Kaixo berriro!
Hementxe naiz bueltan, aspaldiko partez.
Ez dakit zenbat denbora pasa den hemendik pasa gabe, baina blogari indarra emateko gogoarekin hasi dut iraila. Ezin dut konstatzia mantenduko dudala agindu, baina saiatuko naiz maizago publikatzen .
Ea ba, gaurkoari heltzen saiatuko naiz.
Bueltan nagoela ospatzeko opari batekin itzuli naiz. Aurtengo kurtsorako liburu eta koadernoentzako etiketa inprimagarri berriak diseinatu eta hemen deskargatzeko prest utziko dizkizuet.
Aurtengo etiketa hauek, bakoitzak nahi duen bezala koloreztatzeko eginak daude, eta nahi bezala betetzeko ere.
Beheko azpiko irudian ikus ditzazkezue
Zuen gustukoak badira, lasai deskargatu beherago utziko dizuedan deskarga botoian klikatuz.
Behin deskargatu dituzuenean, inprimatu eta koloreztazen hasi...
Nahi bezala koloreztatu ondoren banan bana moztu eta nahi duzuen koaderno edo liburuan itsasteko prest izango dituzue
Barrako kola txuriarekin edo zeloa gainetik jartzen itsas ditzazkezue, guk oraingo honetan barrako kola aukeratu dugu..
Arkatz maitagarria duen etiketa aukeratu dugu gure agenda apaintzeko eta gure datuak bertan idazteko baina inprimagarrian datozen beste guztiak ere erabiliko ditugu aurtengo koaderno guztiak ondo etiketatuak izateko.
Esandakoa, zuentzako nahi badituzue, hemen uzten dizuet deskarga botoia. Bertan klikatuz pdf elegante bat izango duzue nahi aina bider inprima dezazuen.
Hau izan da dena gaurkoz.
Hurren arte!







