gailetak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gailetak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Kakahuete, olo eta kanabera-eztizko gailetak

 








Kaixo berriro!
 
 
Gaurko honetan, eta aspaldiko partez, errezeta erraz eta gozo bat zuekin partekatzera gatoz.
Denbora bat da gari irina ez duten errezeta desberdinen bila gabiltzala,eta internetetik errezeta desberdinak aurkitu ondoren, tictacyummy-ren gaileta batzuk atsegin izan genituen.
Hauek hurraz eginak zeuden eta egia esan ikaragarri goxoak zeuden, hurra gustu handiko gailetak atera zitzaizkigun.
Beraien errezetan beste fruitu lehorrekin egitera animatzen zuten eta guk kakahueteak asko atsegin ditugunez, gure gailetak fruitu lehor honekin egitera ausartu gera.
Gainera, errezeta originalean erleen eztiz goxatzen dituzte gailetak, baina gu , errezeta beganoa bihurtu nahi genuenez, kanabera eztiz gozatu egin ditugu.

Emaitza ezin hobea lortu egin dugunez, zuekin partekatzera animatu egin gera eta hemen duzue gure gaileten errezeta.
 
 
 
Hauek erabili ditugun osagaiak: 






120gr kakahuete txigortu.
40gr. kanabera eztia 
60gr olo-irin.
 
 
Pikadorea eta labea ere erabiliko ditugu, noski.
 
 
 
Goazen errezetaren pauso-pausozkoarekin:
 
 
 
 
 



Lehenengo, kakahueteak pikadorean sartu eta eragingo diogu kakahueteak krema bihurtu arte 







Orain kanabera-eztia kremaren gainean jarri eta ondo nahasiko dugu







Olo-irinaren txanda orain. Kolpe batez jarri eta kremarekin nahasten joango gera poliki, eskuekin lagunduta, ore konpaktu bat lortu arte.







Lortu dugun orearekin bolatxo txikiak egingo ditugu eta labeko erretiluaren gainean jarriko ditugu.
Ondoren kontu handiz sardexkarekin zapalduko ditugu.
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaileta guztiak erretiluan dauzkagunean, labean sartuko ditugu 10 minutu 170gradutan.
Hamar minutuak pasa direnean, labetik atera eta hozten utziko ditugu.
Behin hotzak daudenean jateko prest izango ditugu.









Kakahuete gustu handia daukaten gailetak dira, guri asko gustatu zaizkigu.
Orain zuen txanda, anima zaitezte.



Ba hau izan da dena gaurkoz.
 
Hurren arte!
 
 

Espelta eta limoizko gailetak








Kaixo berriro!!!

Hementxe  gaude bueltan.

Gaurko honetan, errezeta erraz batekin ausartu gera. Etxeko txikiekin egiteko aproposa da, eta gure laguntza txiki bat besterik ez dute behar izango gaileta gozo hauek egiteko.

Azken aldi honetan, Alaitz nire laguntzaile eta ilobak, garirik gabeko dieta egiten ari da eta horregatik beste zerealak erabiltzen ikasten ari gera, horregatik oraingo honetan era honetako gailetan errezeten bila ibili egin gara.

Asko bilatu eta probatu ondoren, azkenean, gure gustukoena webos fritos webgunean aurkitu egin degu errezeta hau izan da.

Errezeta hori jarraituz, hauek gure gailetak.......







OSAGAIAK:

Espelta irin 250 g (irin arruntagatik ordezka dezakezu)
Azukre 110 g
Gurin 120 g
Gatz-apur 1
Esne-gain 50 g
2 arrautza-gorringo

Glasatzerako:
Glas azukre 150 g
Zukua ½ limoi handia
Limoi bateko birrindura



Hasi gaitezen orain gailetak egiten....









Asteko, labea 180º tan berotzen jarriko degu.
Orain gailetan masa egiteko behar degu osagaiak pisatu eta nahastu egingo ditugu kontu handiz, errezeta originala jarraituz.
Gurina, gatza eta azukrea nahasi egingo ditugu lehenengo.
Ondo nahastu ditugunean, gorringoak eta esnegaina jarri eta nahasten jarraituko degu.








Nahasketa horri, orain irina jarriko diogu eta berriro ere nahasiko degu. oraingoan eskuekin ere lagunduko gera. Orea egina egongo da, gorputza hartu egin duenean. Nahiko itsaskorra gelditzen da, baina erraz manaiatu daiteke.









Orain gailetak osatuko ditugu.
Guk bi goiarekin lagundu egin gera, bolatxoak egiteko. Txikiak egin behar dira, labean zabaldu egiten bai dira.
Bolatxoak bandejan dauzkagunean labean sartzeko ordua iritsi da. 14 minutu izan ditugu gutxi gora behera. Baina errezeta originalean dion bezala begia gainean izan behar da 12 garren minututik aurrera, badaezpada ere.









Gailetak labean dauden bitartean, glasa egiteko garaia da. Glasa, gaileten gainetik jarriko degun nahasketa da.
Horretarako, limoia ondo garbituko degu, eta azala birrindu egingo degu kontu handiz, alde horia bakarrik erabiliaz.
Ondoren, limoi zukua egingo degu. Eta zuku hau glas azukrearekin nahasi  egingo degu.
Orain gailetak labetik irten arte gordeko degu.









Gailetak labetik atera ditugunean, hozten utziko ditugu, eta epelak daudenean glasa eta limoi birrindura gainetik jarri, eta ondo hoztu arte itxoingo degu , gailetak jaten hasteko.

Hori nahiko pazientzia baldin badaukazue, ze guk lehenengo aldian ez genuen batere pazientzia izan eta gailetak epel zeudenean jaten hasi ginan.....

Epelak oraindik, oso goxoak zeuden, baina onartu behar degu, goxoagoak zeudela , behin ondo hoztu zirenean.


Orain zuen txanda, ausartu eta gailetak egiten hasi......ikusiko dezute ze bizioa.....


Hurenarte!