Liebster saria



Kaixo berriro!
Gaurkoan ezohizko sarrera txiki batekin nator. Liebster saria eskaini didate.
Liebster saria, blogarien artean eskaintzen dan sari bat da. Blogari txikien artean izendatzen zaituzte beste blogariak.
Izugarrizko ohorea da.Neretzat behintzat.
Nire Kasuan,  H3MANUALIDAES -eko Helenak eskaini egin dit. Bihotzez eskertzen diot eskaintza eta ohorea.








Ez du urtebete ere egin blog hau sortu nuela eta honelako sari bat eskaintzea ikaragarria da.

Liebster saria onartu ezkero, saria eskainitako bloggerrak jarritako zuri eta zure blogari buruzko hamar bat galdera erantzun behar dira. Beste hainbeste galdera sorta sortu eta zure iritziz saria merezi dituzten beste blog zerrenda izendatuz saria eskaini behar diezu. Kate bat da, bloglarien artean , denon lana ezagutzera emateko azken finean.

Berriro ere diot, Bihotzez eskertzen diodala Helenari sari hau, baina ez naiz kapaz sentitzen  jarraitu eta miresten ditudan blogarien artean batzuk bakarrik aukeratzen.

Beraz, milaesker Helena ohorearengatik, eta hurrengo baterako utziko degu.
Ala ere, eta katea ez hausteko, bere blogetik pasa eta nirekin batera izendatu dituen blogak zeintzuk diren ezagutzera  gonbidatzen zaituztet, bere lana ere ezagutuz.
Hemen klikatuz egin dezakezue hori.

Hau da ba dena gaurkoz.

Milaesker Helenari berriro.

Hurrenarte!


Orratztoki eraztuna




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, berriro ere eskulan erraz eta praktiko batekin nator. Birziklatuz gainera.
Josketa lanetan lagunduko gaituen orraztoki eraztun polit bat egingo degu.
Hauek dira behar ditugun materialak:



Beti bezala, etxetik ditugun materialak erabiliko ditugu.
Oihal zahar puska bat. Nik oraingoan, botatzeko galtza batzuen puska bat erabili det.
Goma hari elastikoa, puska txiki bat erabiliko degu bakarrik.
Kotoia. Makillajea kentzeko erabiltzen den zirkulu horietako pare bat, edo kotoi puska txiki bat, zuek dauzkazuena.
Plastikozko tapoi txiki bat. Ur botilarena edo esnearena adibidez.
Haria eta orratza, goraizak eta kola tanta batzuk.
Orain pausoz pausozkoa, ikusi:



Orraztokiaren burua egiten hasiko gera lehendabizi. Horretarako, kotoi zirkuluak oihalren gainean jarri eta ingurua neurtuz moztuko degu.
Behin oihal zirkulua daukagunean, barruan kotoia sartu. Orain orratza eta hariaz ingurutik jungo gera josten eta haria estutuz bolatxoa egingo degu.
Badugu burua egina, orain alde batean utzi eta gorputza egitera.




Eraztunaren gorputza egiteko, plastikozko tapoia eta goma hari elastikoa erabiliko ditugu.
Iruditan ikusten denez , tapoian zulotxo pare bat egingo ditugu. Goma gure behatzaren neurrira moztu, eta  zulotxoetatik pasako degu, bi muturrak korapiloekin lotuz.


Gure orraztoki eraztuna muntatzea besterik ez zaigu geratzen bada.
Burua gorputzari kola tanta batzuekin pegatuko degu eta prest!.
Josketa lanetan ari garela lagungarria izango zaigu , orratzak eskura izateko....
Erraza, ezta? .
Hau izan da ba dena gaurkoz.

Hurrenarte!



Gutunentzako poltsikoa



Kaixo berriro!
Hementxe nago berriro bueltan.
Gaurko honetan beste eskulan batekin, beste blogarien arteko erronka batean parte hartzeko. Eta oraingoan berriro ere birziklatuz.
Anna Llansa-ren denetarik ikasten erronkan ,  hilabete honetarako gaiak egurrezko ohola birziklatzen eta loreak ziren. Bata ala bestea aukeratzea zegoen edo biak nahastuta erabiliz zerbait sortu.
Nik bi gaiak nahastuz zerbait sortu nahian, ideia hau bururatu egin zait. Nahiko erraza eta sinplea, hori bai. Baina polita eta praktikoa.
Hauek dira erabili ditudan materialak:




Egurrezko ohola, derrigorrezkoa, noski. Nik fruta kutxa batetik atera det.
Praka zahar batzuetako poltsiko bat.
Artile puska bat.
Errotulagailu permanentea
Grapagailua
Margoa, kasu honetarako chalk paint urdina. Eta azkenik pintzela.
Orain pausoz pausozkoa, ikusi:



Lehenengo eta behin, ohola margotuko degu. Nik kapa bakarra eman diot. Margotu eta lehortzen utzi.


