Martxoak 2023-rako egutegia


 

 

 

Kaixo berriro!

Konturatu gabe hilabete bukaera iritsi zaigu eta azkar batean datorren hilabeterako egutegia zuekin partekatzera pasatzen gara. 

Aurtengo diseinu berria atsegin duzuela pentsatzen dugu, baina zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke, beraz, nahi baduzue, iruzkinen bat uztea gonbidatzen zaituztegu.

Hemen azpian martxorako egutegiaren argazkitxoa uzten dizuegu





Orain betikoa, atsegin duzuela eta zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala, jpg formatuan dago, nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.

Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!



Poltsikozko jostotzarra

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan beste birziklapen lan bat zuekin partekatzera gatoz. Badakizue #birziklatuzsortzen leloa praktikatzea asko atsegin dugula.

Oraingo honetan, paper hezea edo txikientzako toallatxo bustien paketeak dakartzaten tapak erabiliko ditugu poltsikozko jostotzar txiki bat egiteko.

Egia da, guk, ez ditugula holakoak asko erabiltzen, baina gure ingurukoek horrelako gauzak dauzkatenean, askotan, guri ematen dizkigute beste erabilpen bat emango diogula dakitelako.Horrela birziklapenerako material asko pilatzen dugu. Eta hortik ateratzen dira blog honetarako lan gehientsuak.

Baina berriketak alde batera utzi, eta hasiko gara lanean. Hemen azpian erabili ditugun material sorta daukazue.






Plastikozko tapak. Aurrerago kontatu dizuegun bezala, toallatxo hezeak dakartzaten horietako bi erabiliko ditugu.

Kartoi puska bat. Gurea txokolate tableta baten bilgarriaren puska bat.

Washi tapea. 

Kola. Oraingo honetan itsasgarri unibertsala erabili dugu.

Arkatza eta goraizak.

Eta azkenik barruan sartzeko nahi ditugun josketa anabasak: hariak, orratza, botoitxoak....


Behin materialak eskuratu ditugunean, lanean hasiko gara.






Lehenengo pausua, behin tapak garbiak ditugula, bata bestearekin itsastea izango da.

Kola unibertsala erabili dugu guk oraingoan, baino nahi izan ezkero kola beroa ere erabili daiteke.

Gure jostotzar birziklatua, berez, egina dugu. Orain gure gustura apaintzea besterik ez zaigu falta.






Apaintzen hasi baino lehen, nahi izan ezkero, tapak dakartzan marrazkia eta letrak azetona erabiliaz kendu daitezke. Guk oraingoan gainetik apaintzea erabaki dugu, erabili ditugun washiak nahiko opakoak direlako.

Ba horixe, washi tapea hartu eta gure gustuen arabera jostotzarra apaintzen joango gara bi aldeetatik.





Azkenik, barruan sartuko ditugun anabasak antolatzeko erabiliko dugun kartoia jostotzarraren barruko neurrira moztu, eta bertan hariak, orratzak eta abar ipini eta ondoren barruan sartuko ditugu.





 

Tapa ondo itxi eta gure poltsan edo motxilan larrialdi batean erabiltzeko gure jostotzar txikia eramateko prest dugu.





Orain gure jostotzarra hartu eta #reciclaycreadiy erronkara goaz. Pasa zaitezte handik birzilatuz sortzen aurkezten dituzten lan guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.

Hau izan da gaurkoz guztia. Espero dugu atsegin izan duzuela eta zuen bertsio propioa egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!



Otsailak 2023-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

Hementxe gaude sartu irten azkar bat eginez, otsaileko egutegia zuekin partekatzeko.

Formatu berria atsegin izan duzuela jakiteak poz handia eman digu . Egin dizkiogun berrikuntzak praktikotasun handiagoa eman diotela dirudi.

Hemen azpiko argazki honetan otsailekoa erakusten dizuegu





Orain betikoa dator. Zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Beti bezala jpg formatuan dago nahiago duzuen tamainan inprima dezazuen.


Ba besterik ez gaurkoz.

Hurren arte!


