Kaixo berriro!!
Hementxe gaude bueltan, beste eskulantxo batekin.
Gaurko honetan, guk geuk egindako borragomak nola egin ditugun kontatuko dizuegu.
Toki askotan borragomak etxean nola egin bilatzen ibili ondoren, gure lagun Amparoren youtubeko kanalean aurkitu genuen erantzuna.
Bertan, berak, oso era errazean azaltzen zuen borragomak etxean nola egin, eta guk, bere ideia oinarri hartuta, gure bertsio propioa egin degu.
Orain gure bertsioa. Hauek dira behar ditugun materialak:
Silikona piskat. Etxeko erreparazioak egiteko erabiltzen dena.
Margo akrilikoak, gure gomatxoei eman nahi diegun kolorekoa.
Arto irina.
Katilu bat
Makilatxo bat
Manteltxo bat edo plastikozko edozer mahia babesteko.
Silikonazko molde bat. Gure borragomei emango diogun formakoa.
Orain pausoz pausozkoa....
Silikona apur bat jarriko degu bol batean. Honi margo tanta pare bat gehituko diogu eta makilatxoaren laguntzaz ondo nahasi egingo degu.
Orain arto irina hartu eta manteltxoaren gainean motoitxo txiki bat egingo degu, eta gainean silikona eta margoaren nahasketa hartu eta jarriko degu .
Eskuak irinarekin zikinduko ditugu eta nahasketa lantzen hasiko gera.
Nahasketa ondo amasatu egingo degu eskuetan pegatzen ez den ore bat lortu arte.
Moldeari arto irin piskat jarriko degu, eta barruan orea sartuko degu, moldearen forma hartu dezan.
Orain lehortzen utziko degu. Guk gau osoa lehortzen utzi genuen.
Lehorra dagoenean, moldeetatik atera eta prest degu gure borragoma. Orain ondo funtzionatzen duena jakitea besterik ez zaigu gelditzen.
Guk arkatza ondo borratzen duela konprobatu egin degu.
Ba hau izan da gure eskuz egindako borragomaren bertsioa. Amparoren bideoa ikustera ere gonbidatzen zaituztegu .
Orain zuek animatu.
Hau ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!
Borragoma hauen pausoz pausozkoa ere, euskaraz eskuz eginak antolatzen duen udazkeneko esteka bildumara eramaten ditut. Handik pasa euskaraz egindako beste proposamen asko ikustera.