Behin lehorra dagoenean, poltsikoa hartu eta grapagailuarekin egurrari josiko diogu.


Orain alde artistikoa, nahi dugun eran dekoratuko degu. Nik loreen gaia erabili nahi nuenez, lore bat margotu egin diot. Gainera gutunak hitza idatzi diot. Baina hemen nahi dezutena egin daiteke. :-)


Bukatzeko eta zintzilikatu ahal izateko, zulotxo pare bat egin izkinetan eta artilea bertatik pasa, atzetik korapilotxoaz finkatuz.
Eta pest! Badugu gure gutunentzako poltsiko zintzilikaria egina:


Zer iruditzen zaizue?. Ez dauka konplikazio handirik, baina praktikoa eta polita gelditu da. ezta?.
Banoa ba, pausoz pausoko hau, Annaren blogeko denetarik ikasten-era eramatera.

Hurrenarte!


Aloezko xaboitxak




Kaixo berriro!
Hementxe gaude egun luze batzuen ostean, beste eskuz eginiko batekin.
Oraingo honetan, oparitarako etxean eginko xaboitxoak. Xaboia egiten dudan lehenengo aldi honetan, modu errazenarekin hasi naiz.
Glizerina xaboia erabiliaz oinarri gisa eta gure gustoko zerbaitekin nahasiz.
Etxean xaboia egiteko ere, sosarekin eta olioa erabiliz egin daiteke gure xaboia zerotik hasiaz, baina horrekin beste batean  saiatuko gera.
Ikus dezaun zer erabili dudan gaurkoan xaboia egiteko:



Beti bezala eraz aurkitzekoak edo etxean edukitzekoak.
Lehenengo glizerina xaboia, lurrindegitan edo belar dendatan aurkitzeko erraza, nik 125gr-ko pastilatxoa erabili egin det.
Aloe penka pare bat. Nik balkoitxoan dudan Aloe landareari kendu dizkiot. Honek xaboiari bere propietate guztiak emango dizkio.
Moldeak,  xaboiari eman nahi diogun formakoak. Ahal bada antiaderenteak, nik silikonazkoak erabili ditut.
Bol pare bat, bat behintzat mikrouhinean sartzeko modukoa.
Labana eta sardeska bat, eta irudian azaltzen ez bada ere batidora eskura eduki lagungarria izan daitekelako.
Goazen ba prestaketarekin:


Lehenengo, aloe penkak txurituko ditugu, eta barrukoa bol txiki batean jarriko degu.
Kontu handiz zapaldu, gero xaboiarekin nahasteko prest egon dadin. Sardeskaekin ezin bada, batidora hartu eta erabili .


Orain glizerina pastila hartu, karratutxotan moztu eta mikrouhinean 10/20 segundoko kolpetan urtuz joan.
Kontuz irakin ez dezan.


Orain, gauza biak nahastuko ditugu. Aloearen barrukoa glizerina urtuari gehituko diogu kontuz, eta ondo nahasiko degu.
Behin nahasita degunean moldetan jarriko degu eta hoztutzen utzi. Goizetik gauera utzi egin det ni, baina ordu pare batean hotzak eta gogortuak egongo dira.


Hotzak eta gogortuak daudenean moldeetatik aterako ditugu, eta erabiltzeko prest izango ditugu.
Orain era polit batean bildu eta oparitu!


Hau izan da, ba, dena gaurkoz.

Hurrenarte!


Perretxikoak Plantxan baratxuriekin




Kaixo berriro!
Gaurko honetan, errezeta erraz eta azkar batekin nator zuengana. Azken egun hauetako janari oparo guztiak alde batera utziaz, plater arin bat egitera goaz.
Arina, kaloria gutxikoa eta hoberena, oso goxoa!
Hasi gaitezen.

OSAGAIAK:
  • Perretxiko, edo txanpi  eskukada pare bat.
  • Baratxuri ale bi
  • Oliba olio koilarakadatxo bat. 


