Maiatzak 2024-rako egutegia

Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkar batez, datorren hilabeteko egutegi inprimagarria zuekin partekatzera gatoz.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere, eta azkenekoan esan genizuen bezala, aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den maiatzeko alea, ea atsegin duzuen.

Orain betikoa dator. Atsegin duzuela eta  zuentzat nahi duzuela, ba azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

Gure inprimagarri gehienak bezala, jpg formatuan dago, beraz nahiago duzuen tamainan inprima ahal izango duzue.

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Laster arte!

Udaberriko orri-markagailuak

Kaixo berriro!

Aspaldi hemendik eskulanik publikatu gabe, eta gaurkoan denbora pixka bat izan dugu eta eskolan egindako udaberriko markagailu batzuk nola egin ditugun kontatzera animatu gara.

Oso lan erreza da, denbora gutxian egiten dena, eta udaberri honetan izaten ari garen egun euritsu hauetako batean egiteko ideia polita iruditzen zaigu.

Materialak azpiko irudian ikusiko duzuen bezala, denok etxean ditugun horietakoak dira.

Kartulina puska bat. Edozein koloretakoa balio du. Papera edo kartoi puska bat ere erabil dezakegu.

Kola barra. 

Goraizak.

Errotulagailuak, edo edozein motako margoak, hau beti bakoitzaren gustura.

Marrazkiak, kasu honetan loreak eta tximeletak. Guk hauek eskolan inprimatuak genituen beste lan batekoak dira, baina eskuz ere marraztu daitezke eta gero koloreztatu.

Hasi gaitezen, orain lanean.

Lehenengo egingo duguna, loreak eta tximeletak marraztu eta koloreztatzea izango da. Gure gustura bukatuak daudenean, hauek moztu egingo ditugu.

Orain kartulina edo kartoiarekin egingo dugu lan.

Lore edo Tximeleta bakoitzeko kartulina tira luze bat moztuko dugu. Hauek erditik tolestu eta kolarekin pegatuko dugu, goialdean solapatxo bat utziz 

Azkeneko pausora iristen ari gera.

Koloreztatu ditugun lore eta tximeletak erditik moztuko ditugu eta kartulina tiren solapatxoetan pegatzea besterik ez zaigu geratzen.

Prest!, bukatu dugu gure udaberriko  orri-markagailua

Gure liburuen artean jarri eta gure liburutegiak udaberriz apainduta izango ditugu, eta liburu edo ipuinen bat irakurtzean, zein orrialdetan goazen jakiteko ere balioko digu.

Guk eskolako liburu apalategi batean ipini ditugu honezkero!

Hau ba gure gaurko ideia. Atsegin izango duzuelakoan gaude, eta zuen bertsio propioak egitera gonbidatzen zaituztegu.

Hurren arte!

Apirilak 2024-rako egutegia

Kaixo berriro!

Gaurkoan ere, sartu irten azkarra apirilerako egutegi inprimagarria zuekin partekatzeko.

Aurtengo egutegiak, lorez apainduta datoz honezkero ikusiko zenuten bezala. Azken aldiko modeloa, askoz gehiago atsegin duzuela dirudi eta asko poztu gara horregatik . 

Ala ere, eta azkenekoan esan genizuen bezala, aholku edo eskariren bat izango bazenute egutegia hobetzeko, iruzkinetan utzi iezaguzue eta ikusiko dugu zer egin dezakegun.

Hemen, azpiko irudian, ikus dezakezue nolakoa den martxoko alea, ea atsegin duzuen.