Kaixo berriro!
Gaurkoan, ain gertu dagoen amaren egunean oparitzeko aproposa izan daitekeen lantxo batekin gatoz zuengana.
Etxean egindako bainu gatzak nola egin kontatuko dizuegu, eta kristalezko poto bat birziklatuz, oparitarako nola prestatu ere azalduko dizuegu gainera.
Oso lan erraza da, eta gainera etxeko txikiekin egiteko oso aproposa.
Opari hau, bai erabiltzeko eta baita apaintzeko balioko digu bainuontzirik ez badugu ere.
Goazen ba erabiliko ditugun materialak zeintzuk diren jakitera...
Kristalezko ontzi garbi bat, nahi degun tamainakoa.
Kromo polit batzuk, bakoitzaren gustukoak, guk loredunak erabili ditugu.
Kola eta goraizak.
Hauek bainu gatzak gorde eta oparitzeko erabiliko ditugu.
Orain bainu gatzak egitekoak....
Itsas gatza pakete bat.
Olio usainduna, guk rosa mosketa olioa erabili degu, baina nahi dena erabili daiteke.
Kamamila edo gure gustuko belarren bat, lore petaloak...... Gure kasuan kamamila erabili degu ikusten dezuten bezala.
Kolorante alimentarioa (pastelei eta abar kolorea emateko erabiltzen dena). Gure gustuko kolorekoa.
Ontzi sakon bat, gure nahasketa lasai egiteko.
Orain pausoz pausozkoarekin hasiko gera.....
Potoarekin hasiko gera lehenengoz.
Kristalezko potoa garbi-garbia degunean, gure gustuko kromoak hartu, moztu eta kola txuriarekin lagunduta potoa gure gustura apainduko degu. Kola txuria, kromoa itsasteko eta gero gainetik ere eman egingo diogu kromoa babestua gera dadin.
Bukatu degunean alde batean ondo lehortzen utziko degu.
Bainu gatzak prestatzen hasiko gera orain...
Lehenengo itsas gatza gure nahasketa egiteko erabiliko degun ontzian jarriko degu. Gure kristalezko potoa betetzeko aina gatza jarriko degu.
Ondoren gure olio usainduna botako degu, kantidadea gure gustuen arabera... guk gure potoa txikia zenez, dozena erdi tanta jarri genizkion hasteko eta gutxi iruditu zitzaigunez beste lauzpabost gehitu genizkion.
Azkenik kamamila jarri genuen, infusio poltsatxo batean zetorrena.
Orain eta gure eskuekin ondo nahasiko ditugu jarritako osagai guztiak.
Orain kolore piskat jartzera goaz.
Kolorante tanta batzuk jarriko diogu gure gatz nahastuari, gutxi, erabili behar baditugu ere, gorputza tindatu ez dadin. Apaingarri bezala erabili nahi baditugu beldurrik gabe jarri dezakegu kolorea.
Berriro ere ondo nahasi eta azkenik gure kristalezko potoan sartu eta ondo itxiko degu.
Eta, prest!. Baditugu gure bainugatzak eginak.
Ze iruditu zaizue gure ideia?. Opari polita izan daitekeela pentsatu degu guk. Gainera oso erraz prestatzen da.
Orain zuen txanda, zuen gustuko bainu gatzak prestatzera animatzen zaituztegu!
Hau izan da ba dena gaurkoz.
Hurrenarte!