Kaixo berriro!
Hementxe gaude bueltan, gainean dugun Halloween egunerako apaingarri erraz eta azkar bat nola egin dugun kontatzera. Gaurkoan origamizko katrina bat egiten erakutsiko dizuegu
Momentutxo batean egiten den eskulan hau etxeko txikiak egiteko oso aproposa dela uste dugu eta arratsalde eder bat pasatzeko oso polita.
Gainera oso material gutxi beharko dugu prestatzeko, ikusi:
Folio bat egin nahi dugun katrina bakoitzeko.
Goraizak
Errotulagailuak.
Besterik ez.
Goazen ba origamiarekin hastera.
Origamia, papera tolesten irudiak sortzearen artea da jakingo duzuenez, eta hori da egingo duguna oraingoan, papera tolestuko dugu katrina bat sortzeko.
Lehenengo egingo duguna, folioa moztea izango da, paperezko karratu bat izateko.
Behin karratua egin dugunean, hau tolesten hasiko gera.
Lehenengo tolesdurak albotik erdira izango dira, kometa baten antza emanez.,
Bigarren tolesdurarekin goiko punta behera ekarriko dugu.
Eta hirugarrenarekin azpiko punta goikoaren gainera ekarriko dugu.
Irudietan ondo ikus dezakezue tolesdura guztien zentzua.
Orain igo degun azpiko punta behera tolestuko dugu, eta irudiari buelta emango diogu.
Ondoren beheko punta alde honetan berriro gora igo eta akordeoi moduan jarraituko dugu tolesten.
Eta horrela buru hezur irudia lortua izango dugu.
Buru hezurra katrina bihurtzeko momentua iritsi da, horretarako errotulagailuak hartu eta ingurua markatu,begiak eta sudurra marraztu eta ondoren kolore biziekin apaingarriak egingo dizkiogu
.
Gure gustura utzi ondoren, badugu gure katrina nahi dugun txokoa apaintzeko prest.
Hiruzpalau egin ezkero pareta polit bat geratuko zaigu!
Guk hau, eskolako jantokia apaintzeko erabili dugun bat izan da. Bertan ikasle bakoitza bat prestatu du eta oso jangela apaina geratu egin zaigu Halloween eguna ospatzeko.
Ea zuenak egiten animatzen zareten.
Hurren arte!