gaurkoan udako bero handiari frente egiteko haizemaile erraz batzuk nola egin ditugu azalduko dizuet.
Eta gainera  urteurrena ospatzeko antolatu nuen zozketaren irabazlearen izena ere esan egingo dizuet.
Baina hori, geroko utziko degu, orain haizemaileekin hasiko gara.
Hona hemen erabili ditugun material sorta:





Izozki makilatxoak, hauek ondo garbitu ondoren gure haizemailearen heldulekua izango dira.
Koloredun edo marrazkidun papertxoak, nahi ditugunak, guk geuk marraztutakoak ere balio dute.
Gomatxoak, ahalik eta txikienak. Koloretakoak baditugu, hobe.
Kola eta pintzela.

Hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin, oso oso erraza. Etxeko txikiak inolako laguntzarik gabe egiteko eskulana bai da hau.





Paperak tolesten hasiko gera. Hiru ale paper erabiliko ditugu haizemaile bakoitzeko. Denak neurri berekoak.
Akordeoiak izango bai lira tolestuko ditugu  paperak, eta behin akordeoiak egin ditugunean, erditik tolestuko ditugu.





Orain paper bakoitza erdiko tolesduratik pegatuko ditugu kola txuria eta pintzelarekin lagunduta.
 Azken pausotara iristen ari gera...





Hiru paper akordeoidunak beraien artean pegatuko ditugu orain borobil bat osatzeko. Guk kola eta pintzela erabili ditugu, baina errazago egin daiteke barrako kola erabiliaz, nahi izan ezkero.





Orain heldu lekua jarriko diogu gure haizemaileari. Horretarako izozki makilatxoak erabiliko ditugu. Bat alde bakoitzean. Hauek ere kola txuriaz pegatuta. Behin ondo lehorra dagoenean ireki eta itxi egingo da erraztasun handiz. Iruditan ikusten dezuten bezalaxe.
Gure haizemailea, berez, bukatua genuke baina orain trukutxo txikia.





Haizemailea itxia edo irekia mantentzeko gomatxo txiki bat erabiliko degu . Orain bai, bukatu degu gure haizemaile koloretsua.
Izozki makilatxoak , margotu egin daitezke ere. Guri, bere kolore naturalean gustatu zaizkigu gehiago, baino hori bakoitzaren gustuen araberakoa da! ;-)





Hauek gure haizemaileak!. Udako egun bero hauetan freskatzeko erabili daitezke edo dekorazio moduan ere gure gelako txokoren bat apaintzeko. Nahi duzuena!.

Ba hau eskulanei dagokiona gaurkoz. Orain zozketaren emaitza jakinaraziko dizuet.

Usaindun kandelen zozketaren irabazlea..........




                                                                              ZORIONAK!!


Hau ba dena gaurkoz!
Datorren astean ikusten gera berriro ere, udara honetan egiteko beste ideiaren batekin.
Ondo pasa!






Haizemaile hau ere eskuz eginak antolatzen duen udako bildumara eramaten det.

Kandela usaintsuak eta blogaren urteurrena





Kaixo berriro!
Hementxe gaude hilabete honetako lehenengo sarrerakin.
Oraingo honetan kandela usaintsu eramangarriak egingo ditugu. Usaintsuak  dira  esentziak erabili egin ditugulako kandelak egiteko, eta eramangarriak, ontzi txiki eramangarrietan ipini ditugulako. Ikusi...
Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:



Kandela txuriak, hauek gure oinarria izango dira.
Koloreetako argizari puskak, etxetik bueltaka izaten ditugun horietakoak. Begiratu txikien gauzen artean, ziur nago pila aurkituko dituzuela.
Esentziak. Nahi dituzuen usainenak. Edozein drogeriatan erosi daitezke. Guk limoi eta menta usaindunak erabili ditugu.
Kazolatxoa, kandelak urtzeko erabiliko deguna.
Labana, kandelak mozteko.
Goraizak, kandelan barruko haria behar degun tamainan mozteko.
Pintzak haria heltzeko.
Ontziak. Kandela berri usaintsuak bertan egiteko. Guk ontzi txiki eramangarriak erabili egin ditugu, gozokiak ekartzen zituzten batzuk eta bestea marmelada mini pototxo bat da. Birziklatuz beti bezala.

Pausoz pausozkoarekin hasiko gera orain.





Kandela mozten hasiko gera. Puska txikietan kazolatxoaren barruan jarriko degu. Mozterakoan kontu handia izango degu barruko haria ez mozteko. Ahal izan ezkero osorik aterako degu eta gordeko degu gero erabiltzeko.
Kandela bat pusketatan kazolan daukagunean nahi dugun koloreko argizari puska bat gehituko diogu eta guzti hau sutan minimoan jarriko degu urtu dadin.
Pazko arrautza kandelak nola egin genituenean kontatu genuenean ere azaltzen da pauso hau oso argi, hemen klikatuz ikusi egin dezakezue.





Behin dena ondo urtu degunean, suatik aterako degu eta orduan esentziak botatzeko garaia izango da.
Kantidadea bakoitzaren gustuen arabera. Guk txorrota txiki bat bota genien, gure gustuko usaina hartu genion arte.




Orain kandelan haria behar degu tamainako pusketatan moztuko degu eta ontzietan sartuko degu. Guk haria heltzen ari garela kontu handiz lapikotik botako degu kandela urtua ontzietara.




Pintzekin haria helduz, kandelak oztutzen utziko ditugu. Ordu batzuk beharko dute ondo hotzak egon arte.
Behin hotzak daudela itxura hau daukate...




Ze iruditu zaizue eskulan hau??. Gure kandela usaindunak atsegin dituzue??
Ala bada zuetako baton batek suertea eduki dezake.
Aurreko sarreran eta sarrera honen izenburuan kontatu dizuedan bezalaxe gaur izebarentxokoak  urtebete betetzen du.




Gure urteurrena ospatzen degu. Eta horregatik nire laguntzailea eta ni, kandela hauetako bat zuen artean zozketatzea bururatu zaigu.
Parte hartzea erraza izango da,  hemen azpian iruzkin bat uzten dezuten guztien artean zozketatuko degu.
Zozketa abuztuak 6an egingo degu eta irabazlea nor izan den abuztuak 9ko sarreran publikatuko dugu.

Eskerrik asko urte honetan gurekin egon zareten guztioi. Milaesker zuen bisita eta hitz guztiengatik. Espero degu gurekin denbora askoan jarraituko dezutela!


Hurrenarte!






Kandela usaitsu hauen pausoz pausozkoa ere euskaraz eskuz egina-ra  daramat udako bilduman parte hartzera.