PRESTAKETA:

Perretxokoak garbitu eta ondoren xerratu edo puska txikitan moztu.
Baratxuriak xerratu.
Olioa plantxan jarri eta berotu, behin olioa bero dagoenean, baratxuriak jarri, buelta bat eman eta gainean perretxikoak bota. Buelta batzuk eman eta hiruzpalau minutuz egiten utzi .
Platerean jarri, nahi izan ezkero perrexila gainetik bota, eta Jan!


Erraza, ezta!. Azkar egiten da, eta afaltzeko aproposa iruditzen zait. Tomate entsalada eder batekin lagundu ezkero bazkari ederra ere egin daiteke.
Hau ba guztia gaurkoz.
Orain errezeta honekin Patypeandora nijoa, Zuk gozo nik gazi erronkan parten hartzera, ea oraingoan azkenengoan bezain arrakasta handia lortzen dudan.

Hurrenarte!


Paketatze polita koroekin




Kaixo berriro!
Hemen gaude urteko lehen erronkan parte hartzeko prest, gure urteko lehenengo eskulanarekin.
Urte honetako lehen erronka Patypeando blog-eko Paketatze Polita da.
Oraingoan gaia: koroak . Erregeak datozen egunerako oso aproposa.
Buruari buelta batzuk eman ondoren, hau izan da guri bururatu zaiguna.
Oso proposamena erraza, baina gure uste apalean, oso ikusgarria geratu dena.
Hauek izan dira erabilitako materialak:



Materialak, beti bezalaxe, lortzeko errazak.
Folio batzuk, goraizak, zeloa , gometxak, opariak biltzeko zinta eta azkenik erabilitako flan poto bat (garbia, noski).
Ikus dezagun material guzti honekin zer egin degun:


1.-Flan potoa hartu eta ipurdia kendu diogu, ondoren hirukitxoak moztuaz inguru guzian, koroa egin degu.
"Zilarrezko" koroa ederra lortu degu horrela.Orain koroa apaintzera goaz, ikusi...


2.-Koroaren punta guztiak gometxa borobilekin apainduko ditugu, eta izartxo batzuk jarri dizkiogu koroaren gorputzari. Elegante gure Meltxor erregearen koroa!. 
Koroa prest, geroko gordeko degu.


3.-Orain biltzeko papera prestatuko degu. Behar ditugun folioak itsatsiko ditugu beraien artean zeloa erabiliz, nahi degun tamainako papera lortu arte.
Orain, gometxak hartu eta papera apainduko degu gustuko degun eran. Guk Meltxor erregeari egin diogun koroaren antzera apaindu degu papera.


4.-Behin papera eta koroa prest dugula, Paketatzea egingo degu. Oparia prestatu degun paperean ondo bildu, aukeratu degun zintarekin inguratu eta lazotxoa egin . Orain gure koroa hartu eta lazotxoaren punta batetik sartu eta korapilotxo batez ondo helduko degu paketean.



5.-Badugu gure paketatze polita prestatua! ikusi ze elegante eta itxurosoa gelditu zaigun!
Orain hemendik zuzen zuzenean Patryren blogera goaz, Paketatze Polita erronkara.
Handik pasa  parte hartzaile guztien proposamenak ikustera.
Hau ba, dena gaurkoz.

Hurrenarte!



2017-rako egutegia




Kaixo! Urte Berri On!
Urteko lehenengo sarrera motxa izango da, baina oparia dakarrena.
Badakit piskat berandu datorrela, baina probetxua berdin aterako diozuela espero det.
Oraingo honetan inprimatzeko, urte osorako, egutegia egiten ausartu egin naiz, eta hemen dago zuekin partekatzeko.
Espero det zuen gustukoa izatea.


Hemen dezute, nola gelditu daiteken eredu bat.
Mockup bat da, nerea oraindik jarri gabe daukat.
Beti bezala hemen azpian deskarga botoia utziko det, bertan sakatzeko.
Bakizue, beste orrialde bat irekiko zaizue bertan lasai askoan deskargatu dezazuen egutegia.
Pdf. formatuan dago eta txuri beltzean, tinta gutxio gastatzeko ;-)

https://drive.google.com/open?id=0B_l46C50YUuwWVhQNDcxWEp0NzA

Ba hau da dena gaurkoz,
Hurrengo sarrera, hilak bosterako prestatzen ari naiz, urteko lehen erronkan parte hartzeko.
Hurrenarte!