 


Serpentinak berziklatzen 1: zutargia


 

 

Kaixo eta Urte Berri On guztiori!

Hementxe gaude bueltan, aurtengo lehenengo lanarekin. Eta urtea ondo hasteko, birziklapen lan bat ekartzen dizuegu.

Oraingo honetan, festa hauetan edonon erabili egin diren serpentinen soberakinei beste bizitza bat ematea bururatu egin zaigu. Eta hemen duzue sortu egin dugun lehengo objektua: zutargi bat.

Oso era errazean egiten den lana, da. Hori bai, pazientzia pixka bat behar da serpentinak askatu, zuzendu eta nahi dugun bezala berriro biltzeko.

Beharko ditugun material sorta aurkezten dizkizuegu:




Ikusten duzuen bezala oso material gutxi beharko dugu lan hau prestatzeko.

Serpentinak. Erabilitakoak eta poltsan geratzen zaizkigunak. Behin erabili ditugun horiek, zakar ontzira bota beharrean birziklatzeko gorde ditugunak, gure kasuan.

Kola txuria

Pintzela.


Behin materialak ditugunean, eta lan egingo dugun txokoa babestua dugula, lanean hasiko gera.




Lehenengo serpentina tira hartu eta estu-estu biltzen hasiko gera poliki behatzekin lagunduta luzera guztia bilduta eduki arte.




Bildu dugun tira honen bukaerari, bigarrengo baten hasiera kola txuriarekin itsatsi eta biltzen jarraituko dugu zirkulua handitzen goazela. Guk serpentinen koloreak tartekatu ditugu bata bestearen atzetik baina zuek zuen gustuen arabera lotu ditzakezue serpentinak

 

.



Behin da berriro errepikatuko dugu gauza bera nahi dugun tamainako zirkulua lortu arte. Guk plater txiki baten tamainakoa egin dugu gutxi gora behera. 




Zirkulua guk nahi dugun tamaina duenean, bukaerako paper punta kola txuriz jantzi eta lehortzen utziko dugu alde batean.



Zirkulu handia lehortzen den bitartean, zutargiaren oinarria egingo dugu .

Beste tira bat hartu, eta oraingoan zirkulu handi bat osatuko dugu, erdian hutsune zabal bat geratzen zaigula, eta inguran serpentina biltzen joango gara.

Hemen ere, serpentinak, bata bestearen atzean itsasten joango gara nahi dugun lodiera lortu arte.




Oinarria, gure gustuko lodiera duenean, kola txuriz hau ere, itsatsiko dugu.

Ba ditugu prest, gure zutargia osatuko duten bi pieza.


 
 
 
Alde zailena dator orain. gure platerari, zirkulu handiari sakonera emateko momentua. Horretarako, poliki poliki,  gure behatzekin, behera bultzatuko ditugu serpentinako buelta bakoitza gure gustuko sakonera lortu arte.
 
 

 

Azpiko partean kola txuria jarri eta oinarria izango dan pieza bertan itsatsiko dugu gure zutargia osatua egon dadin.




 
 
Bukatzeko babesle moduan kola txuri kapa bat emango diogu gure lanari. Lehengo alde batetik eta ondoren eta alde hori lehortu denean buelta eman eta beste aldearekin gauza bera egingo dugu.
Bi aldeak ondo lehortzen utziko ditugu.
 
 
 

 
 
Ondo lehortu egin denean, erabiltzeko prest izango dugu gure zutargia. Hori bai, led-eko kandelak gomendatzen dizkizuegu guk, inolako arriskurik gabe erabili ahal izateko.
 
 
 
 
 
 
Ba hau izan da, serpentinak birziklaatzen bururatu egin zaigun lanetako bat. 
Orain  Diydetodounpoco blogeko Annak antolatzen duen #reciclaycreadiy erronkara parte hartzera daramagu birziklapen lan hau. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu aurkezten diren birziklapen lan eder guztiak ikustera, eta gurea gustukoa baduzue gure alde bozkatzera.
Hurren arte!

 


 

 

Urtarrilak 2023-ko egutegi inprimagarria

 



Kaixo berriro!

