Ekainerako egutegia







Kaixo berriro!!

Gaurkoan sartu-irten azkar bat eginez, hilabete honetarako egutegia zuekin partekatzera nator.

Ekainerako egutegia,  oraingoan, itsasoko irudiekin janztea bururatu egin zait.

Hemen ikusi dezakezue nola geratu egin dan...









Beti bezala JPG formatuan dago, zuek nahi dezuten tamainan inprima dezazuen.
Nola egin hori....ba, oso erraz. Hemen azpian deskarga botoian klikatu ezkero, beste leihotxo bat irekiko zaizue eta bertan deskargatzeari eman eta zuena izango da.




http://bit.ly/2WUtsd1



 Hilabete honetan ere, telefono mugikorrerako bertsioa egiten ausartu naiz, eta hementxe duzue hau ere....








 Bertsio hau nahi baduzue, ba berdin beheko deskarga botoi honetan klikatu.....



http://bit.ly/30wufTC




Zuen gustukoak badira, deskarga itzazue lasai, eta erabili.

Ba besterik ez gaurkoz.

Hurrenarte!!

Baietekin egindako saskitxoak







Kaixo berriro!!

Gaurko honetan etxeko baietekin egin ditugun saskitxo hauek nola egin ditugun kontatuko dizuegu.

Gauza da, Diydetodounpoco-ko Annak , hilabetero antolatzen duen #denetarikikasten esteka festan  saskiak egiteko era desberdinak eskatu egiten dituela, eta guri hauek egitea bururatu egin zaigu.

Gainera bere blogaren urteurrena izango da egun horretan eta gu ez genuen festan partu hartu gabe geratu nahi. Moltes felicitats Anna!

Ea zer iruditzen zaizuen gure proposamena.

Oso erraz egiten dira, eta gure txikiak josten ikasten ari badira, dakitena praktikan jartzeko aproposak iruditzen zaizkigu.

Hauek erabili egin ditugun materialak.....









Baietak, etxean garbitzeko erabiltzen direnak.
Haria eta orratza.
Goraizeak
Pintza batzuk.

 Hasi gaitezen saskiak egiten....









Lehenengo egin behar deguna, baietak moztea izango da.
Saski bakoitzeko karratu bat beharko degu. Guk saski txikiak nahi genituenez baietaren laurden bateko karratua erabili egin degu.
Behin karratua degunean, izkin bakoitzetik ,erdira iritsi gabe, moztu egin degu hirukiak barruan eginez  irudian ikusten dezuten bezalaxe.









Orain gure hirukien puntak hartu eta binaka elkartuko ditugu pintzen laguntzaz, gure saskien forma borobila lortzeko. Lehenengo barruko aldea eginez eta ondoren kanpokoa.









Josteko garaia da orain.
Lehenengo saski honetan, festoi puntada erabili egin degu goiko parte guztia josteko.








Eta bigarrengo honetan, pintzekin lotu ditugun lau puntuak bakarik josi ditugu, beste efektu desberdin bat lortuz.









Prest!, bukatu egin ditugu gure saskitxoak. Orain nahi deguna barruan sartzeko garaia.....








 Hau izan da, ba gure proposamena.

Orain  #denetarikikasten esteka festara goaz. Handik pasa beste proposamen guztiak ikusi nahi badituzue.

Hurrenarte!


Paketatze Polita: Katiluak biltzen









Kaixo berriro!!

Hementxe gaude bueltan, hilabete honetako #paketatzepolita erronkarako gure proposamenarekin.

Dakizuen bezala Patypeando-ko Patrik antolatzen duen erronka bat da, nun bildu beharreko objektu edo gauza bat proposatzen da eta partaideak zera hori oparitarako nola bildu bururatu behar zaigu.
 
Hilabete honetan bildu behar genuena katiluak ziren eta buelta pare bat eman ondoren, paketatze sinple eta erraz hau prestatu degu.

Hauek erabili ditugun material sorta....









Paperezko poltsa erabili bat.
Kola, goraizeak eta washi tape batzuk.
Gutxi eta etxean erraz eduki ditzakegunak!


Goazen pausoz pausozkoarekin,oraingoan oso oso erraza ikusi...









Lehenengo egingo deguna, poltsa ebakitzea izango da. Katilu bat sartzeko tamaina duen paketea egiteko behar duguna kalkulatu eta puska hori erabiliko degu.
Poltsaren heldulekuak ere moztuko eta gordeko ditugu, geroago erabiltzeko.








Poltsak, kanpoan irudia zuenez, paperari buelta eman eta barruko aldean utziko degu, kanpotik irudirik gabe gera dadin.
Orain paperen bi aldean erdiruntz tolestu eta pegatuko ditugu kolaren laguntzarekin.









Azpiko aldea ere tolestu eta pegatu egingo degu, goiko irudietan ikusten dezuten bezalaxe.
Horrela poltsa zaharraren puska horrekin gure katilua sartzeko poltsa txikiago bat lortuz.








Gure poltsa hau luzeegia geratu egin zaigunez, soberan genuen puska ere moztu egin diogu, behar genuen tamaina lortzeko.
Ondoren heldulekuak jarri dizkiogu, lehenengo kola erabiliaz eta gero zelo edo washi tape puska bat gainetik jarriaz.









Bukatzeko washi tapeak hartu eta beraiekin poltsa apaindu egin degu.
Apainduta genuenean katilua sartu eta beste washi tapearen puska batekin lagunduta poltsa goitik itxi egin degu.







Eta, prest. Gure poltsa pertsonalizatua bukatu degu.
Esan dizuegun bezala, paketatze hau sinple eta erraza da, onartu behar degu azken minutuko gauza izan dela, baina nahiko txukuna geratu zaigula uste degu.

Orain gure proposamena #paketatzepolita-ra daramagu. Handik pasa zaitezte proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izanda dena gaurkoz...

Hurrenarte!