zozketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
zozketa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

Blogaren 2º urteurrena eta Zozketa




Kaixo berriro!!!

Gaurkoan sarrera berezia izango da , gaur ez degu zuekin inolako lanarik partekatuko, gaur blogean festa txiki bat antolatu egin degu gure bigarrengo urteurrena ospatzeko.

Konturatu egin gabe bi urte daramazkigu honezkero abentura  honekin , eta zuen fideltasuna eskertzeko, aurten ere zozketatxo bat antolatu egin degu.








Argazkian ikusten dezuten bezala, guk egindako bi usaindun kandela zozketatuko ditugu zuen artean.

Lehenengo kandela, zuria, kafe potoz apainduta eta bestea, urdina, munduko hirien irudiekin apainduta.
Lehenengoari "bazkalosteko kafea" izena jarri egin diogu. Nire kantu kuttunetako baten izena, alegia.
Besteari "munduari begiratzeko modu bat", Beste kantu eder baten letratik ateratakoa.

Biak zozketatuko ditugu, esan bezala, zuen artean. Zozketan sartzeko zer egin behar da??, ba oso gauza erraza, gure instagrameko kontura urbildu eta bertan goiko argazki hau topatzerakoan gu zoriondu besterik ez dezute behar.

(Traducimos las condiciones del sorteo, ya que no nos fiamos mucho de la traducción de mr.google.
Para entrar en el sorteo de las velas, unicamente teneis que acercaros a nuestro instagram y en la foto igual que esta de aquí arriba nos felicitais en un comentaio, nada más).

Gaueko 12ak arte izango dezute hori egiteko, eta ondoren zozketaren emaitza ere instagramen ere publikatuko degu.


Mila esker guztioi gurekin bi urte hauetan gurekin egon zaretelako, eta espero degu gurekin denbora gehio jarraitzea.


Muxu asko guztiontzat!!!






Zozketa egin degu, eta hauxe izan da emaitza!!

Zorionak bioi!!

Paperezko haizemailea eta zozketaren emaitza





Kaixo berriro!
Hementxe nago bueltan.
Gaurkoan udako bero handiari frente egiteko haizemaile erraz batzuk nola egin ditugu azalduko dizuet.
Eta gainera  urteurrena ospatzeko antolatu nuen zozketaren irabazlearen izena ere esan egingo dizuet.
Baina hori, geroko utziko degu, orain haizemaileekin hasiko gara.
Hona hemen erabili ditugun material sorta:





Izozki makilatxoak, hauek ondo garbitu ondoren gure haizemailearen heldulekua izango dira.
Koloredun edo marrazkidun papertxoak, nahi ditugunak, guk geuk marraztutakoak ere balio dute.
Gomatxoak, ahalik eta txikienak. Koloretakoak baditugu, hobe.
Kola eta pintzela.

Hasi gaitezen pausoz pausozkoarekin, oso oso erraza. Etxeko txikiak inolako laguntzarik gabe egiteko eskulana bai da hau.





Paperak tolesten hasiko gera. Hiru ale paper erabiliko ditugu haizemaile bakoitzeko. Denak neurri berekoak.
Akordeoiak izango bai lira tolestuko ditugu  paperak, eta behin akordeoiak egin ditugunean, erditik tolestuko ditugu.





Orain paper bakoitza erdiko tolesduratik pegatuko ditugu kola txuria eta pintzelarekin lagunduta.
 Azken pausotara iristen ari gera...





Hiru paper akordeoidunak beraien artean pegatuko ditugu orain borobil bat osatzeko. Guk kola eta pintzela erabili ditugu, baina errazago egin daiteke barrako kola erabiliaz, nahi izan ezkero.





Orain heldu lekua jarriko diogu gure haizemaileari. Horretarako izozki makilatxoak erabiliko ditugu. Bat alde bakoitzean. Hauek ere kola txuriaz pegatuta. Behin ondo lehorra dagoenean ireki eta itxi egingo da erraztasun handiz. Iruditan ikusten dezuten bezalaxe.
Gure haizemailea, berez, bukatua genuke baina orain trukutxo txikia.





Haizemailea itxia edo irekia mantentzeko gomatxo txiki bat erabiliko degu . Orain bai, bukatu degu gure haizemaile koloretsua.
Izozki makilatxoak , margotu egin daitezke ere. Guri, bere kolore naturalean gustatu zaizkigu gehiago, baino hori bakoitzaren gustuen araberakoa da! ;-)





Hauek gure haizemaileak!. Udako egun bero hauetan freskatzeko erabili daitezke edo dekorazio moduan ere gure gelako txokoren bat apaintzeko. Nahi duzuena!.

