Martxoak 2021-rako egutegia

 



Kaixo berriro!

 

Azken aldi honetan, lanaz gainezka nabilenez hemendik gutxi pasatzen ari naiz, baina maizago pasatzeko nire agenda antolatzeko lanetan ari naizela esan nahi dizuet. 

Bitartean, sartu irten azkar hau egiten dut gaur, datorren hilabeteko egutegia zuekin partekatzeko.

Aurtengo guztiak bezala, kolore pixka batekin dator, hemen azpiko irudian hobeto ikusiko duzue:





Zen gustukoa baldin bada, badakizue. Beti bezala azpiko deskarga botoian klikatuz zuena izango da.

JPG formatuan dago, hau ere, nahi duzuen tamainan inprima dezazuen.






Ba hau izan da dena gaurkoz. 

Hurren arte!

 



Udaberriko Paketatze Polita

 





Kaixo berriro!


Hilabetearen hasierako aste guztietan bezalaxe, hementxe gaude Patypeando-k antolatzen duen #paketatzepolita erronkarako gure proposamenarekin.

Hilabete honetako gaia udaberria da, eta hau izan dan guri bururatu egin zaiguna. 

Denboraz eta materialez larri genbiltzanez, paketatze erraz eta azkar hau osatu egin dugu oso material gutxirekin , ikusi:






Folio pare bat.

Koloretako errotulagailuak

Kola eta guraizak

Mini pintzatxo bat.

Alanbrea. Paketeak ixteko erabiltzen den horietako bat. (gurea gaileta pakete bat ixten zetorren bat da)


Etxean gehienok edukiko ditugun materialak direla uste dugu.

Goazen orain pausoz-pausozkoarekin:






Folio bat hartu, eta poltsa txiki bat osatuko dugu. Horretarako folioa horizontalean hartu eta irudietan agertzen den bezala tolestu eta pegatuko dugu. Horrela poltsaren gorputza osatzen hasiz.






Orain, poltsaren oinarria edo ipurdia egingo dugu. Horretarako berriro ere irudiei kasu eginez, azpiko partea tolestu eta pegatuko dugu.

Ikusten duzuen bezala poltsa txiki bat azkar batean egina izango dugu.






Poltsa udaberriz janzteko momentua iritsi da, eta horretarako errotulagailuak hartu eta bertan marraztuko dugu.

Guk japoniar gereziondoak loratu berriak marrazten saiatu gera, eta ikusten duzuena atera zaigu.

Badugu poltsatxoa bukatua.

Orain poltsa ixteko mini pintza erabiliko dugu, baina apaingarri bat gainean jarririk. Horretarako tximeleta bat egin dugu.






Tximeleta egiteko bigarren folio bat hartu, eta bi karratu txiki moztuko ditugu. Hauek akordeoi moduan tolestu eta akordeoia ere erditik tolestuko dugu.






Alanbrearen txanda da.

Alanbrearekin, tolestu ditugun bi akordeoiak elkartu eta lotuko ditugu. Bide batez, tximeletaren antenatxoak ere egiteko aprobetatuko dugu alanbrearen puntak borobilduz.

Azkenik akordeoiak zabaldu, eta tximeletaren egoak eginak izango ditugu. 





Tximeletari kolore pixkat eman eta kolaren laguntzarekin mini pintzaren gainean pegatko dugu.






Paketea eta itxilekua prest ditugunean, oparia barruan sartu, eta poltsa itxi besterik ez zaigu geratzen.

Eta honela geratu zaigu gure udaberriko paketatzea:






Orain gure paketea hartu eta #paketatzepolita erronkaren etxera goaz. Handik pasatzera gonbidatzen zaituztegu udaberriko proposamen guztiak ikustera, eta gurea gogoko baduzue gure alde bozkatzera.

Ba hau izan da dena gaurkoz.

Hurren arte!