Apirilak 2020-ko egutegia







Kaixo berriro!



Sartu irten azkar bat egitera noa gaur ere,  datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, hau ere, txuri beltzean egin dut, zuek nahi baduzue kolore pixkat eman edo dagoen bezala erabili egin dezazuen.

Hemen azpian ikus dezakezue nola geratu egin den:









 Zuen gustukoa baldin bada , badakizue, inolako arazorik gabe nahi aina bider deskarga ezazue lasaitasun osoz azpian utziko dizuedan estekan.

Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.

Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.








https://bit.ly/2UJjJpZ











  Mugikorrerako bertsioa nahiago baduzue, hementxe duzue ere, ikusi:











 
 Honekin ere berdin,  beheko deskarga botoian klikatu, besterik ez .




https://bit.ly/2vVgVh9



  Deskargatu, erabili eta nahi izanez gero parteka itzazue.

Besterik ez gaurkoz.


Hurren arte:





Betiko jolasak: mikadoa







Kaixo berriro!



Gaurkoan ere, betiko jolas baten gure bertsioa zuekin partekatzera gatoz. Etxean erraz edukiko ditugun materialekin egin duguna.

Arratsalde pasa polit bat izango dugu jolasa prestatzen eta gero berarekin jolasean ere momentu dibertigarri eta atsegin asko gozatu ditzazkegu.


Hauek dira gure bertsio hau egiteko behar ditugun material sorta:










Errotulagailuak
Egurrezko brotxeta makiltxoak. 21beharko ditugu.



Ikus dezagun orain, benetan erraza den  pausoz pausozkoa:










Irudian ikus dezakezuen bezala, gure 21 makiltxoak era honetan banatuko ditugu:
50 puntuko balioa izango duen makiltxo bat.
20 puntuko 2 makiltxo
10 puntuko 3 makiltxo
5 puntuko 5 makiltxo
puntu bakarreko balioa izango duten  10 makiltxo.









Orain gure gustuen araberako errotulagailu koloredunak aukeratu, eta balio desberdineko makilatxo talde bakoitza era eta kolore batez koloreztatuko degu.
Pazientzi pixkat beharko dugu makilatxoak banan bana koloreztatzeko, baina emaitza oso polita izango da., ikusiko dezue.









Prest, badegu gure mikadoa bukatua eta jolaserako prest.
Badakizue: esku batez makilatxo guztiak eutsi eta mahai (edo alfonbra, lurra..) gainean bota eta banan bana, aukeratutakoa ez direnak mugitu gabe, ateratzen joango gera makilatxoak txandaka, eta bukatzerakoan, makilatxo bakoitzaren puntuak zenbatu eta puntu gehien lortu duena irabaziko du.


Ikusi duzue oso lan erraza dela, animatu zaitezte orain, zuena egitea!


Besterik ez gaurkoz.

Hurren arte




Betiko jolasak: bolatxoa harrapatu.







Kaixo berriro!


Gaur betiko jolas bat berreskuratzen dugu , eta birziklatuz egin dugun gure bertsioa zuekin partekatzera gatoz.


Etxean sartuta pasa behar ditugun egun hauetan, gure etxeko txikiekin egiteko ideia erraza da , eta garai bateko jolasak nolakoak ziren erakusteko balioko diguna.


Hauek izan dira erabili egin ditugun materialak:












Jogurt poto huts bat.
Tapoi bat.
Washi tapea
Lokari puska bat 50/60 zmtrokoa.
Laban bat. Edo punzoi bat, zulatzeko balio duen edozein gauza.




Ikus dezagun orain nola egin degun:












Hasteko, jogurt poto garbia , washi tapeak erabiliaz apainduko dugu. Guk washia erabili dugu baina folio batekin ,  gure gustuko estanpatu bat duen paperarekin edo nahi dugun bezala apaindu daiteke jogurta.









Orain kontu handiz (pauso hau heldu batek egin beharrekoa da), tapoia zulatuko dugu, eta egin dugun zulotik lokarriaren punta bat pasako dugu eta korapilo bat eginez lotuko dugu.
Washiaren laguntzaz tapoia ere apainduko dugu kanpoko korapiloa estaliz.





 




Jogurtarekin gauza bera egingo dugu. Kontu handiz ipurdia zulatu, lokarria pasa eta barrutik lokarriari korapiloa egingo dugu. Washiarekin ere korapiloa estaliko dugu.












Prest. Gure jokoa bukatua dago. Orain bolatxoa potoaren barruan sartzen saiatu beharko gara, ea nork lortzen duen saiakera gutxiago eginaz.


Hau da dena gaurkoz.

Animo koarentenarekin !! 


Aitaren eguneko kupoiak






Kaixo berriro!!


Gaurko honetan aitaren egunerako esku lan eta inprimagarri pare bat zuekin partekatzera gatoz.

Azkar batean egiten den opari erraz hau, etxeko txikiekin egiteko aproposa dela uste dugu

Aitaren egunean gure aitei oparitzeko kupoi talonari txiki bat egitera gonbidatzen zaituztegu.