Ba hau eskulanei dagokiona gaurkoz. Orain zozketaren emaitza jakinaraziko dizuet.

Usaindun kandelen zozketaren irabazlea..........




                                                                              ZORIONAK!!


Hau ba dena gaurkoz!
Datorren astean ikusten gera berriro ere, udara honetan egiteko beste ideiaren batekin.
Ondo pasa!






Haizemaile hau ere eskuz eginak antolatzen duen udako bildumara eramaten det.

Kandela usaintsuak eta blogaren urteurrena





Kaixo berriro!
Hementxe gaude hilabete honetako lehenengo sarrerakin.
Oraingo honetan kandela usaintsu eramangarriak egingo ditugu. Usaintsuak  dira  esentziak erabili egin ditugulako kandelak egiteko, eta eramangarriak, ontzi txiki eramangarrietan ipini ditugulako. Ikusi...
Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:



Kandela txuriak, hauek gure oinarria izango dira.
Koloreetako argizari puskak, etxetik bueltaka izaten ditugun horietakoak. Begiratu txikien gauzen artean, ziur nago pila aurkituko dituzuela.
Esentziak. Nahi dituzuen usainenak. Edozein drogeriatan erosi daitezke. Guk limoi eta menta usaindunak erabili ditugu.
Kazolatxoa, kandelak urtzeko erabiliko deguna.
Labana, kandelak mozteko.
Goraizak, kandelan barruko haria behar degun tamainan mozteko.
Pintzak haria heltzeko.
Ontziak. Kandela berri usaintsuak bertan egiteko. Guk ontzi txiki eramangarriak erabili egin ditugu, gozokiak ekartzen zituzten batzuk eta bestea marmelada mini pototxo bat da. Birziklatuz beti bezala.

Pausoz pausozkoarekin hasiko gera orain.





Kandela mozten hasiko gera. Puska txikietan kazolatxoaren barruan jarriko degu. Mozterakoan kontu handia izango degu barruko haria ez mozteko. Ahal izan ezkero osorik aterako degu eta gordeko degu gero erabiltzeko.
Kandela bat pusketatan kazolan daukagunean nahi dugun koloreko argizari puska bat gehituko diogu eta guzti hau sutan minimoan jarriko degu urtu dadin.
Pazko arrautza kandelak nola egin genituenean kontatu genuenean ere azaltzen da pauso hau oso argi, hemen klikatuz ikusi egin dezakezue.





Behin dena ondo urtu degunean, suatik aterako degu eta orduan esentziak botatzeko garaia izango da.
Kantidadea bakoitzaren gustuen arabera. Guk txorrota txiki bat bota genien, gure gustuko usaina hartu genion arte.




Orain kandelan haria behar degu tamainako pusketatan moztuko degu eta ontzietan sartuko degu. Guk haria heltzen ari garela kontu handiz lapikotik botako degu kandela urtua ontzietara.




Pintzekin haria helduz, kandelak oztutzen utziko ditugu. Ordu batzuk beharko dute ondo hotzak egon arte.
Behin hotzak daudela itxura hau daukate...




Ze iruditu zaizue eskulan hau??. Gure kandela usaindunak atsegin dituzue??
Ala bada zuetako baton batek suertea eduki dezake.
Aurreko sarreran eta sarrera honen izenburuan kontatu dizuedan bezalaxe gaur izebarentxokoak  urtebete betetzen du.




Gure urteurrena ospatzen degu. Eta horregatik nire laguntzailea eta ni, kandela hauetako bat zuen artean zozketatzea bururatu zaigu.
Parte hartzea erraza izango da,  hemen azpian iruzkin bat uzten dezuten guztien artean zozketatuko degu.
Zozketa abuztuak 6an egingo degu eta irabazlea nor izan den abuztuak 9ko sarreran publikatuko dugu.

Eskerrik asko urte honetan gurekin egon zareten guztioi. Milaesker zuen bisita eta hitz guztiengatik. Espero degu gurekin denbora askoan jarraituko dezutela!


Hurrenarte!






Kandela usaitsu hauen pausoz pausozkoa ere euskaraz eskuz egina-ra  daramat udako bilduman parte hartzera.