Gaurkoan aurtengo azkeneko sarrerarekin gatoz, datorren urteko lehenengo egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Urte berri honetako egutegi bilduma pixka bat aldatua dator.

Azkeneko urteetan erabili egin dugun estiloa eta hizki motak berritu egin ditugu eta egutegi moderno eta gardenago batzuk prestatu ditugu.

Espero dugu, hauek ere, zuen gustukoak izango direla eta baliagarriak izango dituzuela.

Hemen azpiko argazkian 2023 urteko urtarrileko  egutegia aurkezten dizuegu:





Zuen gustukoa dela eta zuentzat nahi duzuela, ba betikoa (hau ez da aldatu), azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.





Gure egutegi inprimagarri guztiak bezala jpg. formatuan dago nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.

Kontatuko diguzue diseinu berria zuen gustukoa izan den ala ez.

Eta honekin datorren urtea arte agurtzen gara. Espero dugu sartzear dagoen urtea osasunez eta maitasunez betea etortzea.

Urte Berri On guztiori!



Botoi batekin egindako eraztuna


 

 

 Kaixo berriro!

Gaurkoan urte honetako azkeneko eskulana zuekin partekatzera gatoz. Aurten ekarri dizkizuegun gehienak bezala, lan azkarra eta erraza izango da. Material gutxikoa gainera, baina helduak edo helduen laguntzarekin egiten den horietakoa da.

Urtea bukatzeko, eraztun bat, botoi berezi batekin nola egin kontatuko dizuegu.

Guk botoi hau, Donostiako Eskulanen Etxean erosi egin genuen botoi eder batekin egin dugu. Hariak eta abar erostera joaten ginen bakoitzean, hango botoi bilduma handia ikusten genuen guztietan botoi hau ikusten genuen eta beti erosteko gogoarekin geratzen ginen, baina nola erabili erabaki arte ez genuen erosi. Hau da,eraztun bat egitea erabaki genuen arte. Orduan poz pozik botoia erosi eta lanean jarri ginen.

Huek erabili egin ditugun material sorta:





Gure botoi berezia. Zuek nahiago duzuen botoia erabili dezakezue, zuentzat berezia dena edo bereziki gustukoa duzuen bat.

Eraztun oinarria. Guk auzoko bazarrean erosi dugu.

Alikatea

Kola beroko pistola.


Behin materialak bildu ditugunean, lanean hasiko gera.





Lehengo egin duguna, azpiko partean zeukan metalezko piezatxoa alikatearekin moztea izan da. Azpiko aldea ahalik eta zapalena behar dugulako.





Orain kola bero puntu bat emango diogu botoiari azpiko partean eta gainean eraztun oinarria jarriko dugu.

Kola ondo hoztu arte itxoin eta prest izango dugu gure eraztuna.

 

 


 

Eraztun elegantea geratu zaigu. Gau zaharreko afaritarako jantzita eramango dugu aurten, gure modelito elegantearen konplementu perfektu gisa.


Ba hau izan da guztia gaurkoz. 

Sartzear dagoen urte berriko proposamen artean, hemendik, zuekin eskulan gehiago eta gehiagotan partekatzearena dago. Espero dezagun lortu ahal izatea.

Hurren arte!



2023rako egutegi osoa

 



Kaixo berriro eta Eguberri On guztiori.

Gaurko honetan, eta urtero legez, datorren urterako egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Egutegi honetan, aurten ere, hilabete guztiak daude orrialde bakar batean.

Agendan edo koadernoan jartzeko aproposa tamaina txikian inprimatu ezkero adibidez.

Edo urte guztia begi-bistan izateko, A4 formatuan inprimatuz kortxoan jartzeko modukoa .

Nik agenda berriko lehenengo orrialdean jarri egin dut.

 

 


 

 


Gardena eta sinplea. Txuri beltzean.

Zuen gustukoa baldin bada, badakizue zer egin, ezta?. Azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Beti bezala JPG formatuan dago zuek nahi duzuen tamainan deskarga dezazuen.

 


 

 

Ba besterik ez gaurkoz, laster urtarrilekoa ere deskargatzeko prest izango duzue.

Hurren arte!