Opari hau bi era desberdinean egin dezakezue. Alde batetik guk beherago deskargatzeko prest utziko ditugun kupoiak deskargatu eta inprimatuz, edo bestela, zuek. zuen kasa paper ta errotulagailu edo arkatzez edo margoz egindako kupoiekin.


Ikus dezagun ze material beharko ditugun opari hau prestatzeko:











Kartulina beltza
Erregela
Arkatza eta goraizak
Grapagailu bat (grapak eta guzti, noski)
Kupoiak. Gureak gustuko badituzue beherago deskarga botoi bat utziko degu deskarga ditzazuen.


Pausoz-pausozkoa orain:









Lehenengo kupoiak prestatuko ditugu. Beraietan aitarekin egiteko edo aitaren ordez egiteko ideak edo lanak jarriko ditugu.
Guri aitarekin aktibitate desberdinak egiteko kupoiak sortzea bururatu zaigu. Elkarrekin film bat ikusi, jolasen bat elkarrekin jolastu eta abar...
Hemen bakoitzak nahi duena oparitu dezake. Guk pentsatu dugu elkarrekin denbora pasatzeko aukerak oparitzea aukera politta zela.











Kupoiak prest ditugunean, Portadarako bat txuriz utziko dugu eta hau erabiliko dugu kartulinaren gainean jarri eta talonaria bilduko duen basea neurtzeko .Horretarako kupoiaren neurria gehi bi zentimetro markatuko ditugu kartulinan eta goraizez lagunduta moztuko dugu.









Kupoi guztiak bilduko ditugu orain, portada izango dena goialdean uzteaz gogoratuz, eta moztu degun kartulinaren gainean jarriko ditugu, bi zentimetroko sobera hori ezkerreko aldean utziz.
Sobera hori kupoien gainean tolestu eta grapagailuarekin josiko dugu.
Horrela talonaria osatuta geratuko zaigu.










Orain portadaren gainean, eskuz gure aitaren izena edo gure kasuan bezala aitaxo hitza jarriaz gure oparia prest izango dugu.

Pauso hau eskuz egitea nahiago izan dugu gure toke pertsonalagoa ematen diolako.

Hau da ba, aurten aitaren egunean prestatzeko buratu egin zaigun  oparia.

Hemen azpian oraintxe uzten dizkizuet  guk egindako kupoiak zuen gustukoa baldin badira lasai askoan deskarga ditzazuen.




Hauek , guri bururatu zaizkigun ideiak idatziak dakartzatenak:







http://bit.ly/39QprwL






Eta hauek txuriz zuei bururatzen zaizkizuen ideiak jartzeko prest daudenak:








http://bit.ly/2xEqZf9





Ba hau izan da dena gaurkoz.


Hurren arte!



Paketatze Polita botoiak erabiliaz







Kaixo berriro!

Hementxe gaude bueltan, beste #paketatzepolita erronkarako proposamen berri bat uztera.

 Patypeando-k antolatzen duen erronkan, hilabete honetarako erabili beharreko materila botoiak ziren,  eta handi bat erabiliaz hau izan da guri bururatu egin zaiguna.

Snail mail edo posta mantxoa delakoa bialtzea atsegin degu, eta gure posta-lagun batentzat prestatzen ari garen paketetxoan bidaltzeko erabiliko degu paketatze hau.

Aproposa iruditu egin zaigu botoi handi hau erabiliaz barraskilo bat egitea, posta mota honen ingelesako izenarekin jokatuz.

Ea zer iruditzen zaizuen.

Hauek erabili egin ditugun materialak:











Poxpolo kutxa bat.
Gure gustuko marrazkidun paperak
Kola, goraizak eta errotulagailua
Botoi handi bat
Orratza eta haria.




Goazen orain pausoz pausozkoa ikustera:










Lehenengo egingo deguna, pospolo kutxa ireki eta kanpoko partea aukeratutako paperarekin forratzea izango da.










Barruko aldearekin gauza bera egingo degu. Kasu honetan, barruko aldea eta kanpokoa paper desberdinekin forratu egin ditugu, baina hori bakoitzaren gustuen arabera egin daiteke.
Guk posta tematiko bat prestatzen ari garenez aukeratu egin degun gaiarekin bat egiten zuen papera erabili degu.










Botoiaren txanda iritxi da, botoia hartu eta orratza eta hariaren laguntzarekin eta kontu handiz kutxaren gaineko aldean josi egingo degu.









Botoia, barraskiloaren oskola izango denez, errotulagailuarekin barraskiloari gorputza eta antenatxoak egingo dizkiogu.
Prest, badegu gure paketatzea egina. Orain barruan gure oparia sartu besterik ez da geratzen.








Ba hau da gure proposamena, hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako.
Handik pasa zaitezte beste proposamen guztiak ikustera, eta gurea gustukoa badezue, gure alde bozkatzera.

Hurren arte!