Kaixo berriro!
Gaurko eskulana beste blog batean ikusitakoa oinarri hartuta egindakoa da. Birziklai moderno ta xarmanta lantzen duen
2nd funniest thing bloga dezute. Bertan birziklapenari buruzko tutorial eta ideia pila aurkitu daitezke , eta kasu honetan
, plastikozko poltsak rezilatzen eginiko ogitartekoentzako zorro hau egiteko tutoriala oinarri hartuta gurea egin degu.
Hasteko, materialak :
Ikusten dezutenez materiale gutxi.
Tutorial originalean oihalezko zeloa erabili beharrean oihala erabiltzen du eta josi egiten du, baina gu oihalezko zeloa erabili degu, josteko lanetan oso abilak ezbai gera
Orain pausoz pausokoarekin hasiko gera. Asko ematen du baina segituan egiten da eta ez da batere zaila.
Lehenengo egingo deguna, poltsak moztea da, heldulekuak kendu genizkien lauki zuzenaren antza hartzeko.
Behin hiru poltsak moztuta bata bestearen gainean jarri , eta labean erabiltzeko papera puska handia moztu eta barruan sartu genun.
Ondoren plantxa bero hartu ta labeko paperaren gainetik pasa genuen poliki eta pixkanaka poltsak beraien artean pegatu eta bakarra osatu arte
Nahiko gauza dezentea geratzen ari zan eta jarraitu genuen plastikozko poltsak gehitzen.
Kolore desberdinetakoak jarri genituen eta jarraitu genuen plantxatzen gure gustura gelditu arte.
Alde batetik zuria eta beste aldetik urdina egin genuen iruditan ikusten den bezala. Hurrengo pausoa bazterrak moztu, lau aldeak ahalik zuzenenak gelditu arte.
Behin karratu bat lortu genuenean oihalezko zeloa hartu eta lau aldeetan jarri genuen bazterrak ondo enmarkatu arte.
Alde txuria barruko aldea izatea erabaki genuen eta kanpokoa urdina.
Alde urdina apainduz oihalezko zelo puskatxoak jarri genituen.
Bukatzeko zeloa erditik tolestuz zinta luze bat egin genuen eta izkin batean itsatsi genuen zorroa behin bilduta itxi ahal izateko.
eta prest! bukatua!.
Ematen duena baino errazagoa izan egitea eta hasierako iruditan ikusten den bezain polita gelditu zan. Praktikoa da benetan, garbitzeko erraza, plastikozkoa denez zapi eze bat pasa eta kitto, garbia geratzen da eta behin da berriro erabili daiteke.
Ba hau da dena gaurkoz, zuen gustukoa izatea espero det.
Animatu eta saiatu zuek ere! Eta nahi baezue zuen iritzia utzi iruzkizunetan, atsegin askoz jasotzen ditut .
Hurrenarte!